88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

231E/2024 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat, Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 751470.

2022ko ekainaren 20an, Ingurumenaren Konferentzia Sektorialaren bilkuran, erabaki bat hartu zen, zeinaren bidez onetsi baitziren, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (STEP) 5. osagaiaren esparruan ("Itsasbazterra eta ur-baliabideak babestea"), autonomia erkidegoek eta Ceuta eta Melilla hiriek kudeatutako kredituak emateko eta lurraldean banatzeko irizpideak 2022ko aurrekontu-ekitaldirako. Guztira, 74.500.000 euro dira, batetik hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babestu eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak egiteko planerako, eta bestetik Uraren Zikloa Digitalizatzeko ESPEren konferentzia sektorialeko funtsak autonomia erkidegoen artean banatzeko lehen faserako.

Kreditu-banaketa horren helburua da ibai-ekosistemen jarraipena egiteko eta uholdeetatik babesteko zenbait proiektu gauzatzea. Egin beharreko jarduketei dagokienez, erabakiak ezartzen du zuzenean egiten ahalko direla, autonomia erkidegoen, hiri autonomoen edo haien mendeko erakundeen bitartez, edo norgehiagokako deialdien bitartez administrazio eskudunen artean.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 21eko 883E/2023 Ebazpenaren bidez, "Nafarroan uholde-arriskuari aurre egiteko babesa eta egokitzapena eta ingurumen integrazioa" azpiproiektuaren kudeaketa plana onetsi da, 5. osagaiaren barruan ("Itsasbazterra eta ur-baliabideak babestea"). Kudeaketa plan hori Ingurumeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 15eko 82E/2024 Ebazpenaren bidez aldatu da. Aldaketa horretan ezartzen da deialdi hau nahitaez lotu behar dela azpiproiektuaren mugarriak eta helburuak lortzearekin.

Deialdi honen konpromisoei erantzuteko, 2.341.260 euroko zenbatekoa baimendu da, 2024ko gastuen aurrekontuko "SEM C5. Toki erakundeentzako dirulaguntzak uholde-arriskura egokitzeko" izeneko 740004-74400-7609-456207 [PEP: E-22/000566-01] partidaren kargura edo 2025eko edo 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen denaren kargura, kreditu egokia eta nahikoa baldin badago. Diru hori banatzeko modua zehaztuta dago dirulaguntza deialdi honen eranskinean jasotzen diren oinarri arautzaileetan, "Jarduketa diruz lagungarriak" izeneko 3. oinarrian, zehazki.

Deialdi honetatik eratorritako betebeharrei erantzuteko, honako gastu hauek baimentzea proposatzen da, adierazitako partiden kargura:

AURREIKUSITAKO
GASTUA 2024

AURREIKUSITAKO
GASTUA 2025

AURREIKUSITAKO
GASTUA 2026

GUZTIRA

700.000 euro

1.000.000 euro

641.260 euro

2.341.260 euro

Espedientea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuak eta Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalak aztertu dute.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat, Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak gauzatu ditzaten, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira (nolanahi ere, aldaketak egiten ahalko dira jasotzen diren eskaeren arabera):

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

740004-74400-7609-456207 [PEP: E-22/000566-01]: SEM C5. Toki erakundeentzako dirulaguntzak uholde-arriskura egokitzeko¹ 2024

700.000 euro

740004-74400-7609-456207 [PEP: E-22/000566-01]: SEM C5. Toki erakundeentzako dirulaguntzak uholde-arriskura egokitzeko² 2025

1.000.000 euro

740004-74400-7609-456207 [PEP: E-22/000566-01]: SEM C5. Toki erakundeentzako dirulaguntzak uholde-arriskura egokitzeko² 2026

641.260 euro

(1) 2024ko gastuen aurrekontukoa.

(2) 2024ko gastuen aurrekontukoa edo 2025eko edo 2026ko gastuen aurrekontukoa edo horretarako gaitzen den partida baliokidea, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

4. Deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) bidaltzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa betetzeko.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzura, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Suspertze Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzura eta GAN-NIKeko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Funtsak Koordinatzeko Unitatera.

6. Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ez duela amaitzen administrazio bidea eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea eta helburua.

