88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduren deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean

Alkate udalburuaren 2023ko apirilaren 11ko ebazpen baten bidez, deialdia onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez bete daitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezietatik eratorritako lanpostu hutsak –lehenengo xedapen zatian aipatutakoak, alegia–; hori guztia, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

2021eko abenduaren 29an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legea eta, haren hamargarren xedapen gehigarriari jarraikiz, Foru Hobekuntzan ezarritakoaren arabera aplikatu behar da Nafarroan. Ondorioz, tokiko esparruan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari jarraitu behar zaio.

2022ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24koan, 2/2022 Foru Lege-dekretua argitaratu zen, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, 20/2021 Legearen ondorioz. Haren xedapen gehigarriak ezartzen du Nafarroako administrazio publikoak osorik edo partez atxikitzen ahal zaizkiola II. tituluan jasotako erregulazioari, hala erabakitzen badute.

Estatuaren oinarrizko araudia betetzeko, alkate honek txosten juridiko bat enkargatu zion kanpoko aholkularitza bati, 2022ko urtarrilaren 27an eman zena, zeinean, beste zenbait ondorioren artean, gomendatzen baitzen Castejonen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko plana diseinatzeko eta plana ordezkari sindikalekin negoziatzeko, haren egutegia, ezarpena eta gauzatzeko era barne, baita egonkortzeko lan publikoaren eskaintza bera ere.

Hala, 2022ko maiatzaren 2an, maiatzaren 17an, uztailaren 19an, azaroaren 4an, azaroaren 9an eta azaroaren 22an bilerak egin ziren udal ordezkarien eta ordezkari sindikalen artean, dagokien aktetan jasota daudenak, egonkortzeko LPEko lanpostuak eta prozesua arautuko duten oinarriak zehazteko helburuarekin, eta ahobatezko akordioa erdietsi da hautaketa eta, beraz, aipatu egonkortzea gauzatzeko deialdiaren gainean.

2022ko maiatzaren 26an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egonkortzeko LPEa, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezkoa.

Azaldutako araudiaren arabera, Castejongo Udala 20/2021 Legea aplikatzera behartua dago, eta, foru legera atxikitzeko berariazko erabakirik gertatzen ez bada, zeinak, bestalde, ez baitu aldaketa nabarmenik udal ikuspegitik, ez da beharrezkoa erabaki hori hartzea, baizik eta deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratzea eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebaztea.

Udalean ordezkaritza duten sindikatu guztiekin lortutako akordioak aipatu araudia betetzen du eta, aldi berean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Foru Legean autoantolaketaren arloan jasotako printzipio konstituzionalean oinarritzen da, bai eta legeak baimentzen duen bi urteko epean deialdien ebazpenaren plangintzak udal kutxetarako eta kudeaketa orokorrerako duen garrantzian ere.

Alkatetzaren 696/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduren deialdirako oinarri orokorrak, Castejongo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean. Ebazpena 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian argitaratu zen, abenduaren 12an.

Alkatetzaren 761/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduretarako deialdien egutegia, Castejongo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean. Egonkortu beharreko lanpostuen deialdiak ebazteko data hauek ezarri ziren:

–1. multzoa: 2023ko apirilaren 12a, asteazkena.

–2. multzoa: 2024ko otsailaren 14a, asteazkena.

–3. multzoa: 2024ko urriaren 16a, asteazkena.

2024ko martxoaren 15ean, Negoziazio Mahaia bildu zen, han zirela UGT, CCOO, LAB eta ELA sindikatuetako delegatuak, eta eskatu zen 2. eta 3. multzoak bateratzea, prozesua azkarragoa izan dadin eta betetzen dela berma dadin. Horiek horrela, bada,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–UGT, CCOO, LAB eta ELA sindikatuetako delegatuek Castejongo Udalean lana egonkortzeko prozesuari buruz egin duten eskaera onestea, eta, ondorioz, 2. eta 3. multzoetan deitzea lanpostu hauek:

–2. multzoan: 68, 86, 30, 65, 66, 67 eta 37 zenbakiak dituzten lanpostuak.

–3. multzoan: 40, 32, 63, 82, 104 eta 50 zenbakiak dituzten lanpostuak.

Bigarrena.–Oinarriak onestea merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduretan, Castejongo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean, bigarren eta hirugarren multzoetako lanpostuetarako, hau da, 68, 86, 30, 65, 66, 67, 37, 40, 32, 63, 82, 104 eta 50 zenbakidun lanpostuetarako. Horietako bakoitzaren plaza hutsak, ezaugarriak, zereginak eta eginkizunak deialdi honen II. eranskinean zehazten dira.

Hirugarrena.–Dagokion deialdia argitara dadila agintzea, eta hautapen-prozesua hastea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratuko den iragarki baten bidez.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea langileen delegatuei, Kontu-hartzailetzari eta Idazkaritza Nagusiari, dagozkion ondorioetarako.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Castejongo Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2024ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

MEREZIMENDU-LEHIAKETAREN SALBUESPENEZKO SISTEMAREN BIDEZKO SARRERA-PROZEDUREN DEIALDIRAKO OINARRIAK, CASTEJONGO UDALEAN ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO PROZESUAREN BARNEAN

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdiaren xedea da lanpostu, maila eta lanpostu-zenbaki hauek betetzea sarrera-prozeduraren eta merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez eta 696/2022 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren arabera:

–B maila:

LANPOSTUAREN
ZENBAKIA

IZENA

30

Gizarte-hezitzailea

32

Osasun-laguntzaile teknikoa / erizaintzako unibertsitate diplomaduna (OLT/EUD) - Zuzendaritza

104

Musika irakaslea

–C maila:

LANPOSTUAREN
ZENBAKIA

IZENA

37

Enplegu sozial babestuko monitorea / koordinatzailea

–D maila:

LANPOSTUAREN
ZENBAKIA

IZENA

40 eta 50

Gerokultorea

63, 65, 66, 67 eta 68

Familia-langilea etxeko laguntza-zerbitzuan

82

Pala-gidaria

86

Zerbitzu anitzak. Ehorzlea

Maila eta zerbitzu bereko lanpostu edo lanpostu-multzo bakoitzak hautaketa-prozesu independente bat izanen du, eta oinarri hauek arautuko dute, eta kasuan kasuko lanpostua betetzeko behar diren berezitasunak izanen dituzte.

2.–Baldintzak.

2.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Deialdiko lanpostu bakoitzerako II. eranskinean adierazitako titulu akademikoa edo baliokidetzat aitortutako titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.

f) Bat etorriz uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin, zeinaren bidez aldatzen baita Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da kondenaturik ez egotea, epai irmo baten bidez, sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere. Baldintza hori bete beharko dute 30 eta 104 zenbakidun lanpostuak eskuratu nahi dituztenek.

Baldintza hori frogatuko da ziurtagiri bat eskatuta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez, edo, bestela, aurkeztu beharko da erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa.

g) Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea. Baldintza hori bete beharko dute zenbaki hauek dituzten lanpostuek: 82 eta 86.

h) 82 zenbakia duen lanpostua eskuratu nahi izanez gero, C motako gidabaimena edukitzea.

i) 82 zenbakia duen lanpostua eskuratu nahi izanez gero, nahitaezkoa izanen da hondeamakinak, atzerako hondeamakinak edo antzeko makineria erabiltzeko txartela, titulu egiaztatzailea edo ziurtagiria izatea.

2.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi hauen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.

2.4. Aldi baterako enplegua egonkortzeko asmoz lanpostuz lanpostu deitzen diren sarrerako hautapen-prozeduretan ezin izanen dute parte hartu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xedeko lanpostu berean langile finkoak diren enplegatuek.

Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

2.5. Lanpostu bakoitzerako eskatzen diren baldintzak oinarri hauetan ezarritako epean frogatzen ez dituztenek ezin izanen dute parte hartu aldi baterako enplegua egonkortzeko deitutako sarrerako hautapen-prozeduran.

