88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

66C/2024 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita SAS AUTOSYSTEMTECHNIK SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

SAS AUTOSYSTEMTECHNIK SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31008032012001), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2024ko martxoaren 1ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek (CCOO, ELA eta LAB) 2024ko otsailaren 27an izenpetuta.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan-Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea SAS AUTOSYSTEMTECHNIK SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31008032012001).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko martxoaren 22an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

SAS AUTOSYSTEMTECHNIK SA ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

2023tik 2026rako

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Sinatzaileak.

Hitzarmen hau sinatu duten alderdiak dira, batetik, enpresaren ordezkaritza (lantokiko plant managerra eta zentroko giza baliabideen arduraduna), eta bestetik, langileen aldetik, enpresako langileen legezko ordezkaritza (enpresa batzordeko langileak).

2. artikulua. Generoari buruzko klausula.

Hitzarmen honetan ukitutako langileei buruz egiten diren aipamenak, generoari dagokionez, modu neutroan eginen dira, eta, "langileak" hitza (eta "personas trabajadoras", gaztelaniaz) erabiliko da gizonezkoak nahiz emakumezkoak aipatzeko.

3. artikulua. Eremu funtzionala, langile eremua eta lurralde eremua.

Hitzarmen hau SAS AUTOSYSTEMTECHNIK SA enpresak Arazuri-Orkoiengo industrialdean duen lantokiko besteren konturako langile guztiei aplikatuko zaie –bertako zuzendariei izan ezik–, baita antolaketa arrazoiak direla-eta aipatutako lantokiari lotuta badaude ere lantokitik kanpo lan egiten duten plantillako langileei ere. Enpresa automobilgintzaren industria osagarriaren sektorean aritzen da.

4. artikulua. Denbora eremua.

Hitzarmen honek Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, baina ondorioak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu. Indarraldia 2026ko abenduaren 31n amaituko zaio.

5. artikulua. Hitzarmena salatzea eta indarraldia luzatzea.

Hitzarmen kolektiboa automatikoki salatutzat joko da indarraldia bukatzen denean. Langileen Estatutuaren 86.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, berariaz adostu da ezen, hitzarmena salatu eta itundutako iraunaldia amaitu ondoren, hitzarmenak indarrean jarraituko duela harik eta bi alderdiek horren ordezko beste testu bat sinatzen duten arte.

Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan aurreikusten diren arrazoietako edozein izanez gero, kontsultarako aldia legezko testu horren 41.4 artikuluan ezarri bezala eginen da, eta aldeek fede onez eta ituna lortu nahian negoziatu behar dute.

Kontsultarako aldian adostasunik izan ezean edo hura adostasunik lortu gabe amaituz gero, hitzarmen kolektiboa negoziatzen duten aldeek (Enpresa Batzordea eta enpresaren ordezkariak) foru eremuko lanbide arteko akordioetan ezarritako prozeduretara joko dute halabeharrez. Izan ere, lan gatazkak borondatez konpontzeko prozedurei buruzko lanbide arteko akordioan ezarritako sistemari helduko diote (Nafarroako Lan Gatazkak konpontzeko Auzitegia), soilik adiskidetze eta bitartekotza tramiteetan.

Arbitraje tramiteari heltzeko, bi aldeek ados egon beharko dute berariaz. Halaber, deskribatu diren prozedura horiek ez badituzte desadostasunak konpontzen, bi aldeen arteko akordioa beharko da (enpresaren ordezkaritza eta langileen ordezkaritzaren gehiengoa) aplikazio-ezaren gaineko desadostasuna Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Nazionalaren mende jartzeko, edo Nafarroako Foru Komunitatean sortzen ahal den hiruko organoaren mende.

6. artikulua. Osotasuna.

Hitzarmen honetan itundutako baldintzek multzo zatiezina osatzen dute eta beren osotasunean hartuko dira, oro har edo legezko edo hitzarmenezko edozein erreferentziarekin konparatzeko orduan baloratuta.

7. artikulua. Konpentsazioa eta irenspena.

Arlo horretan legez ezarritakoari jarraituko zaio, nahiz eta, nolanahi ere, homogeneotasun baldintzetan aurreko urtean sortutako lansari maila bermatuko den.

II. KAPITULUA.–LANGILEEN ANTOLAKETA

8. artikulua. Lan poltsa.

Enpresak eta bertako Enpresa Batzordeak lan poltsa antolatzeko azterketa bat eginen dute, beharrezkoa denean langileak ordeztu ahal izateko eta langileentzako prestakuntzaldia ezarri ahal izateko.

9. artikulua. Plantilla.

A) Urte natural bakoitzeko azken hiruhilekoan, hurrengo urterako produkzioko eta jarduera-bolumeneko programetarako aurreikusten den plantillaren berri emanen zaie langileen legezko ordezkariei.

Lanpostu hutsak betetzeko langile-beharrizan berriak zein diren adieraziko da. Honako hauek zehaztu beharko dira:

–Bete beharreko lanpostuaren profila.

–Bete beharreko lanpostu kopurua.

–Antzinatasun-poltsako hautaketa irizpideak.

Gai honetan, antzinatasuna finkatzeko, enpresan lan egindako aldi guztien batura hartuko da kontuan, haien artean igarotako denbora edozein dela ere, salbu eta kontratuen artean 90 egun baino gehiagoko etenaldia badago, bai enpresa-kontratuetan, bai aldi baterako laneko enpresekin egindako kontratuetan.

Plantillan langile finkoak %90 izanen dira, gutxienez.

Plantillako langile finkoen %90eko ratioa kalkulatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

1. Dagokion urteko irailaren 30aren aurreko hamabi hilabeteko batez besteko plantilla kalkulatuko da, kontuan hartu gabe dauden bitarteko kontratuak, aldi baterako enpresen bidez kontratatuak eta plantillako lanaldi murrizketak edo langileen absentziak ordezteko kontratatuak. Batez besteko plantilla horri %90 aplikatuko zaio, eta urte bakoitzeko irailaren 30ean kontratu mugagabea duten langileen kopuruarekin alderatuko da. Ondoriozko zenbakia txikiagoa bada, behar den kopurua hartuko da ehuneko horretara iristeko.

2. Ondoren, erreferentziako plantilla kalkulatuko da, zehazteko zenbat kide aukeratu behar diren Enpresa Batzorderako, arlo horretako arauei segituz, kontuan hartu gabe bitarteko kontratuak, aldi baterako enpresen bidez kontratatuak eta plantillako lanaldi murrizketak edo langileen absentziak ordezteko kontratatuak. Plantilla horren gainean %90 kalkulatuko da, eta urte bakoitzeko irailaren 30ean kontratu mugagabea zuten langileen kopuruarekin alderatuko da emaitza. Ondoriozko zenbakia txikiagoa bada, behar den kopurua hartuko da ehuneko horretara iristeko.

3. Aurreko kalkuluak eginda, aurreko ondoriozko bi zifrak batu eginen dira eta zati bi egin, halako moldez non, azkeneko kopurua positiboa baldin bada, kopuru hori adina kontratu mugagabe bihurtuko baitira. Aitzitik, ondoriozko zifra negatiboa baldin bada, ez da halakorik eginen.

B) ABLEen bidezko kontratazioak salbuespena dira, kasu hauetan:

–Ondoko egoeretan ordezteko: soldatarik gabeko lizentziak, oporrak, amatasuneko bajak, aitatasuneko bajak, haurdunaldiko arriskua eta bularra emateko arriskua.

–Aldi baterako ezintasunen bajak bi hilabetetik gorakoak direnean, kasuz kasu aztertu eta zehaztuko da.

10. artikulua. Lanbide sailkapena.

Enpresan aplikatu beharreko lanbide sailkapeneko egitura gisa ezarri da lanbide taldeen ondoko zehaztapen hau:

–2. taldea: produkzioko langileak, oro har, eta eskorga motordunik erabiltzen ez duten Logistikako langileak.

–3. taldea: eskorga motordunak erabiltzen dituzten langileak, GAP buruak, ukitu-emaileak, mantentze-lanetako langileak eta administrari laguntzaileak.

–4. taldea: mantentze-lanetako ofizialak, administrariak eta hainbat lanbidetakoak, eta Kalitateko auditoreak.

–5. multzoa: arduradunak, teknikari tituludunak eta Logistikako koordinatzaileak.