Oinarri hauen helburua da arautzea laguntza batzuk norgehiagokako araubidean ematea, ibai-ekosistemak leheneratzeko eta ibaietako uholde-arriskua murrizteko jarduketak egiteko, bereziki hiri-inguruneetan, Ingurumenaren Konferentzia Sektorialaren 2022ko ekainaren 20ko Erabakia aplikatuz, zeinaren bidez onetsi baitziren, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (STEP) 5. osagaiaren esparruan ("Itsasbazterra eta ur-baliabideak babestea"), autonomia erkidegoek eta Ceuta eta Melilla hiriek kudeatutako kredituak emateko eta lurraldean banatzeko irizpideak, hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babestu eta egokitzeko eta ingurumena integratzeko jarduketak egiteko planerako.

Jarduketa horiek baliagarriak izan beharko dira uholde-arriskua kudeatzeko planetan, uholde-arriskuen ebaluazio eta kudeaketari buruzko 2007/60/EE Zuzentarauaren aplikazioak eragindakoetan, jasotzen diren neurriak eraginkortasunez ezartzeko, plangintza hidrologikoan ezarritako ingurumen helburuak lortu edo mantentzeko, eta 77. mugarria, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 5. osagaiaren 2. inbertsioan dagoena, erdiesten laguntzeko. Inbertsio horrek trantsizio ekologikoari egin beharreko ekarpena planaren 035 esku-hartze arloaren bidez esleitu da: "Klima aldaketara egokitzeko neurriak eta klimarekin lotutako arriskuen prebentzioa eta kudeaketa: uholdeak (horien barnean direla sentsibilizazio ekintzak, babes zibila, hondamendiak kudeatzeko sistemak eta azpiegiturak eta ikuspegi ekosistemikoak)". Zehazki, %100eko koefizientea du bai klima ekarpenean bai ingurumen ekarpenean.

2. oinarria.–Erakunde onuradunak.

1. Deialdi honen onuradun izaten ahalko dira Nafarroako Foru Komunitate guztiko toki erakundeak, eskumena badute ibai-inguruneak kudeatzearen arloan.

2. Toki erakunde onuradunak, gainera, SEEParen erakunde betearazle ere izanen dira, Europako Funtsen idazkari nagusiaren apirilaren 12ko 1/2022 Ebazpenaren 3. apartatuaren arabera. Ebazpen horren bidez jarraibide batzuk ezarri ziren erakunde betearazlearen izaera argitzeko eta neurrien organo arduradunak eta proiektu zein azpiproiektuen organo kudeatzaileak izendatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistemaren esparruan.

3. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1. Lerro hauetako bati dagozkion eta Nafarroan egiten diren proiektu eta jarduketek jasotzen ahalko dute dirulaguntza:

1. lerroa. Ingurumena leheneratzeko eta ibilguen eta ibaiertzen egoera hobetzeko lanak, hiriguneetan uholde-arriskua murrizten ere lagunduko baitute (igarobide berdeak, lubetak ibilgutik urruntzea, meandroak edo ibar-baso zaharrak berreskuratzea, eta abar); barnean sartzen dira uholde-arriskura egokitzeko jarduketak, uholde-eremuan dauden elementu kalteberei dagokienez: uholdeen aurkako hesiak edo ura ateratzeko ponpak jartzea, fatxadak iragazgaiztea edo birdiseinatzea, perimetro-hormak eraikitzea edo hobetzea, ekipo edo instalazio kalteberak babestea edo lekualdatzea, eta abar, bai eta hiri-eremuak babesteko jarduketa espezifikoak ere (defentsak indartzea, segurtasun-perimetroak ezartzea, azpiegiturak eta komunikazio-bideak iragazkor bilakatzea edo egokitzea, eta uholde-eremuko beste edozein jarduketa, uholde-arriskua murriztu badezake).

1. lerro honetarako 2.200.000 euroko kreditua bideratu da hasiera batean.