3.–Eskabideak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera aurkeztu beharko dira, 10 egun balioduneko epean. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute telematikoki, Internet bidez, https://sedeelectronica.castejon.com/ esteka baliatuta, edota aurrez aurre, sarrera erregistroaren bidez, Udalaren bulegoetan, ordutegi honetan: 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera (salbu eta asteazkenetan, egun horretako ordutegia 12:00etatik 14:00etara bitartekoa baita).

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 20 eurokoa da, izena ematen den lanpostu bakoitzeko.

Tasa hori ordaindu behar da izena ematen den lanpostu bakoitzeko transferentzia bat eginez, eskaera formalizatzeko unean. Egiten ahal da ES2621005004300200030159 kontu zenbakian edo, bestela, udal bulegoetan dagoen Udalaren Diruzaintzan. Ordainagiria eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

Honako kasu hauetan ez da tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.

b) Deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Langabezia egoeragatik aurreko paragrafoan ezartzen den salbuespenerako, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Izangaiek agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

1.–Deialdiaren I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera aurkezten dituzten merezimendu guztiak egiaztatzeko dokumentazioa.

2.–Aurkeztutako datuak frogatzen dituen lan-bizitza.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko edo enpresa publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira egindako zerbitzuak lanean egindako denboraren xehetasunarekin, I. eranskineko baremoan ezarritako moduan, eta berariaz adierazita lanpostuaren izena plantilla organikoaren edo postuaren arabera, sailkapen maila edo lanbide kategoria, zerbitzua zer zentro, unitate edo alorretan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

Honako hauek ez dira aurkeztu behar, deialdia egin duen organoak zuzenean emanen baitizkio epaimahaiari:

–Castejongo Udalean eta haren erakunde autonomoetan egindako eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria.

3.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

4.–Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskubideen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo hura ordaintzeaz salbuetsita egotearen egiaztagiria. Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi bada eta soilik langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez bada, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

3.5. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du deialdi honetako lanpostu bakoitzerako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesteko, eta zerrenda horiek Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak aurkeztuko dira eskaerak aurkeztu ziren modu berean.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, alkateak ebazpen bat emanen du deialdi bakoitzean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesteko, eta zerrenda horiek Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko aginduko du.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko aginduko da.

4.4. Tasa ez da itzuliko izangaiak baztertuak gelditzen badira haiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdi honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura hauetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaiak.

5.1. Alkatearen ebazpen bidez izendatuko dira deialdi honetako lanpostu bakoitzerako kalifikazio epaimahaiak, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsi aurretik, eta kide kopuru bakoiti batez osatuak egonen dira –hiru gutxienez–, eta beste horrenbeste ordezko kide izendatuko dira, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

5.2. Epaimahaiak ezin izanen dira eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoen eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio epaimahaietako kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute edozein epaimahaikide errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiek gehiengoz ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

6.–Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduren nondik norakoak.

6.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedura hauek merezimenduak baloratzeko edo lehiaketako fase bakar bat izanen dute, lanpostu bakoitzeko. Fase horretan, izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko dira, deialdiaren I. eranskinean agertzen den baremoaren arabera.

6.2. Epaimahaiek izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko dituzte.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko dituzte epaimahaiek.

Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko.

Merezimendu horiek frogatzeko agiriak, 3.4 oinarrian zehazten direnak, aurkeztu behar dira telematikoki edota aurrez aurre, erregistroaren bidez, Udalaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Epaimahaiek ezin izanen dute inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta baremoan apartatu bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

Epaimahaiek azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dituzte izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

6.3. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran parte hartzen duten pertsonen artean puntu-berdinketarik gertatuz gero, I. eranskineko merezimenduen baremoko b.1) apartatuan puntuazio handiena lortu duen pertsonaren alde ebatziko da; eta, berdinketak badirau, a) apartatuan puntuazio handiena lortu duenaren alde; eta hala ere berdinketak jarraitzen badu, apartatu horren azpiapartatu bakoitzean puntuazio handiena lortu duenaren alde, zerrendatzen diren ordena berari jarraikiz.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

6.4. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, epaimahaiek argitara emanen dute, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta 5 egun balioduneko epea ezarriko dute, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

6.5. Kalifikazio epaimahaiek egiten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko dituzte parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak, lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda emanez, espediente osoarekin batera.

7.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Lanpostu hutsak hautatzeko, hala behar denean, eta baldintzak egiaztatzeko tramitea bukatu ondoren, epaimahaiek espediente osoa igorriko diote alkateari, eta, horrekin batera, lanpostu bakoitzerako ezarritako plaza kopuruan sartzen ahal diren izangaiak funtzionario izendatzeko edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzeko proposamena. Proposamen hori Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko da.

7.2. Proposatzen diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

d) Mutualitateak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasunik edo gaitasun fisiko edo psikiko desegokirik, betiere lanpostuko arriskuen ebaluazioan oinarriturik. Txosten hori ofizioz emanen da, horretarako berariaz egindako osasun-azterketa egin eta gero.

e) Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari eskatutako ziurtagiria edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez. Baldintza hori bete beharko dute 30 eta 104 zenbakidun lanpostuak eskuratu nahi dituztenek.

f) B motako gidabaimena. Baldintza hori beteko beharko dute 82 eta 86 zenbakidun lanpostuak eskuratu nahi dituztenek.

g) C motako gidabaimena. Baldintza hori beteko beharko dute 82 zenbakidun lanpostua eskuratu nahi dutenek.

h) Hondeamakinak atzerako hondeamakinak edo antzeko makinak erabiltzeko txartela, titulu egiaztatzailea edo ziurtagiria Baldintza hori bete beharko dute 82 zenbakidun lanpostua eskuratu nahi dutenek.

7.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira funtzionario izendatu, ezta lan-kontratudun langile finko gisa kontratatu ere, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arte haiek egindako egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

7.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, alkateak izangaien zerrendan –6.5 apartatuan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanposturako baldintzak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8.–Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

8.1. Alkateak, ebazpen baten bidez, Castejongo Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun finko izendatuko ditu lanpostua betetzeko, oinarri orokor hauetan eta aplikatzekoak diren berariazko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta, hala badagokio, lanpostu hutsak esleituko dizkie.

8.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen ondorioz, izendatuak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun finko bilakatuko dira, indarrean dauden xedapenek Castejongo Udalaren zerbitzuko funtzionarioendako edo lan-kontratudun finkoendako ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira eta hartan alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Bestalde, lan-kontratudun langile finkoek dagokien araubide juridikoaren ondoriozko eskubide eta eginbehar guztiak izanen dituzte. Kontratua eginen zaie edo, hala badagokio, kontratua aldatuko zaie, indarreko legediaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, lehenagotik Nafarroako administrazio publikoen edozein montepiotako eskubide pasiboen araubidekoak badira, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatzea.

8.3. Izendapena edo, hala badagokio, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Izendatzen edo kontratatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako datan lanpostuaz jabetzen ez direnek eskubide guztiak galduko dituzte Castejongo Udaleko funtzionario izateko edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuak izateko. Halakoetan, 7. apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

8.4. Funtzionario izendatzen den edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere 7 atalean xedatzen den moduan beteko da.

8.5. Aurreko apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, funtzionario edo kontratatu berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostuak.

9.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, epaimahaien ebazpen eta jarduketei buruzko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Udalaren webgunean (www.castejon.com) eta iragarki-taulan argitaratuko da.

10.–Datuen babesa.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Castejongo Udalak informatzeko betebeharra betetzen du:

–Datuen tratamenduaren arduraduna: Castejongo Udala.

–Xedea: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoen jardunean.

–Oinarri juridikoa: 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari (Castejongo Udala) aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–); 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa (legegintzako foru dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

–Datuak zenbat denboraz gordeko diren: aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

–Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta deialdian adierazi bezala emanen dira argitara.

–Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu horiek zuzenak ez badira zuzentzeko, ezabatzeko eta arlo honetako beste eskubide batzuk baliatzeko. Horretarako, Castejongo Udalaren erregistrora jo beharko dute. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

11.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdi honen, haren oinarrien edo hura aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaitik datozen egintzen kontra izan ezik, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkezten ahalko da:

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA

a) Merezimendu profesionalak.

