88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Enkante bidez saltzea 24 aparkaleku-plaza, kokatuak daudenak Mutiloartea sektoreko 20. eta 21. partzeletan (Anaitasuna etorbidea, 19, 21, 23 eta 25, eta Anaitasuna etorbidea, 11, 13, 15 eta 17)

Tokiko gobernu-batzarrak, 2024ko apirilaren 11n egindako saioan, adostu zuen 24 aparkaleku plaza saltzea, enkante publikoan gutun-azal itxien bidez. Plaza horiek daude Mutiloartea sektoreko 20. eta 21. lurzatietan (Anaitasuna etorbidea 19, 21, 23 eta 25, eta Anaitasuna etorbidea 11, 13, 15 eta 17).

Hasierako prezioa: 7.000,00 euro.

Proposamenak aurkeztu behar dira Arangurengo Udalaren erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2406136