–6. taldea: arloko buruak.

Kategoria edo talde altuagoko eginkizunak burutzeak ez dakar aipatutako kategoria edo taldea eskuratzea, salbu eginkizunak 12 hilean 6 hilez jarraian burutzen badira, edo 24 hilean 8 hilez jarraian. Nolanahi ere, bidezkoa izanen da kategoria handiagoari dagokion soldata ordaintzea, kategoria horren eginkizunak burutzen diren bitartean.

11. artikulua. Barne igoera.

Hautapen prozesu bat hasi baino lehen, enpresak hautapenerako oinarrien berri emanen dio Batzordeari. Ondoren, enpresako plantillari lanpostua lortzeko bete behar diren baldintzen berri emanen zaio, eta interesdunek lanpostua lortzeko interesa dutela adierazi beharko dute dokumentu fede-emailearen bidez. Horrekin batera, aurretik aipatutako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Nolanahi ere, hasiera batean, 4. taldera arteko lanpostuak betetzeko deialdia SASeko langileei baino ez zaie eginen.

Horren ondoren, hautagaiek lanpostua lortzen ez badute, kanpoko hautapen prozesuari ekinen zaio, Enpresa Batzordeari jakinarazi ondoren.

Era berean, Enpresa Batzordeari 4. taldetik gorako taldeetako lanpostuak lortzeko dauden beste hautapen prozesuen berri emanen zaio.

Prozesua bukatu ondoren, Enpresa Batzordeari emaitzak jakinaraziko zaizkio.

III. KAPITULUA.–LANALDIA

12. artikulua. Iraupena.

Urteko lanaldiak 212 egun izanen ditu (1.696 ordu). Hortaz, zenbaki horretatik gorako lanaldiak zenbatuko dira gehiegizko lanaldi gisa. Dena dela, lanaldi laburragoa egin direla zehazteko, 211 lanalditik (VWeko banakako lanaldia) beherako lanaldi kopurua zenbatuko da. Baldin eta hitzarmenaren indarraldian VWek banakako lanaldia murrizten badu, zenbaki horretatik beherako lanaldi kopurua izanen da lan egin gabeko kopurutzat hartuko dena.

Eguneko lanaldiaren barruan, gaur egun ogitartekorako denbora gisa ezarritakoak hala segituko du, eta benetako lan denboratzat hartuko da.

VWek beroagatik egiten dituen geldialdiak SASen ere eginen dira, betiere materialaren "birikak" bezeroarentzako hornidura bermatzen badu. Enpresako zuzendaritzak eta Batzordeak "birika" horren segurtasun maila zehaztuko dute.

13. artikulua. Urteko egutegia.

Urteko lan egutegia eta oporrak lotuta egonen dira bere bezero nagusiak, hau da, Nafarroako VWek, dituenekin. Hala ere, enpresak eta Batzordeak oporrei buruzko beste alderdi batzuen arauketa adostuko dute.

Urteko oporrak banatzeko taula, gure bezeroak oporrak zehaztu eta hurrengo 15 egunen barnean erakutsi beharko da, eta bertan langile bakoitzari dagozkion oporraldiak agertuko dira.

Urteko oporrak urte bakoitzeko abenduaren 31n erregularizatuko dira.

Oporraldian ordaindu beharreko soldata aurreko hiru hilabeteetan lanaldi arruntean lortutako soldata-kontzeptu guztien batezbestekoa izanen da.

Lan istripuengatik, lanbide gaixotasunengatik, kontingentzia komunengatik edo amatasuneko bajengatik izandako lanerako ezintasun iragankorrak programatutako oporraldietan suertatzen direnean, ez da opor egunik zenbatuko lanerako ezintasun iragankorrak irauten duen bitartean. Zenbatu gabeko egunak alta medikoaren ondoren hartuko dira.

14. artikulua. Ordutegiak eta txandak.

1. Ezarritako lan ordutegiak eta txandak ondoko taula honetan jaso dira, etorkizunean izan dezaketen eboluzioa gorabehera.

GOIZEKO TXANDA

ARRATSALDEKO TXANDA

GAUEKO TXANDA

ERDIKO TXANDA

05:55 - 13:55

13:55 - 21:55

21:55 - 05:55

Ikus taula

ERDIKO TXANDA (bulegoak)

08:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era

Goiko taulako txandaren bat produkziorako beharrezkoa ez izateagatik erabili gabe egoteak ez du esan nahi hura ezin denik berehala aplikatu, hala behar denean. Hortaz, txanda hauetan lan egiten ahalko da: goizez; goizez / arratsaldez; edo goizez / arratsaldez / gauez.

2. Bulegoko langileen erdiko txandari dagokionez, urte bakoitzeko ekainaren 15aren eta irailaren 15aren artean –biak barne–, lanaldi trinkoa ezar daiteke, baldin eta hala erabakitzen badu departamentu bakoitzeko arduradunak, unean uneko antolamendu beharren arabera. Eguneko lanaldia 8 ordukoa izanen da, eta horietatik 15 minutu ogitartekoaren atsedenaldirako erabiliko dira. Lanaldi honen araubidean, eguneko ordutegia 7etan hasiko da.

Lanaldi hori aplikatzen duten departamentuek ezarriko dute haietako kide bat gutxienez erdiko txandan egonen dela, betiere aipatutako antolaketa beharren arabera.

Nolanahi ere, antolaketa eta/edo produkzio beharrek hala eskatuko balute, lanaldi trinkoa bertan behera utz daiteke, departamentuko plantilla osorako edo zati baterako, eta horretarako aski izanen da enpresak hala ezartzea.

Lanaldi trinko hori urteko egutegiko ostiral eta jaiegun bezperetan ere aplikatzen ahalko da, baita hala nahi duten langileei ere. Halakoetan, udako lanaldi trinkorako testu honetan jasotako antolaketa-baldintza eta -murriztapen berberen mende egonen dira.

3. 55 urtetik gorako langileak, hala eskatzen badute, gaueko txanda egitetik salbuesten ahal dira. Nolanahi ere, eskubide hori ezin izanen dute bederatzi langilek baino gehiagok batera baliatu, muga horren ondorioetarako aintzat hartu gabe medikuaren aginduz salbuetsita daudenak. Eskaerak Giza Baliabideen Departamentuan aurkeztu diren hurrenkeraren arabera aztertuko dira,

kasu bakoitzean enpresaren eta batzordearen artean baloratu beharrekoa kontuan hartuta.

15. artikulua. Malgutasuna.

1. Larunbat goizeko malgutasuna:

Urte osoko larunbat goizak lanegun bihurtzen ahalko dira langile guztientzat, bezeroaren produkzio arrazoiak direla eta; beraz, asteko atsedenaldia ez litzateke astero larunbat goizean hartuko. Hori nahitaezkoa izanen da aste horretan soilik goizeko txanda dagokien langile ukitu guztientzat, eta hitzarmen honetako baldintza ekonomikoetan larunbat goizetako prestasunaren plus gisa agertzen den osagarria jasoko da. Gainera, langileak aukeratuko du nola nahi duen konpentsatzea lan egindako larunbatak: lan egindako larunbat bakoitzeko atseden egun bat emanez, gehi hitzarmenaren 1. eranskinean ezarritako diru-kopurua, edo hitzarmenaren 1. eranskinean ezarritako ordainsariaz. Dena den, "ordu poltsaren" saldoa langilearentzat negatiboa bada, aipatutako orduekin bere saldo negatiboa berdindu beharko du nahitaez (2 ordu, ordu bakoitzeko).

Hiru egunetik gorako saldo negatiboa duten langileek ezin izanen dute larunbaten kontura egun gehiago hartu, harik eta beste larunbat batean, gutxienez, lan egin arte. Bertaratze indizea %95ekoa duten langileek saldo hori handitzen ahalko dute 5 egun metatu arte.