Deialdia argitaratzen den egunera arteko merezimendu profesionalak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Deialdia egiten duen toki erakundean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 3 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Deialdia egiten duen toki erakundean eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste toki erakunde batzuetan deialdiaren xedeko lanpostu berean edo antzeko eginkizunak dituen lanpostu batean egindako zerbitzuak, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko, erakunde autonomoetako eta enpresa edo fundazio publikoetako beste lanpostu batzuetan egindakoak: 0,75 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

–Gehienez ere 60 puntu emanen dira a) apartatu honetan.

–Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

–Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzerakoan zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

–Aurreko apartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk.

Deialdi hau argitaratzen den egunera arte baloratuko dira, 40 puntu gehienez:

b.1) Lortu nahi den lanpostuarekin eta kategoriarekin edo laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten ikastaro, kongresu, mintegi eta prestakuntza jardunaldiengatik: 0,50 puntu ordu bakoitzeko, gehienez 35 puntura arte.

b.2) Lanpostuan sartzeko eskatzen denaz gain, eskuratu nahi den lanpostuarekin zerikusia duten beste titulazio batzuk izateagatik, maila berekoak, beheragokoak (soilik musika eskolako lanpostuen kasuan) edo goragokoak: 1 puntu bakoitzeko, gehienez 5 puntura arte.

Deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko, baldin eta zentro ofizialek eman badituzte edo haiek emandako homologazioa badute.

Behin merezimenduen balorazioa eginda, aurreko apartatuek ezarritakoari jarraikiz, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen dutenek lortutako puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio, guztira, zuzenketa-faktore gisa.

II. ERANSKINA.–LANPOSTUAK, DEITUTAKO GEHIENEKO PLAZA KOPURUA ETA TITULAZIOAK

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

LANPOSTUA

MAILA

TITULAZIOA

BESTE BETEKIZUN BATZUK

30

Gizarte-hezitzailea

B

Gizarte Hezkuntzako gradua edo diploma edo baliokidea

32

Osasun-laguntzaile teknikoa / erizaintzako unibertsitate diplomaduna (OLT/EUD) - Zuzendaritza

B

Erizaintzako gradua edo diploma edo baliokidea

37

Enplegu sozial babestuko monitorea / koordinatzailea

C

Batxilergoko titulua edo bigarren mailako Lanbide Heziketa

40 eta 50

Gerokultorea

D

Eskola graduatua edo lehen mailako Lanbide Heziketa

–Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikaria

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria.

–Arreta soziosanitarioko teknikaria

–Hemen jasotakoen baliokideak diren beste titulazio ofizial batzuk

63, 65, 66, 67 eta 68

Familia-langilea etxeko laguntza-zerbitzuan

D

Eskola graduatua edo lehen mailako Lanbide Heziketa

–Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikaria

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria.

–Arreta soziosanitarioko teknikaria

–Hemen jasotakoen baliokideak diren beste titulazio ofizial batzuk

82

Pala-gidaria

D

Eskola graduatua edo lehen mailako Lanbide Heziketa

–B motako gidabaimena

–C motako gidabaimena

–Hondeamakinak edo atzerako hondeamakinak erabiltzeko txartela, titulu egiaztatzailea edo ziurtagiria

86

Zerbitzu anitzetako enplegatua-ehorzlea

D

Eskola graduatua edo lehen mailako Lanbide Heziketa

B motako gidabaimena

104

Musika irakaslea

B

Deitutako instrumentuaren espezialitateko goi mailako ikasketak edo gradua edo diploma eta irakatsi beharreko instrumentuaren espezialitateko erdi mailako lanbide titulua edo baliokidea

Lanpostuen eginkizunak

–B maila.

Deialdi honen xede diren B mailako lanpostuen eginkizunak, adibide gisa eta orientazio gisa, honako hauek dira:

1.–Gizarte-hezitzailea.–30 zenbakia.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

–Gizarte langilearekin batera, diagnostikoak eta esku-hartze planak egitea, egoki jotzen dituen egintzak eta neurriak proposatuz.

–Haurtzaroko eta familiako programak eta gizarteratzeko programak kudeatzea oinarrizko gizarte-zerbitzuaren barnean.

–Oinarrizko gizarte-zerbitzuak kudeatzen dituen gainerako programetan eta zereginetan laguntzea, gizarte-langilearekin modu koordinatuan arituz.

–Proiektua eta urteko memoria egin eta aurkeztea.

–Zuzeneko esku-hartzeak planifikatzea eta ebaluatzea, memoriak eginez.

–Familia-hezkuntzaren arloan ezarritako programak aurrera eramatea, horiek abiarazteko beharrezkoak diren ekintza guztiak gauzatuta, hala nola elkarrizketak, informazioa, orientazioa, familientzako ekintza-planak, jardueretara laguntzea, familiaren bilakaeraren jarraipena eta abar.

–Talde bereziei zuzendutako planak kudeatzea: irakasleak, gurasoak, adingabeak eta arrisku egoeran dauden nerabeak; honako lanak eginen ditu, besteak beste: erabiltzaileei lagun egitea, trebetasun sozialetako trebakuntza, osasunerako hezkuntza, gizarte eta hezkuntza arloko laguntza, enplegua bilatzeko materialaren prestaketa etab.

–Beharra dagoenean, kasuak beste profesional batzuen eskuetan uztea, eta bilakaeraren jarraipena egitea.

–Jakitea zerbitzuaren jarduera eremuaren barruan zer informazio dagoen laguntzei, prestazioei, eta gizarte eta laguntza errekurtsoei buruz.

–Bilerak egitea eta behar den barne koordinazioa ezartzea oinarrizko gizarte-zerbitzuaren barnean.

–Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea Gizarte Zerbitzuetako zinegotziari eta alkateari, baita gertatzen den edozein gorabeheraren berri ere.

–Koordinazioko bileretarako gai zerrenda prestatzea eta bileren aktak jasotzea.

–Beste profesional batzuekin batera, hezkuntzako lantegiak, eta prestakuntzako eta aisialdiko jarduera zenbait diseinatzea eta koordinatzea; haien jarraipena eta ebaluazioa egitea, haietan irakastea eta saio batzuetarako behar den materiala prestatzea.

–Egun gizartean dauden arazoak eta haien eboluzioa ezagutu eta aztertzea; gizartearen eta laguntzaren esparruan dauden garapen berrien eta ekimenen jarraipen zehatza egitea, eta haien ezagupenak eta eskura duten informazioa ematea.

–Beren jardueratik heldu diren txostenak, historiak, protokoloak eta espedienteak prestatzea.

–Ezarrita dauden programen exekuzioan zuzenean esku hartzea, honako lan hauek eginez: erabiltzaileei lagun egitea, trebetasun sozialetako prestakuntza, osasunerako hezkuntza, familia hezkuntza etab.

–Prestakuntzako, aisialdiko eta beste alor batzuetako zenbait jarduera antolatzea eta ebaluatzea.

–Ikastetxeekin, osasun etxearekin, familiekin, partikularrekin eta beste batzuekin behar adina harreman ezarri eta garatzea.

–Eskola-sustatzailearen figurari dagozkion lanak eta proiektuak kontratatzeko eta koordinatzeko prozedurak kudeatzea.

–Berdintasunari lotutako proiektuak kudeatzea dagokion zinegotziarekin edo alkatearekin batera.

–Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du. Lanaldia justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da, zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera.

–Aurreko zerrendan ez jasoagatik ere haren lanpostuari, mailari eta kategoriari dagozkion eginkizun eta zeregin guztiak.

2.–Osasun-laguntzaile teknikoa / erizaintzako unibertsitate diplomaduna (OLT/EUD) - Zuzendaritza.–32 zenbakia.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

–Egoitzako langileen artean lan eta zeregin guztiak planifikatu, antolatu, banatu, ordenatu eta kontrolatuko ditu, ordutegien, lan-egutegiaren, koadrantearen, bajen, baimenen eta abarren kontrola barne, eta egunero emanen die horren berri Gizarte Zerbitzuetako zinegotziari eta alkateari, informazioa eskatzen denean edo edozein larrialdi edo gorabehera dagoenean.