2. lerroa. Uholde-arriskua kudeatzeko planetan eta babes zibileko plan autonomikoetan jasotako babes zibileko mekanismoak ezartzeari lotutako jarduketak, hala nola babes zibileko planak edo abisu- eta alerta-sistemei buruzko planak idaztea edo eguneratzea, autobabesa eta uholde-arriskura egokitzea sustatzea, dibulgazio-, prestakuntza- eta gaikuntza-ekintzen edo antzekoen bitartez.

2. lerro honetarako 141.260 euroko kreditua bideratu da hasiera batean.

2. 1. lerroko nahiz 2. lerroko jarduketak izan, 3 motatakoak izan daitezke, deialdi hau argitaratzen den egunean zer fasetan dauden kontuan hartuta:

Jada gauzatu diren jarduketak. Benetan ordaindu direnak eta, beharrezkoa bada, obra amaierako akta edo instalazio ziurtagiria dutenak.

Definituta dauden jarduketak. Gauzatu gabe dauden jarduketak baina proiektua edo memoria baloratua (kasu bakoitzean aplikatu behar dena) dutenak bai eta baimenak ere, beharrezkoak badira.

Definitu gabe dauden jarduketak. Gauzatu gabe dauden jarduketak eta kasu hauetako batean daudenak:

–Ez dute proiekturik behar.

–Proiektua behar dute, baina oraindik ez dute.

–Proiektua behar dute eta badute, baina gauzatzeko beharrezkoak diren baimenak ez dituzte oraindik.

3. Jarduketa guztiek kontuan izan beharko dituzte Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren printzipioak, eta errespetatu beharko dituzte Uren Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuak eta horren ondoriozko araudiak ezartzen dituzten baldintzak, baita aplikatzekoa den hirigintzako eta ingurumeneko araudia ere.

4. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak eta dirulaguntzen zenbatekoa.

1. Gastu diruz lagungarriak izanen dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe dagozkionak, baldin eta horretarako guztiz beharrezkoak badira, deialdi honetan eta aplikatzekoa den araudian aurreikusitako epe eta baldintzetan egiten badira, eta emandako dirulaguntza justifikatzeko aldia bukatu baino lehen ordaindu badira.

2. Diruz lagungarriak izanen dira obren zerbitzu osagarrietako gastuak, hala nola memoriak eta txosten teknikoak idaztea, eraikuntza-proiektuak, obra zuzendaritza eta segurtasun eta osasunaren koordinazioa, azterketa topografikoak, geoteknikoak, uholde-arriskuari buruzkoak, eta abar; diruz lagungarriak dira, halaber, instalazio elektriko berrietarako espedientea irekitzeko tramiteek, legeztatzeak eta ziurtagiriek eragindako gastuak.

Zehazki, eraikuntza-proiektua idazteko eta obra zuzendaritzarako, haietako bakoitza exekuzio materialaren aurrekontuaren %5ekoa izanen da gehienez.

3. Hautagarriak izanen dira lurrak erosteko gastuak eta uholde-arriskuaren aurrean babesteko jarduketek ukitzen ahal duten beste edozein eskubideren kalte-ordainenak, bai eta, beharrezkoa izanez gero, dauden eraikinak eraisteko gastuak ere, ingurua uholde-arriskura egokituta egon dadin.

4. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak finantzatutako inbertsioa dela zabaltzeko eta publizitatzeko betebeharrek, 14. oinarrian jasotakoek, eragindako gastuak ere sartzen ahalko dira.

5. Gastu justifikatu eta diruz lagungarrien zenbatekoaren gainean, jarduketa bakoitzerako dirulaguntzaren portzentajea eta gehieneko laguntza (BEZa kenduta) honako taula honetan jasotzen direnak izanen dira. Ez dira diruz lagunduko honako taula honetan adierazitakoa baino kostu txikiagoa duten jarduketak (BEZa kenduta):

JARDUKETA
LERROA

JARDUKETAREN
GUTXIENEKO ZENBATEKOA

(eurotan)

DIRULAGUNTZAREN
EHUNEKOA, JADA GAUZATU DIREN JARDUKETETARAKO

DIRULAGUNTZAREN
EHUNEKOA, GAUZATU
GABEKO JARDUKETETARAKO

LAGUNTZEN GEHIENEKO ZENBATEKOA

(eurotan)