Larunbatetan, goizeko txandan egindako ordu horien ordezko atsedenaldia "ordu poltsan" metatuko da, eta, ordu horiek hartzeko, honako muga hauek izanen dira: tailerreko (cockpiten muntaia eta blenden soldadura) langileen guztien %10 txanda bakoitzeko eta, halaber, logistikako langileen guztien %10 txanda bakoitzeko. "Ordu poltsako" egunak lanaldi osoetan hartzen ahalko dira, baina horietako hiru sei lanaldi-erditan hartzen ahalko dira. Salbuespenezko egoeretan, enpresak poltsa horretako atseden egunak esleitzen ahalko ditu, astebete aurretik abisua emanda. Urte naturala amaituta urte horretarako lan egutegian ezarritako lanorduak baino gehiago egin badira eta lanaldi soberakinaren ordainez atsedenaldirik hartu ez bada, hartu gabeko atseden orduak hitzarmen honen eranskinetan adierazitako balioen arabera ordainduko dira, langilearen borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiak badaude.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, hiruhileko natural bakoitzaren hasieran langileak aukeratzen ahalko du gehien komeni zaiona. Behin aukera eginda, hiruhilekoa amaitu arte iraunen du indarrean. Ondoren langileak berriro adierazi beharko du orduak kobratzen jarraitu nahi duen, ordainezko atsedena hartu ordez, eta, aukera aldatzen badu, aldaketak hurrengo hiruhileko naturaleko lehen egunetik sortuko ditu ondorioak.

Enpresako Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak itunduko dute zein egunetatik aurrera sar daitekeen laugarren lan txanda, ekoizpen eta hornidura beharrizanek hala eskatzen dutenean; txanda horrek soldata politikari buruzko kapituluan azaltzen diren soldata ordainak izanen ditu.

2. Malgutasuna, VWeko egutegiko egunak eta VWeko poltsa (lanegunak, astelehenetik ostiralera)

M.O.D. eta M.O.I.–1 (eskorga-gidariak, kalitateko auditoreak eta mantentze-lanetako teknikariak) langileen urteko lanaldiaren iraupena aldatu egin daiteke, VWeko produkzio arrazoiak direla eta. Arrazoi horiengatik, hitzarmen honen indarraldiko urte bakoitzean eta hitzarmenaren ondoko urteetan lan egin beharreko egunen kopurua gutxitu edo handitu egin daiteke. Gainerako produkzio arrazoiei buruzko gorabeherak hitzarmen honen 22. artikuluan araututa daude.

Ukitutako langileek nahitaez onartu beharko dituzte aldaketa horiek.

Lan egin gabeko egunek ez dute berehalako murrizketarik ekarriko langilearen ordainsarian. Lan egin gabeko egunak "ordu poltsan" sartuko dira, eta berreskuratzen baldin badira, berreskuratutako egun bakoitzeko poltsatik 1,5 egun kenduko dira, ez bada aukeratzen horiek enpresak kudeatuko lukeen aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean (ABEE) sartzea.

"Ordu poltsa" urte bakoitzeko abenduaren 31n likidatuko da, edo langileak enpresatik alde egiten duenean. Horrela, saldoa negatiboa bada, langilearen hurrengo urteko lehen seihilekoko nominetatik kenduko da hitzarmen honen 12. artikuluan ezarritako lanaldia osatzeko falta diren lanegunetako lansariaren %60. Langileak beste ordainketa modu bat aukeratzen ahalko du, arestian adierazitako epea gaindituko ez duena.

Hala ere, lanegunen murrizketak ukitzen dituen langileek lan kontratuak eteteko ABEE batean sartzea aukeratzen ahalko dute aipatutako murrizketak irauten duen bitartean. Hala denean enpresaren konturako osagarria jasoko dute –langabeziaren prestazioarekin batera– beren soldataren %100 kobratu arte (gaueko lana aurreko hiruhilekoan sortutako batezbestekoaren arabera zenbatuko da), eta aipatutako etenaldiak ez du gutxituko urte naturalaren opor egunen kopurua.

Lanaldia astelehenetik ostiralera bitarteko banakako lanaldiaren gainetik luzatzen denean, langileak ordain hauen artean aukeratzen ahalko du: atseden egun bati dagokion atsedenaldia gehi aparteko 4 orduren balioa, edo aparteko 12 orduren balioa.

VI. KAPITULUA.–BALDINTZA EKONOMIKOAK

16. artikulua. Soldatak.

Aurreko hitzarmenean oro har ezarritako soldata-kontzeptuek, 2022ko abenduaren 31ra arteko indarraldia izan zutenek –kanpoan utzita, beraz, akordio hori gainditzen dutenak eta banaka ezarrita daudenak–, igoera hauek izanen dituzte hitzarmen hau indarrean dagoen urteetan:

–2023. urterako, honako soldata-igoera hau adostu da: %5,7ko ehunekoa aplikatuko zaie 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden Enpresaren Hitzarmen Kolektiboko soldata-tauletan ezarritako zenbatekoei.

–2024. urterako, honako soldata-igoera hau adostu da: %3,1eko ehunekoa aplikatuko zaie 2023ko abenduaren 31n indarrean zeuden Enpresaren Hitzarmen Kolektiboko soldata-tauletan ezarritako zenbatekoei.

–2025. urterako, honako soldata-igoera hau adostu da: Estatuko 2024ko KPIaren ehunekoa aplikatuko zaie 2024ko abenduaren 31n indarrean zeuden Enpresaren Hitzarmen Kolektiboko soldata-tauletan ezarritako zenbatekoei. Hala ere, 2024ko KPIa negatiboa balitz, soldatak ez lirateke beherantz berrikusiko edo erregularizatuko, eta haien zenbatekoari eutsiko litzaioke.

–2026. urterako, honako soldata-igoera hau adostu da: Estatuko 2025eko KPIaren ehunekoa aplikatuko zaie 2025eko abenduaren 31n indarrean zeuden Enpresaren Hitzarmen Kolektiboko soldata-tauletan ezarritako zenbatekoei. Hala ere, 2025eko KPIa negatiboa balitz, soldatak ez lirateke beherantz berrikusiko edo erregularizatuko, eta haien zenbatekoari eutsiko litzaioke.

Hala ere, garraio plusari dagokionez, hitzarmenaren indarraldi guztian urteko 120 euro izanen dira, eta kopuru hori ez da KPIaren desbideratzearen arabera berrikusiko. Hitzarmen honen 17. artikuluan adierazi bezala ordainduko da.

Nolanahi ere, aipatu igoerak egiteko kalkulu-oinarritik kanpo geratuko dira hitzarmen honetan oro har ezarri ez diren soldata-kontzeptuak.

17. artikulua. Soldata egitura.

Enpresan indarrean dagoen soldata egitura honako hau da:

–Oinarrizko soldata: lanbide kategoria bakoitzari dagokion soldata da, denbora unitateko finkatua. Hitzarmen honen eranskinetan ezarritako zenbatekoa du.

–Hitzarmenaren plusa: oinarrizko soldataz gain lanbide kategoria bakoitzari dagokion osagarria da, denbora unitateko finkatua. Hitzarmen honen eranskinetan ezarritako zenbatekoa du.

–Balioaniztasun eta produktibitate plusa: denbora unitateko finkatutako osagarria da, produkzioari atxikitako M.O.D. eta M.O.I.–1 langileei bakarrik aplikatzen zaiena. Plus hori duten langileek esleitzen zaien edozein lanpostu eta beren kategoriako edozein eginkizun bete behar dituzte, eta ziurtatu behar dute enpresak zehazten duen ikaskuntza eta egokitzapen prozesua egin eta gaindituko dutela eta bezeroak kateari eskatutako etekina lortuko dutela. Plus horren zenbatekoa hitzarmen honen eranskinetako tauletan ageri da. M.O.D. langileak plantako Produkzioko langileak dira, eta M.O.I.–1 langileak, berriz, Logistikako plantako, Kalitateko eta Mantentze-lanetako langileak.

–Gaueko lanaren plusa: denbora unitateko finkatutako osagarria da, lanaldiaren zati bat gaueko hamarretatik goizeko seietara bitartean egiten duten enpresako langile guztiei aplikatzen zaiena. Zenbatekoa hitzarmen honen eranskinetako tauletan ageri da.

–Larunbat goizetako prestasun plusa: denbora unitateko ezarritako osagarria da, hitzarmen honen 15. artikuluan ezarritakoaren arabera enpresak eskatuta larunbat goizetan lan egiteko prest egoteagatik M.O.D. eta M.O.I.–1 langileei aplikatzen zaiena. Zenbatekoa hitzarmen honen eranskinetako tauletan ageri da.

