88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENASKO KONTZEJUA

2023ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2024ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an, eman zen argitara 2023ko aurrekontuaren 2. eta 3. aurrekontu-aldaketen hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2023-2 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea; hona hemen laburpena:

GASTUAK:

2. kapitulua: ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.674,04 euro.

Gastuak, guztira: 1.674,04 euro.

FINANTZAKETA:

2. kapitulua, gastuetakoa: ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: -1.674,04 euro.

Finantzaketa, guztira: 1.674,04 euro.

2023-3 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea; hona hemen laburpena:

GASTUAK:

6. kapitulua: inbertsio errealak: 7.263,36 euro.

Gastuak, guztira: 7.263,36 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua: finantza-aktiboak: 7.263,36 euro.

Finantzaketa, guztira: 7.263,36 euro.

Traibuenasen, 2024ko apirilaren 10ean.–Lehendakaria, Jorge Labiano Gabari.

Iragarkiaren kodea: L2405959