1

2.000

%80

%100

400.000

2

1.000

%60

%80

15.000

6. Lerro batean aurkeztutako eskaera guztiei erantzun ondoren, lerro horretan gelditzen bada kreditu erabilgarririk, beste lerrokoei erantzuteko erabiliko da, puntuazio ordenari jarraituz. Eskaera guztiei erantzun ondoren, kreditu erabilgarririk badago, erabiliko da laguntzaren gehieneko zenbatekoa dela-eta erantzun gabe gelditu diren eta puntuazio handiena duten eskaeren bukaerako esleipena handitzeko, betiere dirulaguntzaren gehieneko portzentajeak errespetatuta. Besterik ezean, kreditu erabilgarri horrekin handitzen ahalko da jada gauzatu diren jarduketetarako aurreikusitako dirulaguntza portzentajea, gehienez ere gauzatu gabeko jarduketetarako aurreikusitako portzentajeraino, lehentasuna emanda 1. lerrokoei, puntuazioaren ordena aintzat hartuta.

7. Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluaren arabera, diruz lagundutako jardueren ehuneko ehun azpikontratatzen ahalko da.

8. Ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) 2020ko otsailaren 1a baino lehen egindako jarduketak (obra bat denean, zuinketa akta egiteko data, zerbitzu kontratua hasteko data edo udal idazkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena, beste kasuetan).

b) Jabari publiko hidraulikoko ibilguei lotutako uholdeekin zerikusirik ez duten obra edo jarduketak, hala nola hiri-inguruneetako drainatzea hobetzeko obrak, euri-uren kolektoreak, ekaitz-biltegiak edo antzekoak.

c) Uholde-arriskurako egokitzapenarekin zuzeneko loturarik ez duten konponketak edo hobekuntzak egiteko obrak edo jarduketak.

d) Eraikuntzetan nahitaez bete beharreko indarreko araudiak, bai eta ingurumen-legeria nazionala eta Europakoa ere, betetzen ez dituzten edo betetzen uzten ez duten jarduketak. Ez dira inola ere diruz lagunduko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan ezarritako klima eta ingurumen arloko helburuei kalte nabarmena, zuzenekoa edo zeharkakoa, eragiten dieten jarduketak (erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du).

e) Europar Batasuneko edo estatuko indarreko nahitaezko arauetara egokitzeko jarduketak.

f) Zuzeneko eta zeharkako zergak, horien artean BEZa.

g) Erakunde onuradunaren zeharkako kostuak: kudeaketa- eta administrazio-gastu espezifikoak (gastu arruntak barnean direla, hala nola argia, ura, gasa, telefono finkoa, Interneterako konexioa edo telefonia mugikorra).

h) Finantza-gastuak, aholkularitza juridiko edo finantza-aholkularitzako gastuak, notario- edo erregistro-gastuak, peritu-gastuak, administrazio-gastu espezifikoak eta banku-bermearen gastuak.

i) Oro har, argi zehaztuta ez dauden edo dirulaguntzaren helburuarekin zuzenean lotuta ez dauden gastu guztiak.

5. oinarria.–Jarduketak gauzatzeko epea.

Ingurumen Konferentzia Sektorialaren 2022ko ekainaren 20ko Erabakiaren bidez onetsi ziren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (STEP) 5. osagaiaren esparruan ("Itsasbazterra eta ur-baliabideak babestea"), autonomia erkidegoek eta Ceuta eta Melilla hiriek kudeatutako kredituak emateko eta lurraldean banatzeko irizpideak, hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babestu eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak egiteko planerako; erabaki horren 4.6 puntua aplikatuz, jarduketak dirulaguntza eskatu aurretik hasita egoten ahalko dira, betiere ez badaude 2020ko otsailaren 1a baino lehen hasita (obra bat bada, zuinketa-akta egiteko data; zerbitzu kontratua hasteko data; edo, beste kasu batzuetan, udal-idazkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena).

Obrak bukatzeko gehieneko epea ezartzeko, kontuan hartuko da noraino dauden gauzatuta, 3.2 oinarrian adierazitakoari jarraikiz:

–Jada gauzatu diren jarduketak: ez da beharrezkoa bukatzeko eperik ezartzea.