–Aparteko pagak: hilero kobratzen ez diren osagarriak dira, seihileko naturaletan sorrarazten baitira. Aparteko paga bakoitzak honako hauek biltzen ditu: 30 eguneko oinarrizko soldata, hitzarmeneko plusa, balioaniztasun eta produktibitate plusa, malgutasun plusa eta, halakorik bada, antzinatasuna, sortzapen aldian egindako benetako lan denboraren eta lanbide kategoria edo taldearen arabera. Ekaineko aparteko paga urtero urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean sortuko da eta ekainaren 30ean ordainduko da, eta Gabonetako aparteko paga uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean sortu eta abenduaren 20an ordainduko da.

–Iraileko aparteko paga, malgutasunekoa: M.O.D. eta M.O.I.–1 (eskorga-gidariak, kalitateko auditoreak eta mantentze-lanetako teknikariak) langileek jaso beharreko osagarria da. Zenbatekoa, kategoria eta urte bakoitzerako, beste aparteko pagen berbera izanen da. Paga hau urriaren 1etik hurrengo urteko irailaren 30era bitartean sortuko da, eta iraileko nominarekin batera ordainduko da.

–Aparteko orduak: hitzarmen honetan ezarritako lanaldi arrunta baino luzeagoa egiteagatik M.O.D. eta M.O.I.–1 langileei aplikatzen zaien osagarria da. Zenbatekoak, lanbide kategoriaren arabera, hitzarmen honen eranskinetan ageri dira. Jaiegunetako aparteko ordutzat joko dira urteko egutegiko igande eta jaiegunetan eta larunbat arratsaldeetan edo larunbat gauetan egiten direnak, bai eta astelehenetik ostiralera 22:00etatik 06:00ak arte egiten direnak ere. Beste guztiak aparteko ordu arruntak izanen dira. Hitzarmen honen indarraldian, hitzarmeneko igoera orokorra aplikatuko da. Larunbat arratsalde, igande eta jaiegunetan egindako lan orduak, laugarren txandari buruzko akordiorik ezean, jaiegunetako aparteko ordu borondatezkotzat joko dira.

–Aparteko orduen konpentsazioa (AOK): larunbat arratsalde edo gauetan eta igande edo jaiegunetan aparteko orduak egin dituzten langileek ordain gisa atseden egunak hartzea aukeratzen dutenean jasotzen duten osagarria da. Zenbatekoa hauxe izanen da: langilearen lanbide kategoriaren arabera ordu arruntek duten balioaren eta jaiegunetako aparteko orduek duten balioaren arteko diferentzia.

–Larunbat, igande edo jaiegunetan lan egiteagatiko (4. txanda) konpentsazioa: langileek jaso beharreko osagarria da, bezeroarentzako hornidura beharrizanei jarraikiz eta Enpresa Batzordearekin akordioa lortu ondoren, enpresak eskatuta 4. txandan lan egiten denean. Zenbatekoa 2,19 eurokoa da aipatu egunetan lan egindako ordu bakoitzeko, langilearen taldea eta lanbide kategoria kontuan hartu gabe. Hitzarmen honen indarraldiko bigarren, hirugarren eta laugarren urteetarako, balio hori 16. artikuluan adierazitako portzentaje berean eguneratuko da.

–Prestasuneko osagarria: ordu arrunten kopurua handitu gabe, lan txanda bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago agertzeko edo lan txanda bakoitza amaitu eta 30 minutu geroago irteteko berariaz izendatutako langileek osagarri hau kobratzen dute horretarako prest egoteagatik. Zenbatekoa hitzarmen honen eranskinetan adierazitakoa izanen da. Ordutegian aldaketa hori egiten den egun bakoitzeko aplikatuko da osagarria. Beraz, ez da finkagarria izanen.

–Antzinatasun plusa: Kimikako Hitzarmen Kolektibo Orokorrean eta III. eranskinean zerrendatutako SASen soldata-tauletan xedatutakoa beteko da. Hala ere, antzinatasun plusari dagokionez, ez da berrikusiko KPIaren desbideratzeagatik. Hitzarmen honen III. eranskinean adierazitako moduan ordainduko da, non ez duen eguneratzen kimikako hitzarmenak.

–Garraio plusa: garraio gastuak konpentsatzeko soldataz kanpoko kontzeptua da. Zenbatekoa: hilean 10 euro.

V. KAPITULUA.–PRODUKZIOA ETA METODOAK

18. artikulua. Aurreikusitako produkzioak.

Txanda bakoitzaren hasieran langileei adieraziko zaie zein den lanaldi bakoitzerako aurreikusitako produkzioa, eta lanaldia amaitu ondoren, egindako produkzioaren berri emanen zaie.

19. artikulua. Lan metodoak.

Lan metodo zientifiko homologatua ezarri da; bertan lanpostu bakoitzari esleitutako eragiketen kopurua eta horiek egiteko behar den denbora jasoko dira.

Metodo hori langile bakoitzari azalduko zaio, egin beharreko eragiketak eta langile bakoitzak horiek burutzeko izanen duen denbora argi eta garbi zehaztuz.

Era berean, produkzio-bolumenean metodoari eragiten dion aldaketarik egiten bada, Enpresa Batzordeari adieraziko zaizkio aldaketa guztiak, bai eragiketenak bai langileenak, eta beharrezkotzat jotzen den denbora ezarriko da egokitzapenerako.

Enpresako Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak osatutako elkarrizketa mahaia ezarri da, arlo hori aztertzeko eta bi aldeek beren jarrerak agertu eta ahalik eta adostasun handiena bilatzeko.

Enpresa Batzordeak prestakuntza espezifikoa jasoko du arlo horretan.

20. artikulua. Atsedenaldien mugikortasuna.

Ogitartekorako atsedenaldia modu antolatuan eta taldean eginen da, Produkzio Departamentuak zehaztutako orduetan; saiakera eginen da beti ordutegi bera errespetatzeko, salbu bezeroarentzako sekuentziazio beharrek aldaketa puntuala eragiten badute.

Horretarako, erreferentziako ordutegi hauek ezarri dira:

–Goizeko txanda: 08:30 (ogitartekoa) - 10:30-12:30.

–Arratsaldeko txanda: 16:00-18:00 (ogitartekoa) - 20:00.

–Gaueko txanda: 00:00-02:00 (ogitartekoa) - 04:00.

VWek taldekako etenaldiak egiteko sistema aldatzen duenean, aldez aurretik batzordeari horren berri emanik, taldekako etenaldiak berrantolatuko dira, halako moldez non banaka eginen diren, eta ekoizpen prozesua eten gabe, behar diren erreleboak egiteko langileak gehituta.

Taldekako etenaldiak aldi baterako berrantolatu behar diren gainerako kasuetan, aldez aurretik enpresak batzordeari adieraziko dio zergatik dagoen beharturik neurri hori hartzera, baita aldaketa horren iraupena zein izanen den ere.

Etenaldiak egiteko sistemako aldaketak dirauen bitartean, ukitutako langileek etenaldi aldatuekin lan egindako egun bakoitzeko dagokion kopurua sortuko dute, hitzarmen honen eranskinetako tauletan adierazitakoaren arabera. Etenaldi aldatuekin lan egindako egunen sortzapenari dagokionez, sortu eta hurrengo urte naturaleko urtarrileko nominan ordainduko da.

Aldaketa hori bukaturik, eta taldekako ohiko etenaldietara itzulirik, aipatutako osagarria ez da gehiago sortuko, ondorio guztietarako.

VI. KAPITULUA.–PRESTAKUNTZA

21. artikulua. Prestakuntza plana.

Enpresak bere eragiketa beharrizanak estaltzea ahalbidetzen duen prestakuntza plana ezarriko du urtero, plana Enpresa Batzordearekin adostuta.

Ikastaroa lan ordutegiaren barnean ematen bada, nahitaez joan beharko da; lan ordutegitik kanpo ematen bada, aitzitik, borondatez joanen da, prestakuntza planak ezartzen duenaren arabera behar-beharrezkotzat jotzen diren haietara izan ezik.

Lan ordutegitik kanpo egindako nahitaezko prestakuntza orduak ordu arrunt gisa ordainduko dira, langileak bere banakako lanaldia baino laburragoa egiten badu, edo 15.2 artikuluan aurreikusitako lan egin gabeko egunen ondorioz enpresarekin dagoen zorra murrizteko balio izanen dute. Langilea bere banakako lanaldiaz gainetik badabil, prestakuntza orduak aparteko ordu arrunt gisa ordainduko zaizkio.