–Lanak eta zerbitzuak egoitzako instalazioetan emateko kontratatutako enpresen lana eta funtzionamendua kontrolatu eta gainbegiratuko ditu. Brigadako arduradunarekin edo eraikin publikoen mantentze-lanak kontrolatzeaz arduratzen den pertsonarekin koordinatuta eginen du.

–Gizarte Zerbitzuetako zinegotziarekin, alkatearekin eta teknikariekin batera, lan guztiak antolatuko ditu jai, kultura, gizarte eta kirol ekitaldiak eta antzekoak prestatzeko, garatzeko eta bukatzeko, eta horiek garaiz eta behar bezala gauzatzeko ardura izanen du, ematen zaizkion jarraibideen arabera, baldin eta ekitaldiok egoitzan egitekoak badira.

–Arloko teknikariekin eta politikariekin batera, egoitzaren funtzionamenduari buruz hartu beharreko erabakiak lehenetsiko ditu.

–Zaindu eta kontrolatuko ditu egoitzako makinak, erremintak, altzariak eta abar, eta arduratuko da horiek behar bezala erabiltzen, biltegiratzen eta mantentzen direla.

–Brigada arduradunarekin edo eraikin publikoen mantentze-lanen arduradunarekin batera, egoitzako ekipamendu eta instalazioen nahitaezko ikuskapen teknikoak mantentzeko kontratuak egunean izateko ardura izanen du.

–Arduratuko da albaran guztiak, aurrekontuak eta horniduren, materialen, erreminten, ekipoen, NBEen, laneko arropen eta abarren erosketaren fakturak sinatu eta kontrolatzeaz, baita obra txiki eta ertainenez ere.

–Brigadako arduradunarekin batera, egoitzako mantentze, garbiketa eta lorezaintza lanak antolatu eta gainbegiratuko ditu.

–Bete eta betearaziko ditu eman edo onesten diren erregelamenduak, ordenantzak, bandoak, ebazpenak eta gainerako toki xedapen eta egintzak.

–Dokumentuak eta txostenak eginen ditu formatu digitalean, eskatzen dizkioten berariazko funtzionamendu programekin, office-rekin eta abarrekin, bere eskumen eremukoak direnean.

–Castejongo Udaleko edo zerbitzuaren mendeko gainerako udal zerbitzuekin koordinatuko da, irizpideak, jarduerak, hobekuntzak, proiektuak eta abar bateratzeko asmoz.

–Harremana izanen du egoitzari zerbitzuak zuzenean edo zeharka ematen dizkioten eta bere arloari edo eskumenari eragiten dioten enpresa guztiekin, eta, behar denean, dagokion zinegotziaren edo alkatearen ikuskaritzapean kudeatuko du aurrekontu eskaera.

–Lantokietan segurtasun eta higiene neurriak betetzen direla zainduko du, bai eta egoitzako segurtasun eta ebakuazio baldintzak ere.

–Erizain gisa ariko da edozein unetan, zerbitzuak hala eskatzen badu. Era berean, zerbitzuko gainerako langileekin lankidetzan ariko da zereginen pilaketa, absentzia, gaixotasun, beharrizan, gorabehera, ezusteko edo larrialdietan.

–Erizain gisa, besteak beste, zeregin hauek izanen ditu: sendagaiak banatu eta kontrolatu, egoiliarren eguneroko balorazioa egin, sendaketak egin eta gainbegiratu, egoiliarren bizi-konstanteak kontrolatu, taldeko gainerako kideekin koordinatu (gerokultoreak, fisioterapeutak, terapeuta okupazionala, etab.) eta larrialdiak artatu eta kudeatu.

–Dagokion zinegotziarekin edo alkatearekin batera, urteko gastuak berrikusi eta kontrolatuko ditu, aurrekontu partiden arabera.

–Eratzen ahal diren lantalde guztiak koordinatuko ditu, zerbitzua hobeki kudeatu eta eraginkorrago izan dadin.

–Lanpostuei buruzko prestakuntza teknikoko eta berariazko jarduketak proposatu eta gainbegiratuko ditu, baita laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak ere.

–Urtero, laneko egutegia eta koadrantea proposatuko dizkio dagokion zinegotziari edo alkateari, urte osoan zerbitzua emanen dela bermatzeko, Udalak beharrezkotzat jotzen duen lanaren antolaketaren arabera.

–Bere kargura dauden langileen puntualtasuna eta bertaratzea kontrolatuko ditu, eta ezarritako ordutegia, egutegia eta bere kargura dagoen lanpostu bakoitzaren funtzioak eta zereginak betetzeaz arduratuko da, eta gertatzen den edozein gorabehera berehala jakinaraziko dio arduradunari.

–Langile-beharrak kontrolatuko ditu, eta gehiegizko lan-kargari, oporren estaldurari, bajei, baimenei eta abarrei erantzuteko egin daitezkeen kontratazioak proposatuko ditu. Horretarako, eginen ditu kontratazio eskaeraren espedientea, premiari eta justifikazioari buruzko txostena eta horren gastu proposamena.

–Parte hartuko du bere arloari atxikitako edo harekin lotutako langileak hautatzeko prozesuetan, kalifikazio epaimahaietako kide izanen da, eta prozesu bakoitzean zehazten diren proba teoriko eta praktikoak eginen ditu.

–Bere ardurapeko pertsonen betebehar, zeregin, eginkizun edo erantzukizunak betetzen ez badira, arduradun den zinegotziari edo alkateari jakinaraziko dio berehala, eta dagokion espedientea irekiko du Udaleko Idazkaritzarekin batera.

–Bere arloko lan-arriskuen prebentzio planak betetzeaz eta aplikatzeaz arduratuko da, ardura duten zinegotziekin edo teknikariekin batera.

–Laneko berezko jardueretako prebentzio-baliabidea izanen da, lanaren ezaugarriek eta baldintzek hala eskatzen dutenean, indarrean dagoen araudia bete dadin.

–Bere ardurapeko taldearen harremanen alderdi guztiak artatuko ditu, eta sustatuko du adeitasuneko, gogobetetzeko, ordenako, erantzukizuneko eta diziplinako giroa.

–Egoitzan gertatzen den edozein ezusteko, urgentzia edo larrialdi mota konpontzeaz arduratuko da, sortzen den egoera, ordutegia edo berariazko premia edozein dela ere, eta hierarkian gorago dagoen arduradunari emanen dio horren berri.

–Egoiliarrei eta haien ahaideei emanen die zahar-etxeko zerbitzu, bulego, bizikidetzarako arau eta bizimoduaren berri.

–Egoiliarren ahaideekin harremanetan jarri eta komunikazioei eutsiko die, egoiliarren eta ahaideen arteko harremanak sustatzearren. Eginkizun hori zuzendaritzak izendatutako beste pertsona batek ere betetzen ahal du, betiere horretarako behar den titulazioa, maila eta kategoria baditu.

–Osasun-arreta globala emanen die egoiliar guztiei, prebentzioari, asistentziari eta errehabilitazioari dagokienez. Bizitzaren azken fasean ere emanen die arreta.

–Egoiliar bakoitzaren historiaz arduratuko da, haren osasunean gertatzen diren gorabeherak idatziz.

–Egoiliar bakoitzaren erreferentziazko osasun-profesionalak agindutako tratamendu sendagarriak (sendagarriak, dietetikoak, fisikoak eta abar) aplikatuko ditu.

–Eguneroko higiene pertsonala (bainatzea, oinak eta eskuak konpontzea) eta egoiliarren itxura pertsonala (ilea, arropa, oinetakoak, etab.) behar bezala daudela zainduko du, eta lan horiek egiten lagunduko du, egoitzaren antolamenduak hala eskatzen duenean.

–Ohean dagoen egoiliarrari arreta emanen dio, bai garbitasunari dagokionez, bai postura-aldaketei dagokienez. Janariak ematen lagunduko du, eta zainduko du dietak eta otorduen kalitatea egokiak direla.