–Definituta dauden jarduketak: 2025eko abenduaren 31. Epe hori 2026ko ekainaren 30era arte luzatzen ahalko da, baldin eta atzerapenaren arrazoiak justifikatzen dituen azalpen bat aurkezten bada, 2025eko abenduaren 1ean beranduenez. Azalpen horrekin batera, jarduketa gauzatzeko eta justifikatzeko hartutako neurrien deskribapena aurkeztu beharko da 2026ko ekainaren 30a baino lehen.

–Definitu gabe dauden jarduketak: 2026ko ekainaren 30a. Gainera, jarduketa horietan, 2025eko urriaren 31 baino lehen, jarduketaren exekuzioa esleitu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Esleipen-egiaztagiri hori aurkezten ez bada, epea 2026ko ekainaren 30era arte luzatzen ahalko da, baldin eta, 2025eko urriaren 31n, beranduenez, atzerapenaren arrazoiak justifikatzen dituen azalpen bat aurkezten bada; azalpen horrekin batera, jarduketa gauzatzeko eta justifikatzeko hartutako neurrien deskribapena aurkeztu beharko da 2026ko ekainaren 30a baino lehen.

6. oinarria.–Jarduketen baldintza teknikoak, SEMari dagokionez.

5. osagaiaren agiriko 8. atalarekin bat, I2 inbertsioko jarduketetan DNSH printzipioa betetzen dela bermatzeko baldintza teknikoak hauek dira:

–Jarduketak egitean, eraikuntza lanetan sortzen diren eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen pisuaren %70 gutxienez (2000/532/EE Erabakian ezarritako Europako Hondakin Zerrendaren 17 05 04 kategorian aipatzen diren jatorri naturaleko materialak kenduta), berrerabili, birziklatu edo berreskuratuko da; horien artean sartuta daude betegarrirako lanak egitea hondakinekin, beste material batzuen ordez, Europar Batasuneko hondakin hierarkiarekin eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat.

–Operadoreek mugatuko dute hondakinen sorkuntza eraikuntza eta eraispen prozesuetan, Europar Batasuneko eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat, teknika erabilgarri onenak kontuan hartuta eta eraispen selektiboak erabilita, substantzia arriskutsuak segurtasunez bereizi eta manipulatzea ahalbidetzeko eta kalitate handiko berrerabilera eta birziklatzea errazteko, materialak modu selektiboan bereiziz, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinetarako eskura dauden sailkapen sistemak baliatuta.

–Eraikuntza-proiektua eta teknikak bateragarriak izanen dira sistema zirkularrarekin, eta erakutsiko dute nola diseinatu diren baliabideekin efizienteagoak izateko, moldagarriak, malguak eta desmuntagarriak, berrerabilera eta birziklatzea ahalbidetzeko, ISO 20887 eta eraikinen moldagarritasuna ebaluatzeko beste arau batzuk erreferentziatzat hartuta. Jada gauzatu diren jarduketak direnean, udal idazkaritzak horri buruz emandako erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da.

7. oinarria.–Dirulaguntza emateko irizpideak.

1. Laguntza hauek emanen dira norgehiagokako prozeduraren bidez, aurkeztutako eskaerak alderatuz, haien arteko ordena ezartze aldera; nolanahi ere, lerro bakoitzerako baimendutako gastua aski bada lerro horretako eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen hurrenkera hori ezartzea eta aurkeztutako ordenaren arabera erantzunen zaie.

2. Aurrekoa gorabehera, toki erakunde batek jarduketa bat baino gehiagorako laguntza eskatzen badu, horien lehentasun hurrenkera adierazi beharko du, alde batetik 1. lerroko jarduketen ordena eta beste batetik 2. lerrokoen ordena. Eskaera guztiak baloratuko dira, eta hasiera batean laguntza emanen zaio lehentasun hurrenkeran lehen tokian jarritakoari. Aurrekontu erabilgarriak aukera ematen badu toki erakunde bakoitzak aurkeztutako jarduketa bat baino gehiago diruz laguntzeko, bigarrenari emanen zaio laguntza eta gero hurrengoei. Prozedura hori bereizita erabiliko da 1. lerroko jarduketetarako eta 2. lerrokoetarako.