Borondatezko orduak ez dira inola ere konpentsatuko.

Bezeroaren enpresako nahiz SAS enpresako eredu-aldaketa baten ondorioz langile batzuk sobran daudenean, aldaketaren egunak prestakuntzarako erabiliko dira. Antolaketa beharrek eta soberako langileei prestakuntza emateko ahalmenak baldintzatuko dute egun horien erabilera.

VII. KAPITULUA.–PRODUKZIOAN ERAGINA DUTEN KANPOKO GORABEHERAK

22. artikulua. Enpresatik kanpoko lan-geldialdiak.

Enpresaren produkzioan eragina duen kanpoko gorabeheratzat joko da bere produkzio arazo edo lan harremanen edo bere hornitzaileen produkzio arazo edo lan harremanen ondorioz gure bezero nagusiari, VWi, lan arloan sortzen zaion aldaketa oro, baita SAS hornitzaileei sortutako mota bereko aldaketak ere, enpresa honen jarduerari eta/edo lan erritmoari eragiten diotenak. Kasu horietan, aurreikusitako lan-geldialdiak eta aurreikusi gabekoak bereiziko dira.

Aurreikusitakoei dagokienez, gorabehera horrek eragindako lehenengo bi lanegunetan enpresak erabakiko du egokitzat jotzen dituen eginkizunak bete daitezela. Hirugarren lanegunetik seigarrenera arte, langileak ez du enpresara joan beharrik izanen. Langilearen soldataren %50 enpresaren kargura izanen da eta gainerako %50a langileak larunbat goizetan egin dituen edo eginen dituen lan orduekin berdinduko da, hitzarmen honen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera. Zazpigarren lanegunetik aurrera, enplegu-erregulazioko espedientea egiteko aukera aztertuko da.

Aurreikusi gabekoei dagokienez, lehenbiziko bi lanegunetan langileak ez du enpresara joan beharrik izanen. Langilearen soldataren %50 enpresaren kargura izanen da eta gainerako %50a langileak larunbat goizetan egin dituen edo eginen dituen lan orduekin berdinduko da, hitzarmen honen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hirugarren lanegunetik aurrera, aurreikusitako lan-geldialdietarako lehenengo egunetik araututakoari jarraituko zaio.

VIII. KAPITULUA.–LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA

23. artikulua. Lan arriskuen prebentzioa eta ingurumena.

Enpresa ohartzen da lan jardueraren arriskuez. Horregatik lan istripuak gutxitzera bideratutako neurriak zorroztuko ditu eta hertsiki beteko du Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean eta hura garatzen duten erregelamenduetan ezarritakoa. Horretarako, urtero osasun azterketak eginen ditu, Segurtasun eta Osasun Batzordeak zehazten duen mailakoak.

Bestalde, langileen legezko ordezkariek enpresako zuzendaritzarekin batera lan eginen dute enpresak arriskuen prebentzioaren arloan agintzen dituen neurriak ezartzen, eta, horretarako, honako hauek zabalduko dira: langileen artean arauok zorrotz bete beharra, batez ere lanpostuaren ordena eta garbitasunari dagokionez, eta norberaren babeserako ekipamenduak erabiltzeko arauak bete beharra.

Segurtasun eta Osasun Batzordeak istripu mutualitatearen jardueraren jarraipena eta kontrola eta ingurumenari buruzko gaiak sartuko ditu bere aldizkako jardueran.

Enpresak segurtasun betaurreko graduatuak emanen dizkio behar dituenari, baita barne-zola ortopedikoak ere, osasunaren zainketa zerbitzuak hala agintzen duenean.

Osasunaren zainketa zerbitzuak gaueko lanak langileen osasunari modu berezian eragiten dizkion kasuak diagnostikatuko ditu, eta horren ondorioz, kasu horietan langileak ez du gauez lan eginen.

IX. KAPITULUA.–LIZENTZIAK

24. artikulua. Lizentziak eta eszedentziak.

1. Lizentzia ordainduak: honako egoera hauetan, langileak baimena izanen du denbora batez lanera ez agertzeko, ordaindua izateko eskubidea galdu gabe, betiere aldez aurretik abisatu eta justifikatzen badu:

a) Langilearen ezkontzagatik, 16 egun natural; egun horiek urteko oporrei batzen ahalko zaizkie. Baimen hori ezkontza baino hiru egun lehenago hasten ahalko da.

b) Semearen edo alabaren jaiotza edo adopzioagatik, 4 egun natural: horietako 2, jaiotza edo adopzio egunean hasita, eta beste biak, baimena hasi ondoko hamabost egunen barnean, langileak nahi duenean hartzekoak. Jaioberriaren gaixotasunagatik edo langileak egin beharreko joan-etorriengatik, beste bi egun hartzen ahalko dira.

c) Langilearen ezkontidearen, seme-alaben, gurasoen edo anai-arreben heriotzagatik, 5 egun natural. Langilearen edo ezkontidearen aitona-amona eta biloben heriotzagatik eta ezkontidearen guraso eta anai-arreben heriotzagatik, 2 egun natural. Baimen horri beste 2 egun gehitzen ahalko zaizkio joan-etorriak egin behar direnean. Hirugarren mailako ahaideen kasuan, egun natural bateko baimena izanen da.

d) Langilearen gurasoen, aitona-amonen, seme-alaben, biloben, ezkontidearen edo anai-arreben istripuagatik edo gaixotasun larriagatik, edo ospitaleratzeagatik, bai eta haren ezkontidearena eta aurrekoak ez diren pertsonena ere, langilearekin etxebizitza berean bizi bada eta benetako zaintza behar badu, 5 lanegun.

Ospitaleratze kasuetan, lizentzia egunak ez dira ahaideak ospitalean ematen dituen egunak baino gehiago izanen, eta ospitalean egiten duen egonaldira mugatuko dira. Auzitegi Gorenak 1998ko otsailaren 18ko Epaian emandako jurisprudentziako doktrina oinarri hartuta, langilearen anai-arreben ezkontideak ezkontza bidezko bigarren mailako ahaidetzat hartuko dira, indarra duen Langileen Estatutuaren 37.2.b) artikuluari jarraikiz.

Ospitaleratzea dakarren gaixotasun larria izanez gero –hiltzeko arriskua egonda, kirurgia handiko ebakuntza eginda edo anestesia orokorra aplikatuta–, aurreko paragrafoan ezarritako bost egunekoa izanen da.

Puntu honetan aipatutako ahaideen ebakuntza kirurgikoagatik, ospitaleratu beharra izan gabe medikuak etxean atseden hartzeko agintzen badu, langileak 5 lanegun hartzen ahalko ditu.

e) Odol bereko edo ezkontza bidezko seme-alaba, guraso edo anai-arreben ezkontzagatik: egun natural bat, ezkontzaren eguna. Langileak gaueko txandan lan egiten badu, baimena ezkontzaren bezperan hartzen ahalko du.

f) Ohiko bizilekua aldatzea: egun bat.

g) Behar-beharrezkoa den denbora, publikoa eta pertsonala den eginbehar saihestezin bat betetzeko, boto ematekoa barne. Legez edo hitzarmen bidez ezarritako arau batean denbora jakin bat finkatua badago, arau horretan absentziaren iraupenari eta horren konpentsazio ekonomikoari buruz xedatuta dagoenari jarraituko zaio.

h) Hezkuntza eskubide orokorrak eta lanbide prestakuntza jasotzeko ezarritako denbora, indarreko legedian araututako kasuetan eta moduan. Baldin eta lan baimen honek eta gaueko txandak bat egiten badute, langileak nahitaez aurreko gaueko lanaldian hartu beharreko egun bateko baimen ordaindua izanen du.

i) Behar-beharrezkoa den denbora, erditu aurreko azterketa medikoak egiteko eta erditzea prestatzeko tekniketan trebatzeko, lanorduetan egin behar badira.

j) Langilearen kargu dagoen lehen graduko ahaideari medikuaren kontsultara laguntzeko behar-beharrezkoa den denbora, kontsultategiko ordutegia eta lanaldia batera gertatzen baldin badira. Lizentzia honetarako eskubidea zehazte aldera, indarra duen Industria Kimikoko Hitzarmenaren 50. artikuluan dauden argibideei jarraituko zaie.

