88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuetarako mekanika, txapa eta elektrizitate lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Auto Aizoain SL.

Jarduera: ibilgailuetarako mekanika, txapa eta elektrizitate lantegia.

Tokia: Berriainz industrialdea, 81. eta 83. nabeak, Aitzoainen.

Berriobeitin, 2024ko apirilaren 16an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2406135