–Beregaintasun ahalik eta handiena edukitzera bideratutako jarduerak antolatuko ditu (gimnasia, errehabilitazioa, jokoak eta abar).

–Arduratuko da egoiliar berrien onarpenak kudeatzeaz eta gerta daitezkeen bajak ere kudeatuko ditu, arrazoia edozein dela ere. Horretarako beharrezkoak diren izapide guztiak eginen ditu (fitxak, txostenak eta abar).

–Egoiliarrek dituzten gorabehera guztien berri emanen du, eta ahaideek emandako informazio oro bildu eta zabalduko du.

–Egoiliarrari une bakoitzean behar duen laguntza emanen dio, bere gaitasun profesionalen mugen barnean, eta, beharrezkoa izanez gero, egoiliarren osasun garraioan lagunduko du.

–Egoiliarren eta langileen sarrera eta irteerak kontrolatuko ditu, behar diren ohar administratiboak idatziz eta nahitaezkoak diren baimenak eskatuz. Gertatzen diren gorabehera guztien arduraduna izanen da.

–Bere arduraren eta eskumenaren barruan, gutunak, enkarguak eta komunikazio telefonikoak edo idatzizkoak jasoko ditu, eta ahalik eta lasterren helaraziko dizkie interesdunei.

–Zentroko gela guztietako giltzak zainduko ditu. Ahaleginduko da guztiak ongi egon daitezen, erabiltzeko moduan. Egoiliarren, langileen eta egoitzako geletako giltza zerbitzuaz arduratuko da, baita haien zainketaz ere, eta beharrezko neurriak hartuko ditu zentroa behar bezala zaindu eta mantentzeko.

–Beharrezkoa denean, egoitzatik kanpo gaua eman behar dutenen, egoitzan bazkalduko ez dutenen edo antzeko inguruabarren kontrola izanen du, idatziz.

–Ezarritako bizikidetza-arauak, ordenantzak eta erregelamenduak bete eta betearaziko ditu, eta, beharrezkoa denean, esku hartuko du gerta daitezkeen gorabeheretan, eta arduradun zuzenari jakinaraziko dizkio hautemandako irregulartasun posibleak.

–Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri emanen die Gizarte Zerbitzuetako zinegotziari eta alkateari, baita gertatzen den edozein gorabeheraren berri ere.

–Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako Departamentuarekin adosten duen Esparru Akordioa (Open House) lizitatzeko eta betetzeko prozedurak kudeatuko ditu.

–Dagokion zinegotziarekin, alkatearekine eta teknikariekin batera kudeatuko du egoitzako funtzionamenduari eragiten dion dirulaguntza-eskaeren espediente oro.

–Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du. Lanaldia justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da, zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera.

–Aurreko zerrendan ez jasoagatik ere haren lanpostuari, mailari eta kategoriari dagozkion eginkizun eta zeregin guztiak eginen ditu.

3.–Musika irakaslea.–104 zenbakia.

Deialdi honen ondorioz izendatzen diren izangaiek eginkizun hauek izanen dituzte, besteak beste:

Flautako edo esleitzen zaion instrumentuko irakasle lanetan jarduteari dagozkion eginkizun guztiak.

–Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea eskolako eta bandako zuzendariei, baita gertatzen den edozein gorabeheraren berri ere.

–Legez ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.

–Aurreko zerrendan ez jasoagatik ere haren lanpostuari, mailari eta kategoriari dagozkion eginkizun eta zeregin guztiak.

–C maila.

Deialdi honen xede diren C mailako lanpostuen eginkizunak, adibide gisa eta orientazio gisa, honako hauek dira:

1.–Enplegu sozial babestuko monitorea / koordinatzailea.–37 zenbakia.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

–Enplegu sozial babestuko monitorearen / koordinatzailearen lanpostuari dagozkion zeregin guztiak edo agintzen zaion gizarteratzeko eta laneratzeko beste edozein proiekturen gaineko zereginak.

–Brigadako arduradunarekin batera, gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuetan ari diren guztien lanak gainbegiratu eta antolatuko ditu, aurreko paragrafoko eginkizunen arabera, ordutegien kontrola, lan-egutegia, koadrantea, bajak, baimenak eta abar barne, eta egunero emanen die horren berri dagokion zinegotziari eta alkateari, informazioa eskatzen denean edo edozein larrialdi edo gorabehera dagoenean.

–Bere eskumen arloaren funtzionamenduaren gainean eskatzen zaizkion jarduerei eta gorabeherei buruzko txostenak eginen ditu, arduradunek adierazten dizkioten irizpideen arabera.

–Bere ardura izanen da bete daitezen bere eskumen eta aplikazio esparruan Udalak hartzen dituen edo arduradunek adierazten dizkioten arauak, ordenantzak, tasak, akordioak eta abar.

–Arduradunek eskatuta, txostenak, dosierrak, lanak edo aurkezpenak eginen ditu, paperean edo formatu digitalean, arloaren eta zerbitzuaren beharren arabera.

–Bere arloaren funtzionamenduarekin lotutako dirulaguntzak lortzeko behar diren espedienteak kudeatuko ditu, bere lanpostuaren barruan eta eskumen eremuan.

–Arloko teknikariekin eta politikariekin batera, bere eskumen eremuaren funtzionamenduari buruz hartu beharreko erabakiak lehenetsiko ditu.

–Zaindu eta kontrolatuko ditu bere zerbitzuko makinak, erremintak, altzariak eta abar, eta arduratuko da horiek behar bezala erabiltzen, biltegiratzen eta mantentzen direla.

–Arduratuko da albaran guztiak, aurrekontuak eta horniduren, materialen, erreminten, ekipoen, NBEen, laneko arropen eta abarren erosketaren fakturak sinatu eta kontrolatzeaz, baita obra txiki eta ertainenez ere.

–Bete eta betearaziko ditu eman edo onesten diren erregelamenduak, ordenantzak, bandoak, ebazpenak eta gainerako toki xedapen eta egintzak.

–Dokumentuak eta txostenak eginen ditu formatu digitalean, eskatzen dizkioten berariazko funtzionamendu programekin, office-rekin eta abarrekin, bere eskumen eremukoak direnean.

–Castejongo Udaleko edo zerbitzuaren mendeko gainerako udal zerbitzuekin koordinatuko da, irizpideak, jarduerak, hobekuntzak, proiektuak eta abar bateratzeko asmoz.

–Lanpostuetan segurtasun eta higiene neurriak betetzen direla zainduko du, bai eta bere eskumeneko zentro eta guneetako segurtasun eta ebakuazio baldintzak ere.

–Lanpostuei buruzko prestakuntza teknikoko eta berariazko jarduketak proposatu eta gainbegiratuko ditu, baita laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak ere.

–Urtero, laneko egutegia eta koadrantea proposatuko dizkio dagokion zinegotziari edo alkateari, urte osoan zerbitzua emanen dela bermatzeko, Udalak beharrezkotzat jotzen duen lanaren antolaketaren arabera.

–Bere kargura dauden langileen puntualtasuna eta bertaratzea kontrolatuko ditu, eta ezarritako ordutegia, egutegia eta bere kargura dagoen lanpostu bakoitzaren funtzioak eta zereginak betetzeaz arduratuko da, eta gertatzen den edozein gorabehera berehala jakinaraziko dio arduradunari.

–Langileen beharrak eta aukerak kontrolatuko ditu, Udalaren gastu-ahalmenaren eta lortutako dirulaguntzen arabera, eta behar diren kontratazioak proposatuko ditu gehiegizko lan-kargari, oporren estaldurari, bajei, baimenei eta abarri erantzuteko. Horretarako, eginen ditu kontratazio eskaeraren espedientea, premiari eta justifikazioari buruzko txostena eta horren gastu proposamena.

–Parte hartuko du bere arloari atxikitako edo harekin lotutako langileak hautatzeko prozesuetan, kalifikazio epaimahaietako kide izanen da, eta prozesu bakoitzean zehazten diren proba teoriko eta praktikoak eginen ditu.