k) Bederatzi hilabetetik beherako semeari edo alabari esnea emateko, emakumezko langileek eskubidea dute lanetik ordubetez lekutzeko. Denbora hori bi zatitan bana dezakete. Bi gurasoek, hala nahi izanez gero, eskubide horren ordez ohiko lanaldia ordubetez murrizten ahalko dute helburu berarekin, edo, bestela, ordu horiek lanaldi osoetan metatzen ahalko dituzte, enpresarekin adostutako baldintzetan. Baimen hau guraso batek nahiz besteak hartzen ahalko du, biak lanean ari badira.

l) Gaixotasuna dela-eta langileak lan orduetan medikuaren kontsultara joan beharra duenean, behar adina denbora hartzen ahalko du ordainsaririk galdu gabe. Sendagileak edo behar bezala baimendutako langileak –Gizarte Segurantzakoa izan edo ez– ikus-onetsitako agiria aurkeztu beharko da denbora hori justifikatzeko.

m) Bertaratze-indizea (%95) betetzen bada, langileak egun bat izanen du lehen mailako ahaide bati edozein motatako esku-hartze batera –publikoa edo pribatua– laguntzeko.

a), b), c) eta d) letretan adierazitakoei dagokienez, behar bezala egiaztatutako salbuespen kasuetan lizentziak behar adina luzatzen ahalko dira, inguruabarren arabera. Horretarako, baldintzak hitzartuko dira, eta gehitutako egunetako soldata ez jasotzea adosten ahalko da.

Izatezko bikotea legeak arautzen duen bezala osatzen duten langileek hitzarmen honen 24.1 artikuluko baimenak hartzen ahalko dituzte, enpresari egoera hori frogatzen badiote horretarako sortutako erregistro publikoko inskripzioaren bidez.

2. Soldatarik gabeko lizentziak: probaldia gainditu eta enpresan sei hilabete baino gehiago daramaten langileek soldatarik gabeko lizentzia eskatzen ahalko dute, sei hilabetekoa gehienez. Enpresak baiezkoa emanen die horrelako eskaerei, salbu eta lizentzia emateak produkzio prozesuan traba larria egiten duen kasuetan edo eskubide hori baliatzen ari diren langileak lantokiko plantillako langileen %2 baino gehiago direnean. Lizentzia bat amaitzen denetik bi urte igaro arte ez da beste lizentzia bat hartzen ahalko.

3. Eszedentziak:

a) Borondatezko eszedentzia: lanean urtebete eman duten langileek gutxienez lau hilabeteko eta gehienez bost urteko iraupena duen borondatezko eszedentzia eskatzen ahalko dute, egoera horrek irauten duen denbora ezertarako zenbatzen ez dela. Enpresak hilabete bateko epea izanen du eszedentzia eskaerei buruz ebazteko, lan premiak kontuan hartuta, eta, ahal delarik, ematearen alde egonen da ikasketak bukatzeko, familiako arazoetarako eta antzeko kasuetarako eskatzen denean. Langile batek eskubide hori berriro baliatu ahal izateko, lau urte igaro beharko dira aurreko eszedentzia bukatu zuenetik. Eszedentzia bukatu baino lehen itzultzea eskatzen ez duen langileari behin betiko baja emanen zaio enpresan. Langileak eskatzen duenean, lanera itzuliko da, baldin eta bere lanbide taldean lanpostu hutsik bada. Bere lanbide taldean lanpostu hutsik ez bada, baina bai, ordea, beheragokoan, eszedentziatik itzuli denak aukera du lanpostu hori betetzeko, lanpostu horri dagokion lansariarekin, harik eta bere lanbide taldean lanpostu hutsen bat sortu arte, edo lanera ez itzultzea erabaki dezake bere lanbide taldean lanpostu hutsa sortu arte.

b) Seme-alabak edo ahaide babesgabeak zaintzeko eszedentzia: langileek eskubidea dute hiru urteko eszedentzia hartzeko, gehienez, seme edo alaba bakoitza zaintzeko, norberak izandakoa edo adoptatua izan, edo harrerakoa, bai modu iraunkorrean bai adoptatu aurreko fasean. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira. Bi urtera arteko eszedentziarako eskubidea izanen dute, halaber, adinagatik edo istripu edo eritasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen ahaideren bat –odol edo ezkontza bidezkoa, bigarren mailara artekoa– zaindu behar duten langileek. Atal honetan ezartzen den eszedentzia langile bakoitzaren eskubidea da, gizonezkoa izan edo emakumezkoa izan, eta zatika hartzen ahal da. Hala ere, subjektu eragile bera zaintzeko eskubidea enpresa bateko bi langilek edo gehiagok badute, enpresaburuak aldi berean erabili nahi den eskubidea mugatzen ahalko du, enpresaren funtzionamenduarekin lotutako bidezko arrazoirik baldin bada. Beste subjektu eragile batek beste eszedentzialdi bat izateko eskubidea sortzen duenean, hura hastearekin bukatuko da ordura artekoa, halakorik izanez gero. Langileak atal honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian pasatzen duen denbora antzinatasunerako kontatuko zaio, eta bitartean eskubidea izanen du lanbide prestakuntzako ikastaroetara joateko, enpresaburuak deituta, batez ere lanera itzuli behar duenean. Lehenbiziko urtean lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du. Epea bukatuta, gordeko zaion lanpostua lanbide-talde berekoa edo kategoria baliokidekoa izanen da.

Langilea familia ugari bateko kidea denean, eszedentzia 15 hilabetera luzatuko da, gehienez, familiaren kategoria orokorra bada, eta 18 hilabetera, gehienez, kategoria bereziko familia ugaria bada.

c) Nahitaezko eszedentzia: eszedentzia honek lanpostua gorde eta antzinatasuna kontatzeko eskubidea emanen du; lanera joatea galarazten duen kargu publiko edo sindikal baterako izendatu edo hautatua izateagatik ematen da (kargu sindikalak probintzia mailakoa edo eremu zabalagokoa izan behar du). Lanera itzultzea kargu publiko edo sindikala utzi eta hurrengo hilabetearen barrenean eskatu beharko da.

d) Eszedentzia berezia.

Ahaide baten gaixotasuna: langile finkoek eszedentzia hori hartzen ahalko dute, ahaide horren aldi baterako ezintasuneko egoerak irauten duen bitartean. Eszedentzia honetan lanpostua erreserbatuko da, eta langileak 7 egun lehenago adierazi beharko du lanera itzuli behar duela.

25. artikulua. Ordu sindikalak.

Erreferentziako arauetan ezarritakoarekin bat, Enpresa Batzordeak legez ezarritako helburuetarako erabiliko dituen ordu sindikalen berri emanen du aldez aurretik, langile batzuek beren lanpostua utzi beharko dutela kontuan hartuta enpresak lana berrantolatzeko behar beste denbora izan dezan.

Ahal den guztietan enpresak beste langile batzuk jarriko ditu haien ordez, kasuan kasuko txandan hasiera batean aurreikusitako langile kopurua murriztu ez dadin.

Ordu sindikalak metatzeari dagokionez, Estatutuan indarra duen Industria Kimikoaren Hitzarmen Kolektibo Orokorrean ezarritakoari jarraituko zaio.

X. KAPITULUA.–LANEKO HARREMAN KOLEKTIBOAK

26. artikulua. Bitartekotza eta arbitrajea.

1. Jurisdikzio eskudunak legez dituen eskumenak gorabehera, hitzarmen hau aplikatzetik eta interpretatzetik eratorritako auziak ezagutzea eta ebaztea batzorde paritarioari dagokio. Gatazka kolektiboak daudenean esku hartuko du, judizioz kanpoko prozeduren arloan formalki planteatu aurretik, edo dagokion organo judizialaren aurrean formalki planteatu aurretik.

2. Aurreko puntuan adierazitako fasea gainditurik, aldeek itundu dutenez, hitzarmen honen interpretazioan eta aplikazioan sor daitezkeen gatazkak eta hitzarmenaren aplikazio eremuko langileei eta enpresaburuei eragiten ahal dieten beste guztiak Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren esku jarriko dira, adiskidetze eta bitartekotza faseetan.

Era berean, konpromisoa adierazten dute ukituriko aldeak auzitegi horren arbitraje prozeduraren esanetara jar daitezen bultzatzeko.