3. Eskaeren lehentasun-hurrenkera prestatzeko, honako balorazio-irizpide hauek aplikatuta lortzen diren puntuen batuketa eginen da (gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira):

a) 1. lerroa.Ingurumena leheneratzeko eta ibilguen eta ibaiertzen egoera hobetzeko lanak, hiriguneetan uholde-arriskua murrizten ere lagunduko baitute; barnean sartzen dira uholde-arriskura egokitzeko jarduketak, uholde-eremuan dauden elementu kalteberei dagokienez, eta hiri-eremuak babesteko jarduketa espezifikoak:

BALORAZIO IRIZPIDEAK

PUNTUAK

Definituta dauden jarduketak

25

Definitu gabe dauden jarduketak

10

Ingurumena leheneratzeko eta ibilguen eta ibaiertzen egoera hobetzeko lanak, hiriguneetan uholde-arriskua murrizten ere lagunduko baitute

25

Nafarroako Gobernuak ibai-eremuak leheneratzeari buruz egindako azterketetan edo uholde-arriskuaren aurreko udal jarduketako planetan jasotako jarduketak

5

Elementu babestua, "garrantzi bereziko puntu" gisa katalogatua 100 urteko errepikatze-denbora duen agertokirako, Uholdeei buruzko Zuzentarauaren ibai-uholdeen arriskuen mapen arabera¹

10

Uholderako arrisku potentzial handiko eremuan dagoen elementua/udalerria¹

10

10 urteko errepikatze-denbora duen uholde-eremuan egiten diren jarduketak²

10

100 urteko errepikatze-denbora duen uholde-eremuan egiten diren jarduketak²

5

2.000 biztanle baino gutxiago dituen toki erakundea³

10

10.000 biztanle baino gutxiago dituen toki erakundea³

5

Eskaerarekin batera aurkezten den dokumentazio teknikoaren koherentzia, kalitatea eta argitasuna

5 gehienez

b) 2. lerroa.Uholde-arriskua kudeatzeko planetan eta babes zibileko plan autonomikoetan jasotzen diren babes zibileko mekanismoak ezartzeari dagozkion jarduketak, hala nola babes zibileko planak idatzi edo eguneratzea, abisu eta alerta sistemak, eta uholde-arriskuaren aurrean autobabesa eta egokitzapena sustatzekoak, etab.:

BALORAZIO IRIZPIDEAK

PUNTUAK

Definituta dauden jarduketak

25

Definitu gabe dauden jarduketak

10

2021eko abenduan izandako ohiz kanpoko eurite eta uholdeek ukitutako udalerrietako jarduketakhortik aurrera

15

Uholderako arrisku potentzial handiko eremuan dagoen elementua/udalerria¹

10

Elementu ukitua, "garrantzi bereziko puntu" gisa katalogatua 100 urteko errepikatze-denbora duen agertokirako, Uholdeei buruzko Zuzentarauaren ibai uholdeen arriskuen mapen arabera¹

10

Uholdeei aurre egiteko jarduketa planak idaztea udalerrietan, Nafarroako Foru Komunitatean uholde-arriskuari aurre egiteko Larrialdietarako Plan Bereziaren arabera (2023ko martxoko bertsioa) horretarako gomendioa dutenetan

10

Autobabeserako planak idaztea uholde-eremuan dauden eta udal jabetzakoak diren kanpinetarako, kirol eta aisialdi instalazioetarako, adinekoen egoitzetarako, eta abarrerako

5

Uholde-arriskuaren inguruko dibulgazio, prestakuntza eta gaikuntzarako ekintzak jasotzea, herritarren autobabeserako eta arrisku horretaz jabetzeko

5

Abisu eta alerta sistema bat ezartzea, uholdeen aurrean jarduteko, dagoeneko homologaturik dagoen udal plan batekin lotuta

5

2.000 biztanle baino gutxiago dituen toki erakundea³

10

10.000 biztanle baino gutxiago dituen toki erakundea³

5

Eskaerarekin batera aurkezten den dokumentazio teknikoaren koherentzia, kalitatea eta argitasuna.