–Bere ardurapeko pertsonen betebehar, zeregin, eginkizun edo erantzukizunak betetzen ez badira, arduradun den zinegotziari edo alkateari jakinaraziko dio berehala, eta dagokion espedientea irekiko du Udaleko Idazkaritzarekin batera.

–Bere arloko lan-arriskuen prebentzio planak betetzeaz eta aplikatzeaz arduratuko da, ardura duten zinegotziekin edo teknikariekin batera.

–Laneko berezko jardueretako prebentzio-baliabidea izanen da, lanaren ezaugarriek eta baldintzek hala eskatzen dutenean, indarrean dagoen araudia bete dadin.

–Bere ardurapeko taldearen harremanen alderdi guztiak artatuko ditu, eta sustatuko du adeitasuneko, gogobetetzeko, ordenako, erantzukizuneko eta diziplinako giroa.

–Bere eskumen-eremuko edozein zentrotan gertatzen den edozein ezusteko, urgentzia edo larrialdi mota konpontzeaz arduratuko da, sortzen den egoera, ordutegia edo berariazko premia edozein dela ere, eta hierarkian gorago dagoen arduradunari emanen dio horren berri.

–Behar den laguntza emanen dio premia bereziak edo bestelako gaitasunak dituen edozein pertsonari, baldin eta bere ardurapeko proiektuetako batean parte hartzen badu.

–Bere arduraren eta eskumenaren barruan, gutunak, enkarguak eta komunikazio telefonikoak edo idatzizkoak jasoko ditu, eta ahalik eta lasterren helaraziko dizkie interesdunei.

–Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri emanen die dagokion zinegotziari eta alkateari, baita gertatzen den edozein gorabeheraren berri ere.

–Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du. Lanaldia justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da, zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera.

–Aurreko zerrendan ez jasoagatik ere haren lanpostuari, mailari eta kategoriari dagozkion eginkizun eta zeregin guztiak.

–D maila.

Deialdi honen xede diren D mailako lanpostuen eginkizunak, adibide gisa eta orientazio gisa, honako hauek dira:

1.–Gerokultorea.–40 eta 50 zenbakiak.

Deialdi honen ondorioz izendatzen diren izangaiek eginkizun hauek izanen dituzte, besteak beste:

–Castejongo Solidaridad egoitza mistoaren zerbitzuko gerokultore lanpostuan jarduteari dagozkion eginkizun guztiak.

–Udalak Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako Departamentuarekin adosten duen Esparru Akordioa (Open House) betetzeko lan eta eginkizun guztiak eginen dituzte.

–Geletako egoiliarrei jaten ematea, bai jantokian bertan bai geletan, hala adierazten badute espresuki, eta jatera laguntzea beharrezkoa denean.

–Haien eginkizun nagusia izanen da erabiltzaileei laguntza eta arreta ematea beren kabuz egin ezin dituzten eguneroko bizitzako jardueretan. Erabiltzaileei eta haien ingurukoei arreta pertsonala emateko lanak eginen dituzte, eta, oro har, dagozkion eginkizunak beteko dituzte, abuztuaren 1eko 82/2012 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat (Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen ditu).

–Jantokia, altzariak eta hango tresnak garbituko dituzte.

–Gelak, solairuak, eskailerak eta gainerako leku komunak garbitu eta txukunduko dituzte, eta dena jasota dagoela ziurtatuko dute.

–Egoiliarren arropaz eta zentrokoaz arduratuko dira, garbitzeko, lehortzeko, lisatzeko eta abarreko makinak erabiliz, eta josteko eta lentzeriako lanak eginez.

–Kanpoaldea, patioak, kristalak, lorategiak eta loreontziak aldian behin garbitu eta zainduko dituzte.

–Profesionalen taldearekin elkarlanean arituko dira haien zerbitzu espezializatuak osatzeko oinarrizko zereginak eginez, erabiltzaileei autonomia pertsonala emateko eta gizarteratzeko.

–Erabiltzaileen higiene pertsonalaz arduratuko dira.

–Erabiltzaileei jaten emanen diete, beren kasa jan ezin dutenean. –Horren harira, bada, otorduak jaso, banatu eta bilduko dizkiete erabiltzaileei.

–Jarrera aldaketak eta zerbitzu osagarriak eginen dituzte, beren prestakuntza teknikoa kontuan harturik agintzen zaienaren arabera.

–Oheak egin eta aldatzea eta egoitzako eta egoiliarren arropa zaindu eta horretaz arduratzea.

–Arreta emanen diete erabiltzaileen familiakoei, betiere zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibideen barrenean, eta orobat, haiek zentroko bizitzan parte har dezaten lagunduko dute.

–Egoiliarrak lekuz aldatzean, haien gauza guztiak prestatuko dituzte.

–Beharrezkoa izanez gero, egoiliarrei osasun etxeetara laguntzea, langileek ahal badute eta zuzendaria, arrazoiak emanda, ez dagoenean.

–Jantoki-officeko lanak eginen dituzte. Materialetan arreta berezia jarriko da.

–Eguneko lana antolatzeko prestatzen diren programak behar den eraginkortasunaz eta eragimenaz gauzatzea.

–Egoitzako gela guztiak garbitzeko lanak egitea. Materialetan eta tresnetan arreta berezia jarriko da.

–Ikuztegiaz, arropa zuriaz, jantzitegiaz eta makinen erabileraz arduratzea. Arreta berezia jarriko da arropa tratatzean eta produktuak erabiltzean.

–Egunero esleitzen zaien lana ahalik eta hobekien egitea. Produktuak eta tresnak modu arduratsuan erabiliko dituzte.

–Zuzendaritzari, Erizaintzari edo zerbitzuaren ardura duen zinegotziari jakinaraztea egoitzatik kanpoko pertsonak logeletan edo beste geletan sartu direla edo edozein gorabehera gertatu dela, baita instalazioetan ere, edo gauzak falta direla.

–Zuzendaritzari, Erizaintzari edo zinegotzi arduradunari jakinaraztea egoiliarrengan edo lana egitean ikusitako gorabeherak, matxurak, nahasmenak, gaizki dauden elikagaiak eta abar.

–Bisitariek, ahaideek eta egoiliarrek eskatzen dizkieten argibideak arduradun organikoari jakinaraztea, bere eginkizunetatik kanpo daudenean, adeitasunez.

–Egoiliarrak, langileak eta, oro har, egoitzan dauden pertsona guztiak begirunez eta adeitasunez tratatzea.

–Arduradunari elikagaiak sartu direla jakinaraztea, gehienbat zentrotik aparte prestatzen badituzte.

–Garbi eta txukun joan beharko dute beti, baita dagokien uniformea jantzi ere.

–Egoiliarrari edo erabiltzaileari unean-unean behar duen laguntza ematea, beren lanbide eskumenen barruan.

–Sekretu profesionala betetzea bere aplikazio guztietan.

–Erizaina (OLT/EUD) ez badago, gerokultoreak glukosaren proba egiten ahalko du eta azal azpiko bidea erabiltzen ahalko du erabiltzaileei intsulina eta heparina emateko, betiere tratamenduaren dosia eta segimendua medikuek edo erizainek egiten badute.

–Egoiliar erien gelak arreta bereziaz garbitzea, arropa zikina egunero eramanez eta dena ongi antolatuta edukiz.

–Zuzendariari jakinaraztea, eta, hura ez badago, erizainari jakinaraztea, ohiz kanpoko norbait geletan sartu den edo ikusten duten bestelako aparteko gorabeheraren bat.

–Zuzendaritzak edo Erizaintzak agintzen dituen eginkizunak betetzea egoitzaren zerbitzua eta funtzionamendua hobetzeko.

–Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea Gizarte Zerbitzuetako zinegotziari eta alkateari, baita gertatzen den edozein gorabeheraren berri ere.

–Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko dute, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.

–Aurreko zerrendan ez jasoagatik ere haren lanpostuari, mailari eta kategoriari dagozkion eginkizun eta zeregin guztiak.