Beraz, artikulu honek balio du aldeak gatazkak konpontzeko arbitraje-organo horri berariaz atxikitzeko, eraginkortasun osoa duela, eta ondorioz, itunak enpresaburuak, sindikatuen ordezkariak eta langileak behartzen ditu beren desadostasunak aipatu organoaren bitartekakotza eta adiskidetze prozeduretan azaltzera epaiketara jo aitzin. Hortaz, ez da nahitaezkoa alderdien desadostasun edo gatazka bakoitzerako atxikimendu berariazkoa eta banakakoa egitea, arbitrajera lotzeko ez bada, zeina bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu baitute lan hitzarmen honen sinatzaileek.

Era berean, hitzarmen kolektibo honen sinatzaileek konpromisoa hartzen dute, hitzarmenaren aplikazio eremuko langileen eta enpresaburuen artean sor daitezkeen gatazka indibidualak Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren aurrean adiskidetze, bitartekakotza eta arbitraje prozeduren mende borondatez eta espresuki jar daitezen bultzatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lan-gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko Lanbidearteko Akordioaren 2. xedapen gehigarrian adierazten diren gaietan.

XI. KAPITULUA.–BALDINTZA ASISTENTZIALAK

27. artikulua. Bizi eta istripu asegurua.

Enpresak heriotzaren eta erabateko baliaezintasun iraunkorraren arriskuak estaltzeko aseguru poliza kontratatuko du langileentzat edo haien legezko jaraunsleentzat, hurrengo kapital hauekin:

–Berezko heriotza: 12.000,00 euro.

–Laneko istripuaren ondoriozko heriotza: 40.000,00 euro.

–Laneko istripuaren ondoriozko baliaezintasun osoa: 70.000,00 euro.

–Laneko istripuaren ondoriozko baliaezintasun erabatekoa: 70.000,00 euro.

–Lanbide gaixotasunaren ondoriozko baliaezintasun osoa: 70.000,00 euro.

–Lanbide gaixotasunaren ondoriozko baliaezintasun erabatekoa: 70.000,00 euro.

28. artikulua. Jaiotza-laguntzak.

Enpresak 300,00 euro emanen dizkio langileari jaiotza edo adopzio bakoitzeko, eta kontzeptu horrengatiko ordainketa bakarra izanen da.

29. artikulua. Eritasun arruntaren edo haurdunaldiko arriskuaren ondoriozko lanerako ezintasun iragankorrengatiko osagarriak.

1. Gaixotasun arrunta: urte bakoitzeko lehenbiziko bi bajetan, enpresak erregulazio-oinarriaren %65eko osagarria ordainduko du prozesuko lehen, bigarren eta hirugarren egunetan.

–Prozesuko 4. egunetik 20.era bitartean enpresak aldi baterako ezintasuneko prestazioa osatuko du erregulazio-oinarriaren %80raino.

–Prozesuko 21. egunetik langileak alta jaso arte, enpresak ezintasun iragankorreko prestazioa osatuko du erregulazio-oinarriaren %95eraino.

2. Haurdunaldiko arriskua: baldin eta prestazioak behera egin eta erregulazio-oinarriaren %100era ailegatzen ez bada, enpresak osagarri bat ordainduko du, prozesuan zehar, %100era ailegatzeko.

XII. KAPITULUA.–BESTE GAI BATZUK

30. artikulua. Batzorde paritarioa.

Batzorde paritarioa ezarri da, Enpresa Batzordeko hiru kidek –Enpresa Batzordeak aukeratuak– eta enpresako zuzendaritzak aukeratutako beste hiru kidek osatua, hitzarmena nola betetzen den zaintzeko eta haren edukia interpretatzeko. Hitzarmenaren aplikazioak ukitutako edozein alderdik idatziz eta batzordea osatzen duten edozein alderdiren aurrean eginen du interpretazio eskaera, eskabidea edo kontsulta. Behin hori jasota, 7 eguneko epean ebatziko da, dagokion ebazpenarekin.

Batzorde paritarioaren helbidea enpresaren lantokiarena da: Aratzuri-Orkoien Industrialdea, E kalea, (31170) Aratzuri, Nafarroa.

31. artikulua. Zuzenbide osagarria.

Hitzarmen honetan ezarritakoa lehenetsiko da Estatutuan indarra duen Industria Kimikoaren Hitzarmen Kolektibo Orokorrean xedatutakoaren aurrean. Hitzarmen orokor hori zuzenbide osagarria izanen da enpresa-hitzarmen honetan aurreikusi gabeko gai guztietarako. Hala ere, une bakoitzean Estatutuan indarra duen Industria Kimikoaren Hitzarmen Kolektibo Orokorrak hitzarmen honetako alderdiren bat hobetzen badu, hobekuntza hori aplikagarria izanen da enpresan, salbu hitzarmen honetan arautu eta Langileen Estatutuaren 84.2 artikuluan aipaturik dauden arloetan.

Nolanahi ere, berariaz adosten da hitzarmen honek aplikatzeko lehentasuna izanen duela Arazuri-Orkoiengo lantokia bere lurralde eremuan sartu nahi duen balizko talde-hitzarmen kolektibo baten aurretik.

32. artikulua. Erretiro aurreratua eta partziala.

1. Langileek erretiro aurreratua hartzen ahalko dute, legean ezarri bezala.

Erretiro partziala ere hartzen ahalko da, eta horrela erretiratzen diren langileak errelebo-kontratuen bidez ordeztuko dira. Uneren batean errelebo-kontratua egitea ezinezkoa gertatzen bada, behar bezala justifikatutako arrazoiak emanen dira.

2. Aurreko puntuan adierazitakoa gorabehera, kontuan izanik berriki erretiro arloan izandako lege erreformak, hitzarmen honetako batzorde paritarioak behar diren egokitzapenak eginen ditu artikulu honen edukia erreformarekin harmonizatzeko.

3. Gobernuak erretiro partzialaren eta errelebo-kontratuaren arloan 2024an manufaktura-enpresentzat ezarritako luzapena ikusita, erabaki da luzapena aplikatuko dela 2024an legez araututako modu eta baldintzetan, bai eta hitzarmen honen indarraldiko gainerako urteetan ere, legez hala adosten edo luzatzen bada.

33. artikulua. Laneko arropa.

Urtero langileek bi galtza sorta eta bi elastiko sorta jasoko dituzte, sei hilean behin. Urtean behin bakarrik, neguan, jakatxo osagarri bat jasoko dute.

Segurtasun oinetakoei dagokienez, arriskuen ebaluazioak lanpostu bakoitzerako zehazten duenari jarraituko zaio.

Haurdun dauden langileek beren laneko arropa jasoko dute, beren egoeraren ezaugarri bereziak kontuan hartuta. Horretarako, beren egoeraren berri eman beharko diote enpresari, hori egiaztatu bezain laster.

Logistikako langileek arropa berezia izanen dute. Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeak ezarriko du.

34. artikulua. Aurrerakin bereziak.

Behar bezala justifikatutako beharra dagoenean, enpresak lansariaren aurrerakinak ematen ahalko ditu, gehienez ere 3.000,00 euro. Aurrerakina 3 eta 12 hilabete bitarteko epean itzuliko da, langilearen nominatik kenduta, salbu aurrerakina erabat amortizatu aurretik enpresan baja ematen bazaio. Kasu horretan, amortizatzeko dagoen saldoa kenduko da haren alde egindako likidazioan.

Gehienez 15 eskaera onartuko dira.

Horrelako aurrerakina lortu ahal izateko ezinbesteko baldintza hauek bete behar dira: enpresan bi urteko antzinatasuna edukitzea, plantillako langile finkoa izatea, azken 12 hilabeteetan diziplina neurririk jaso ez izatea, eta bertaratze-indizea gutxienez %95ekoa izatea.

35. artikulua. Ezintasun iraunkor partziala.

Ezintasun iraunkor partziala onartua duten langileak, ahal dela, beren ahalmenetarako egokia den lanpostuan jarriko dira, eta arlo honetako legezko ondorioak sortuko dira.

36. artikulua. Bertaratze-indizea.

Banakako bertaratze-indizea da hitzarmen honetako hainbat gorabeheratarako erreferentzia. Hala, 100eko oinarria harturik, laneko hutsegite guztiak kenduko dira hilero, indize hori lortzeko. Horretarako ez dira kontuan hartuko laneko istripu edo eritasunen ondoriozko ezintasun iragankorreko bajak, amatasunaren edo haurdunaldiko arriskuaren ondoriozko ezintasun iragankorreko bajak eta kreditu sindikaleko orduak. Indize horren erreferentzia-balioa aurreko 12 hilabeteetako batezbestekoa izanen da.

