88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Ordenantza, udal igerilekuen eta horien instalazio osagarrien erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Udal honek, 2024ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea Buñuelgo igerilekuen eta horien instalazio osagarrien erabilera arautzen dituen ordenantza.

Hura jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ordenantzaren testu osoa kontsulta daiteke Buñuelgo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.bunuel.es/).

Buñuelen, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2406143