2.–Familia-langilea etxeko laguntza-zerbitzuan.–63, 65, 66, 67 eta 68 zenbakiak.

Deialdi honen ondorioz izendatzen diren izangaiek eginkizun hauek izanen dituzte, besteak beste:

1. Sostengu eta arreta pertsonalerako jarduketak:

Honako hauek hartuko dira eguneroko oinarrizko zereginetan sostengu pertsonala emateko jarduketatzat:

A) Norberaren higienea:

–Oinarrizko garbiketa: aurpegia, eskuak, genitalak, aho-higienea eta orraztea.

–Bizarra egitea.

–Ohean eri direnen garbiketa.

–Bainua/dutxa.

–Pixoihalak aldatzea.

–Larruazala hidratatzea eta haren egoera zaintzea.

–Oinen eta eskuen higienea eta zaintza (garbitzea eta idortzea, azazkalak limatzea eta/edo moztea, azal gogorra leuntzea, hidratazioa).

–Ilea garbitu, idortu eta zaintzea.

–Iraizkinak biltzea (pixontziak/gauontziak).

–Ez dira sartzen profesional kualifikatu baten esku-hartzea behar duten jarduketak/zainketak.

B) Jantzia/oinetakoak:

–Arropa janztea/eranztea.

–Oinetakoak janztea/eranztea.

–Jantziak eta oinetakoak gainbegiratzea.

C) Oinarrizko mugikortasuna:

–Ohetik jaikitzeko edo/eta etzateko laguntza.

–Tokiz aldatzea (ohea, jarlekuak).

–Etxean mugitzen laguntzea.

–Etxetik kanpo mugitzen laguntzea.

–Laguntza teknikoak aplikatzea.

D) Jarduketa soziosanitarioak:

–Gorputz-jarrerak aldatzeko laguntza, ezarritako protokoloei jarraikiz.

–Patologiei egokitutako dieten kontrola eta jarraipena.

–Medikuak agindutako botikak behar bezala hartzen diren gainbegiratzea.

–Errezetak eta botikak jasotzea.

–Botikak prestatu eta ematea, botika injektagarriak izan ezik.

–Pertsonaren osasunari lotutako alderdiei erreparatzea (dietak, inkontinentziak, eskarak, oroimen galera...) eta, beharrezkoa bada, haren berri ematea lantalde profesionalari.

–Gaitasun fisikoak eta mugitzeko gaitasunak berreskuratu, mantendu eta hobetzeko jardueretan laguntzea, ezarritako protokoloari jarraituz (mobilizazio pasiboak, kremak, pomadak igurtziz ematea, material ortoprotesikoa jartzen laguntzea eta abar).

–Laguntzea gaitasun kognitiboak berreskuratzeko, mantentzeko eta hobetzeko jardueretan, ezarritako protokoloari jarraituz (oroimen ariketak, denboran eta espazioan orientatzekoak eta abar).

–Osasun arloko kontsultetara laguntzea.

–Inkontinentziarako gailuen aplikazioa (gernu kolektoreak, zundako poltsak aldatzea...)

–Aposituak aldatzea, osasun arloko profesionalen esku-hartzea behar ez denean.

–Lehen laguntzako teknikak aplikatzea larrialdietan.

2. Etxeko zereginetan sostengu emateko jarduketak:

Honako hauek hartuko dira etxeko lanetan sostengu emateko jarduketatzat:

A) Erabiltzailearen elikadurari lotuak, hala nola:

–Elikagaiak prestatzen laguntzea.

–Otorduak atontzen laguntzea (berotzea, mahaia jartzea, janariak banatzea).

–Prestatutako janaria etxeetan banatzeko zerbitzua.

–Baxera eta/edo janaria prestatzean erabilitako tresnak biltzea eta garbitzea.

B) Erosketei lotuak, hala nola:

–Erosteko ohiturei eta antolaketari jarraipena egitea.

–Erosgaien zerrenda prestatzen laguntzea.

–Erosketak egitea (oinarrizko produktuak, eguneroko bizitzarekin zerikusia dutenak)

–Erositakoa etxera eramatea.

–Erosketak antolatzen laguntzea.

C) Loturik daudenak erabiltzailearen oinetako eta arropa pertsonalak eta etxeko arropak zaintzearekin, hala nola:

–Arropa/oinetakoak garbitzen laguntzea.

–Arropa hedatzea eta biltzea.

–Arropa lisatzea.

–Arropa/oinetakoak antolatzea eta hautatzea.

–Armairuak txukuntzea.

–Arropa pasaratzea eta mantentzea, baldin joskintzako ezagutza berezirik behar ez bada (botoiak, urratuak).

–Ikuztegi zerbitzua kanpoan (garbitu eta lisatzea).

–Erabilera arrunteko arroparekin eginen da jarduera hau.

D) Etxebizitzako mantentze-lanei lotuak, hala nola:

d.1) Etxea mantentzeko lana:

jarduera/zeregin arruntak:

–Oheak janztea.

–Erratza pasatzea.

–Xurgagailua pasatzea.

–Mopa pasatzea.

–Hautsa kentzea.

–Lanbasa pasatzea.

–Beirak garbitzea.

–Etxetresna elektrikoak garbitzea: hozkailua, sukaldea eta mikrouhin-labea.

–Sukaldea garbitzea.

–Bainugela garbitzea.

Jarduera/zeregin bereziak:

–Sabaiko hautsa erratzaz kentzea.

–Errezelak garbitzea.

–Lanparak garbitzea.

–Etxetresna elektrikoak garbitzea (hozkailua, sukaldea eta mikrouhin-labea izan ezik).

–Ateak, leihoak eta armairuak garbitzea.

–Zikin-markak garbitzea (etengailuak, eskutokiak, telefonoa, eserleku-bizkarrak eta abar).

d.2) Etxeko konponketa errazak:

Etxeko konponketa errazetan sartzen dira eskulan xumea behar duten jarduerak/zereginak, hau da, zenbait elementu ordeztu edo doitzea etxea behar bezala mantentzeko; betiere, kontuan hartuko da langilearen laneko arriskuen prebentzioa.

Ez dira sartzen beste lanbide batzuen berariazko ezagutza behar dutenak edo teknikari baten esku-hartzea behar dutenak.

d.3) Etxebizitzako ekipamendu eta azpiegituraren egoera orokorraren kontrola eta jarraipena egitea:

–Egiaztatzea behar bezala daudela eta funtzionatzen dutela etxebizitzaren egitura eta instalazioak (gasa, hoditeria, elektrizitatea, berogailua eta telefonoa).

–Etxeko Laguntza Zerbitzuaren esku-hartze egokia baloratzea, hau da, zuzenean esku hartzea edo dagokion erabiltzailearengana, familiakidearengana edo teknikariarengana igortzea.

3. Laguntza psikosozialeko oinarrizko jarduketak:

Laguntza psikosozialeko jarduketak dira laguntzazko prozesu batean egiten direnak, eremu pertsonal, familiar eta/edo sozialean azaldutako egoerak gainditzeko; haietan, lagundutako pertsonak balioetsiak eta sare sozialeko kide senti daitezen sustatzen da.

A) Jarduketa psikosozialak eta hezkuntzakoak:

Jarduera eta lan horiek, oinarri harturik hezkuntzaren ikuspegia eta estrategia, helburu dute eskuratzea, berreskuratzea, ikastea eta erabiltzea oinarrizko trebetasunak, jokabideak eta iaiotasunak, ahalik eta handiena izan dadin erabiltzailearen eta bere ingurunearen autonomia.

–Laguntza emozionala ematea bizitzako egoeretan (bakardadea/isolamendua; mendekotasuna, edo ahalmenak, osasuna edo autonomia galtzea; dolua...).

–Autoestimua bultzatzea eta sustatzea (irudi pertsonala, onarpena, balioespena eta norberarekiko konfiantza).

–Familiaren dinamikan azaltzen diren egoerak gainditzeko jarrera positiboak indartzea (errespetua, onarpena, entzutea).

–Bizi ohitura osasungarriak erakustea (elikadura, norberaren higienea, etxeko higienea, ariketa fisikoa).