37. artikulua. Kalte-ordainak.

Motherson SASek kontratua galduko balu VWen hornitzaile gisa, eta horregatik edo beste edozein arrazoirengatik, lan kontratuak iraungitzeko EEE bat egin beharko balitz SASeko langile batzuentzat edo guztientzat, ukitutako langileentzako kalte-ordainak honela kalkulatuko dira: 45 egun zerbitzu-urte bakoitzeko, gehieneko muga 42 hilabete izanik. Zenbateko hori dagokion EEEn zehaztuko litzateke banan-banan.

ERANSKINA.–2023KO SOLDATA-TAULAK

2023ko taulak

%5,7rekin eguneratzea

TALDEA

OINARRIZKO
SOLDATA

HITZARMEN
PLUSA

BALIOANIZTASUN
PLUSA

MALGUTASUN
PLUSA

ZENBATEKOA EGUN
NATURALEKO

UDAKO
APARTEKO
PAGA

EGUBERRIETAKO
APARTEKO
PAGA

IRAILEKO
MALGUTASUN
PAGA

GARRAIO
PLUSA
URTEAN

SOLDATA
GORDINA
URTEAN

2

53,05

7,13

4,94

7,30

72,42

2.172,60

2.172,60

2.172,60

120,00

33.071,06

3

57,52

7,40

5,34

7,64

77,90

2.336,86

2.336,86

2.336,86

120,00

35.562,31

4

63,95

7,79

5,94

8,17

85,85

2.575,46

2.575,46

2.575,46

120,00

39.181,09

5

73,88

8,36

6,88

9,01

98,12

2.943,66

2.943,66

2.943,66

120,00

44.765,44

TALDEA

APARTEKO ORDUA 1

APARTEKO ORDUA 2

GAUEKO ORDUAREN PLUSA

2

21,41 euro

23,92 euro

3,49 euro

3

23,32 euro

25,82 euro

3,49 euro

4

25,17 euro

27,72 euro

3,49 euro

5

27,07 euro

29,61 euro

3,49 euro

TALDEA

ZENBATEKOA

DESKONTUA EGUNEKO

DESKONTUA EGUNEKO

LANALDI AZPITIK

2

128,33 euro

77,00 euro

3

138,02 euro

82,81 euro

4

152,12 euro

91,27 euro

5

173,88 euro

104,33 euro

TALDEA

LARUNBATETAKO LANAREN KONPENTSAZIOA

LARUNBAT ARRATSALDE/GAUEKO, IGANDEETAKO
ETA JAIEGUNETAKO LANAREN KONPENTSAZIOA

A aukera

B aukera

A aukera

B aukera

2

Atseden egun bat +

132,04 euro

264,07 euro

Atseden egunik gabe

Atseden egun bat +

144,58 euro

289,18 euro

Atseden egunik gabe

3

Atseden egun bat +

146,71 euro

293,42 euro

Atseden egunik gabe

Atseden egun bat +

160,80 euro

321,61 euro

Atseden egunik gabe

4

Atseden egun bat +

161,38 euro

322,76 euro

Atseden egunik gabe

Atseden egun bat +

177,04 euro

354,07 euro

Atseden egunik gabe

5

Atseden egun bat +

176,05 euro

352,10 euro

Atseden egunik gabe

Atseden egun bat +

192,49 euro

384,97 euro

Atseden egunik gabe

TALDEA

ETENALDIEN KONPENTSAZIOA, LAN EGINDAKO EGUNAREN BALIOA

2

3,92 euro

3

3,92 euro

4

3,92 euro

TALDEA

PRESTASUN-OSAGARRIA, LAN EGINDAKO EGUNAREN BALIOA

2

9,08 euro

3

9,76 euro

4

10,76 euro

5

12,30 euro

II. ERANSKINA.–2024KO SOLDATA-TAULAK

2024ko taulak

%3,1ekin eguneratzea - Bisurtea - Kontzeptua 124

TALDEA

OINARRIZKO SOLDATA

HITZARMEN PLUSA

BALIOANIZTASUN
PLUSA

MALGUTASUN
PLUSA

ZENBATEKOA
EGUN
NATURALEKO

UDAKO
APARTEKO
PAGA

EGUBERRIETAKO
APARTEKO
PAGA

IRAILEKO
MALGUTASUN
PAGA

GARRAIO
PLUSA

URTEAN

BISURTEKO
EGOKITZAPENA

SOLDATA
GORDINA
URTEAN

2

54,54

7,33

5,08

7,51

74,46

2.233,83

2.233,83

2.233,83

120,00

18,36

34.092,54

3

59,14

7,61

5,49

7,85

80,09

2.402,72

2.402,72

2.402,72

120,00

19,75

36.661,02

4

65,75

8,01

6,11

8,40

88,27

2.648,04

2.648,04

2.648,04

120,00

21,76

40.391,98

5

75,96

8,59

7,08

9,26

100,89

3.026,62

3.026,62

3.026,62

120,00

24,88

46.149,46

TALDEA

APARTEKO ORDUA 1

APARTEKO ORDUA 2

GAUEKO ORDUAREN PLUSA

2

22,08 euro

24,66 euro

3,60 euro

3

24,04 euro

26,62 euro

3,60 euro

4

25,95 euro

28,58 euro

3,60 euro

5

27,91 euro

30,53 euro

3,60 euro

TALDEA

DESKONTU EGUNA, ZENBATEKOA

EGUNEKO DESKONTUA LANALDIAREN AZPITIK

2

132,30 euro

79,38 euro

3

142,30 euro

85,38 euro

4

156,84 euro

94,10 euro

5

179,27 euro

107,56 euro

TALDEA

LARUNBATETAKO LANAREN KONPENTSAZIOA

LARUNBAT ARRATSALDE/GAUEKO, IGANDEETAKO
ETA JAIEGUNETAKO LANAREN KONPENTSAZIOA

A aukera

B aukera

A aukera

B aukera

2

Atseden egun bat +

136,13 euro

272,26 euro

Atseden egunik gabe

Atseden egun bat +

149,06 euro

298,15 euro

Atseden egunik gabe

3

Atseden egun bat +

151,26 euro

302,51 euro

Atseden egunik gabe

Atseden egun bat +

165,79 euro

331,58 euro

Atseden egunik gabe

4

Atseden egun bat +

166,38 euro

332,76 euro

Atseden egunik gabe

Atseden egun bat +

182,52 euro

365,05 euro

Atseden egunik gabe

5

Atseden egun bat +

181,51 euro

363,01 euro

Atseden egunik gabe

Atseden egun bat +

198,45 euro

396,91 euro

Atseden egunik gabe

TALDEA

ETENALDIEN KONPENTSAZIOA, LAN EGINDAKO EGUNAREN BALIOA

2

4,04 euro

3

4,04 euro

4

4,04 euro

TALDEA

PRESTASUN-OSAGARRIA, LAN EGINDAKO EGUNAREN BALIOA

2

9,36 euro

3

10,07 euro

4

11,09 euro

5

12,68 euro

III. ERANSKINA.–ANTZINATASUN PLUSAREN ZENBATEKOAK (2023-2026)

LAN EGINDAKO URTEAK

ANTZINATASUNA

URTEKO KONPENTSAZIOA

3

1. HIRURTEKOA

98,10 euro

6

2. HIRURTEKOA

196,05 euro

11

1. BOSTURTEKOA

391,95 euro

16

2. BOSTURTEKOA

588,00 euro

21

3. BOSTURTEKOA

784,05 euro

26

4. BOSTURTEKOA

980,10 euro

31

5. BOSTURTEKOA

1.176,15 euro

–Zuzendaritzaren aldetik:

  • I. Pérez.
  • I. Urbiola.

–Enpresa Batzordearen aldetik:

CCOO:

  • C. Puig.
  • A. Fernández.
  • R. González.
  • D. Cruchaga.

LAB:

  • A. Almandoz.
  • G. San Bruno.

ELA:

  • I. Pereda.
  • S. Morales.
  • J. Sánchez.
  • FJ. Carlos

Iragarkiaren kodea: F2405299