88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Aldaketa, Udalaren bazkalekuetako larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Artazuko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat, Artazuko Udalaren bazkalekuetako larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen udal ordenantzan.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gauzatu baitzen iragarkia argitaratuta 2023ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 18an; hala bada, behin betiko onetsita gelditzen da aldaketa hori, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Aldaketa, beraz, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

ALDAKETA

22. artikulua. Bazkalekuaren esleipen-prezioa urtero eguneratuko da, nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen aldaketaren arabera, erakunde eskudun ofizialak onetsitako indizeei jarraikiz, betiere martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluak ezarritakoarekin bat (Toki Ogasunen Arau Erregulatzaileei buruzko Foru Legea). Bestela, eguneratuko da Nafarroako kontsumoko prezioen aurreko urteko igoeraren arabera da, hori ere erakunde ofizial eskudunak onetsia, eta adjudikaziodunarentzat onuragarriena dena aplikatuko da.

Artazun, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, M.ª Rosario Echechipía Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: L2405934