88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Material eolikoaren biltegia

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1.b artikulua betez (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Asistencia en Instalaciones de Renovables Roncal SL.

Jarduera: material eolikoaren biltegia.

Tokia: 9. poligonoko 1192., 1193. eta 1194. lurzatiak, Caparroso.

3. eranskina. 14.2. taldea.

Caparroson, 2024ko apirilaren 17an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2406166