–Eskuratzea eta garatzea autozaintza eta autonomia pertsonalerako ohiturak eta trebetasunak (eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak).

–Prebentziorako trebetasunak eskuratzea eta garatzea, eta etxeko jokabide eta egoera arriskutsuak aldatzea.

–Laguntza teknikoak erabiltzeko orientazioa eta trebakuntza.

–Orientabidea etxeko antolaketan (gauzak, elikagaiak eta abar antolatzea).

–Norberaren interesen arabera, denbora okupatzeko jarduerak bultzatzea, jokabide aktiboa sustatzeko (zaletasunak, hobbyak...).

–Orientatzea, bizikidetza egokirako harremanak bultzatzeko (trebetasun sozialak, asertibitatea...).

–Jokabide eta egoera arriskutsuak identifikatzea eta haiek aldatzeko informazioa eta orientazioa ematea.

B) Familiari eta/edo zaintzaileei sostengu emateko jarduerak.

Jarduera hauek dira familiaren eta/edo zaintzaileen lana sostengatzeko eta bultzatzeko jarduerak eta zereginak, erabiltzailea zaintzeko eta artatzeko.

–Zaintzaileei sostengu emozionala ematea.

–Orientazioa, aholkua eta jarraipena ematea erabiltzailea zaintzeari eta artatzeari lotutako gaien gainean.

–Jarraibideak eta trebetasunak ematea, aurre egiteko zaintze eta artatze laneko hainbat egoerari, eta sortzen diren errealitate berriei egokitzen laguntzeko.

–Informatzea eta orientatzea laguntza teknikoaz, baliabideez eta sostengatzeko beste modu batzuez.

–Autozaintzarako jarraibide, trebetasun eta jarreretan lagundu eta orientatzea, bai eta estresaren eta gainkargaren prebentzioan ere.

–Jarrera positiboak bultzatzea, elkar ulertzeko, parte hartzeko eta komunikatzeko.

C) Sostengu soziokomunitarioko jarduerak.

Honako hauek dira sostengu soziokomunitarioko jarduerak:

–Lagun egitea etxetik kanpo, kudeaketa pertsonaletan laguntzeko.

–Gizarte-langileak ezarritako lan-plana betetzea, bai eta eguneko lanaldirako ezarritako ordutegiak ere.

–Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea Gizarte Zerbitzuetako zinegotziari eta alkateari, baita gertatzen den edozein gorabeheraren berri ere.

–Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du. Lanaldia justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da, zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera.

–Aurreko zerrendan ez jasoagatik ere haren lanpostuari, mailari eta kategoriari dagozkion eginkizun eta zeregin guztiak.

3.–Pala-gidaria.–82 zenbakia.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

–Pala-gidariaren lanpostuari dagozkion zeregin guztiak, Castejongo Udaleko Zerbitzu Anitzetako Arloaren barnean.

–Bere lanpostuari eta zereginei lotutako jarduerarekin bat datozen ibilgailuak gidatu eta makinak erabili beharko ditu.

–Brigadako zerbitzu anitzetako enplegatuari dagozkion zeregin eta lan guztiak, igeltserotza-, zurgintza-, soldadura-, lorezaintza- eta iturgintza-lanak barne.

–Ur-hornidura, saneamendu eta euri-uren sare orokorraren mantentze- eta konponketa-lanak.

–Hilerriko zerbitzu integraleko lanak. Desobiratzeak, ehorzketak eta instalazioen mantentze-lan orokorrak.

–Lanaldi osoan jardungo du. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera. Lanaldia astelehenetik igandera bitartean banatu ahal izanen da, eta behar diren jaiegunetan lan egin beharko da. Orobat, lanpostuari berez dagozkion eginkizunak bete beharko dira Udalak antolatzen dituen edo laguntzen dituen ekitaldi guztietan, herriko jaiak barne, urte osoan zehar.

–Bere jardun-eremuarekin lotutako makineria, erremintak eta lanabesak kontrolatzeaz, maneiatzeaz, mantentzeaz eta konpontzeaz arduratuko da, bai eta erreminten eta makinen behar posibleak proposatzeaz eta justifikatzeaz ere.

–Jai eta ekitaldi publikoetan agertokiak, hesiak eta bestelako altzariak muntatzea eta desmuntatzea.

–Kaleak garbitzeko eta bide publikoak mantentzeko eta konpontzeko lanak.

–Udal eraikinen eta instalazioen mantentze-lanak.

–Bere eginkizunak betetzeko, egunero telefono mugikor bat eramanen du lan-ordutegian edo lanerako prest egon behar duen ordu-tartean, eta lokalizatuta eta lokalizatzeko moduan egon beharko du, urte osoan izan daitezkeen premia, larrialdi edo matxurei erantzuteko.

–Beteko ditu eman edo onesten diren erregelamenduak, ordenantzak, bandoak, ebazpenak eta gainerako toki xedapen eta egintzak.

–Lanposturako segurtasun eta higieneko neurriak bete beharko ditu.

–Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea une oro Brigadako arduradunari, dagokion zinegotziari eta alkateari, baita gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri ere.

–Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du. Lanaldia justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da, zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera.

–Aurreko zerrendan ez jasoagatik ere haren lanpostuari, mailari eta kategoriari dagozkion eginkizun eta zeregin guztiak.

4.–Zerbitzu anitzak. Ehorzlea.–86 zenbakia.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

–Zerbitzu anitzak / ehorzlea lanpostuari dagozkion zeregin guztiak, Castejongo Udaleko Zerbitzu Anitzetako Arloaren barnean.

–Bere lanpostuari eta zereginei lotutako jarduerarekin bat datozen ibilgailuak gidatu eta makinak erabili beharko ditu.

–Brigadako zerbitzu anitzetako enplegatuari dagozkion zeregin eta lan guztiak, igeltserotza-, zurgintza-, soldadura-, lorezaintza- eta iturgintza-lanak barne.

–Ur-hornidura, saneamendu eta euri-uren sare orokorraren mantentze- eta konponketa-lanak.

–Hilerriko zerbitzu integraleko lanak. Desobiratzeak, ehorzketak eta instalazioen mantentze-lan orokorrak.

–Lanaldi osoan jardungo du. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera. Lanaldia astelehenetik igandera bitartean banatu ahal izanen da, eta behar diren jaiegunetan lan egin beharko da. Orobat, lanpostuari berez dagozkion eginkizunak bete beharko dira Udalak antolatzen dituen edo laguntzen dituen ekitaldi guztietan, herriko jaiak barne, urte osoan zehar.

–Bere jardun-eremuarekin lotutako makineria, erremintak eta lanabesak kontrolatzeaz, maneiatzeaz, mantentzeaz eta konpontzeaz arduratuko da, bai eta erreminten eta makinen behar posibleak proposatzeaz eta justifikatzeaz ere.

–Jai eta ekitaldi publikoetan agertokiak, hesiak eta bestelako altzariak muntatzea eta desmuntatzea.

–Kaleak garbitzeko eta bide publikoak mantentzeko eta konpontzeko lanak.

–Udal eraikinen eta instalazioen mantentze-lanak.

–Bere eginkizunak betetzeko, egunero telefono mugikor bat eramanen du lan-ordutegian edo lanerako prest egon behar duen ordu-tartean, eta lokalizatuta eta lokalizatzeko moduan egon beharko du, urte osoan izan daitezkeen premia, larrialdi edo matxurei erantzuteko.

–Beteko ditu eman edo onesten diren erregelamenduak, ordenantzak, bandoak, ebazpenak eta gainerako toki xedapen eta egintzak.

–Lanposturako segurtasun eta higieneko neurriak bete beharko ditu.

–Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea dagokion zinegotziari eta alkateari, baita gertatzen den edozein gorabeheraren berri ere.

–Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du. Lanaldia justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da, zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera.

–Aurreko zerrendan ez jasoagatik ere haren lanpostuari, mailari eta kategoriari dagozkion eginkizun eta zeregin guztiak.

Iragarkiaren kodea: L2405365