5 gehienez

(1) Instrukzio organoak egiaztatutako egoera (Uholde-arriskua duten eremuen kartografia sistema nazionaleko bisore kartografikoan kontsultatu daiteke: https://sig.mapama.gob.es/snczi/).

(2) Instrukzio organoak egiaztatutako egoera (Uholde-arriskua duten eremuen kartografia sistema nazionaleko bisore kartografikoan kontsultatu daiteke: https://sig.mapama.gob.es/snczi/). Puntuazioa izanen da uholde-arrisku handiena duen eremuari dagokiona, babestu beharreko higiezina edo elementua dagoen eremuen artetik. Esparruan uholde-arriskua duten eremuen mugaketarik ez badago, higiezinaren, instalazioaren edo jarduketa-eremuaren uholde-arriskua egiaztatzen duten agiri grafikoak aurkezten ahalko dira, instrukzio organoak aztertu eta baloratu ditzan.

(3) 9/2024 Foru Agindua, otsailaren 1ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Kontzejuetako populazioaren zifrak, 2023ko urtarrilaren 1ari dagozkionak, ofizialtzat jotzen dituena (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/34/3).

(4) 81/2021 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, onesten duena 2021eko abenduan Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko eurite eta uholdeek ukitutako udalerrien zerrenda, eta zehazten dituena kalte horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga salbuespenak eta horiek aplikatu dituzten udalerriei eman beharreko konpentsazioak (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/8/0).

8. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen langileen tramiteen katalogoko fitxa erabiliz:

https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/toki-entitateentzako-diru-laguntzak-ebro-resilience-estrategiako-herriguneetan-uholde-eta-ingurumen-integrazioko-arriskuari-egokitzeko-eta-hura-babesteko-jarduketak-garatzeko

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat joko modu telematikoan fitxa hori erabiliz aurkezten ez diren eskaerak. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

3. Erakunde eskatzaileak gaitutako helbide elektroniko bakarra izan beharko du deialdi honekin lotutako jakinarazpenak jaso ahal izateko bitarteko elektronikoekin, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aurreikusitakoari jarraikiz.

4. Eskaerarekin batera ondotik aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da, agiri bereizietan eta behar bezala identifikatuetan. Jarduketa edo proiektu bakoitzeko eskaera bat aurkeztu beharko da:

a) Laguntza eskatzeko inprimakia (I. eranskina), bertan adierazita dirulaguntza jasotzeko aurkezten diren jarduketen izenak, jarduketa lerroa, 3. oinarria aplikatuta dagokiona, eta zenbatekoa (BEZa kenduta).

b) Jarduketa bat baino gehiago aurkezten badira 1. lerrorako, 2. lerrorako edo bietarako, jarduketen lehentasun hurrenkera adieraziko da (II. eranskina), 7.2 oinarrian adierazitakoaren arabera, dirulaguntza zer jarduketatarako eskatzen den sailkatuta, toki erakundeak laguntza ematea nahiko lukeen hurrenkeran, baldin eta aurrekontu erabilgarriak ez badu uzten jarduketa guztiak diruz laguntzen.

c) Deskripzio-memoria edo eraikuntza-proiektua, teknikari eskudun batek sinatua, 40.000 euro baino gehiagoko obra baldin bada, informazio zehatzarekin obraren helburuaz, irismenaz, kokapenaz (katastroko informazioa ere bai, beharrezkoa bada), hasiera eguna (eta bukaerakoa, obra jada gauzatuta badago), egiteko epea, aurrekontu zehaztua eta egin beharreko jarduketen eta haien zenbatekoan zerrenda, jarduketa lerroen arabera multzokatuta, 3. oinarriarekin bat.

1. lerroko jarduketen kasuan, lortutako babes-mailaren berri eman beharko da, eta kuantitatiboki adierazi beharko da zenbateraino murriztu den uholde-arriskua (proposatutako jarduketa gauzatu aurreko uholde-eremua alderatu jarduketa egin ondoko uholde-eremuarekin), kasua bada.

d) Datuak lagatzeko eta tratatzeko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari dagokionez (III. eranskina).

e) Zeharkako printzipioekiko konpromisoaren adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeari dagokionez (IV. eranskina):

–Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko eta detektatzeko behar diren neurriak hartzea, eta, kasua bada, atzemandako ez-betetzeak dagokien agintariei jakinaraztea.

–Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitea, DNSH printzipioa (Do Not Significant Harm).

f) Interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena (IGEA), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko jarduketei dagokienez (V. eranskina).

5. Dokumenturen bat jadanik Foru Komunitateko Administrazioaren esku badago, erakunde interesdunak hala azaldu beharko du eskaeran, adieraziz zer dokumentu den, eta datu babesturik baldin bada Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, baimena emanen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari sarbidea izateko.

9. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari dagokio, Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atalaren bidez, berak aztertuko baititu jasotako eskaera guztiak eta dokumentazioa. Gainera, neurriak hartuko ditu iruzurra eta ustelkeria prebenitu, detektatu, jakinarazi eta zuzentzeko, eta interes-gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko.

2. Espedientea prestatzeko prozesuan parte hartzen duten pertsonen interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena (IGEA) jasoko da espedientean. Adierazpen hori bat etorriko da urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduaren IV. eranskinean jasotako ereduarekin. Agindu hori SEEPa gauzatzen duten prozeduretan interes-gatazka izateko arriskuaren analisi sistematikoari buruzkoa da.

3. Eskaerak oinarri arautzaile hauetan eskatutako baldintzetakoren bat betetzen ez badu, erakunde eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, hamar egun balioduneko epe luzaezinean, errekerimendua jaso eta biharamunetik aurrera zenbatuta, akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta adieraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

4. Ingurumena leheneratzeko eta ibilguen eta ibaiertzen egoera hobetzeko lanak direnean, gauzatu gabe daudenak eta egiteko behar diren baimenak oraindik lortu gabe dituztenak, Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atalak ingurumen txostena eskatuko dio Arrantza Kudeaketarako Atalari. Edonola ere, toki erakundeak izapidetuko ditu kasu bakoitzean behar diren baimenak.

5. Eskaerak aztertuta eta zuzenketak eginda, baldintza guztiak eta behar den dokumentazioa betetzen dituzten administrazio espedienteak baloratuko ditu oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

Puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, lehentasuna emanen zaie biztanle kopuru txikiagoa duten erakundeen jarduketei eta, horrela ere hausten ez bada, aurkezpen ordenaren arabera ebatziko da.

Balorazioa bukatuta, unitate kudeatzaileak behin-behineko ebazpen proposamena eginen du, behar bezala arrazoituta, eta modu telematikoan jakinaraziko zaie toki erakunde onuradunei, entzunaldia emanda 10 egunez, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko. Entzunaldiaren izapidea alde batera utz daiteke, prozeduran interesdunek azaldutako egitateak, alegazioak eta frogak bakarrik agertzen direnean eta besterik agertzen eta kontuan hartzen ez denean. Halakoetan, aurkeztutako ebazpen proposamena behin betikoa izanen da.

Behin betiko ebazpen proposamena eman ondoren, laguntzak ematen dituen organoari igorriko zaio zuzenean, erakunde eskatzaileen onarpenaren beharrik gabe.

6. Eskaerek oinarri hauetan edo aplikatzekoa den araudian jasotako eskakizunak betetzen ez badituzte edo behar den dokumentazioa ez badute, tramitera ez onartzeko edo ukatzeko ebazpena emanen da, kasu bakoitzean gertatzen den egoeraren arabera.

7. Laguntzen zenbatekoa izanen da aplikatzea, 7. oinarrian jasotako irizpideak aplikatuta balorazio handiena lortu duten eskaerei, ezarritako laguntza portzentajea, kasu bakoitzean ezarritako gehienekoa, aurrekontu kreditu erabilgarria bukatu arte.

Azken proiektu diruz lagungarrirako behar adina krediturik ez badago, dagoen zenbateko erabilgarria emanen zaio, kasuko jarduketa lerroko aurrekontu saldoa bukatu arte.

8. 2025erako aurreikusitako kreditua nahikoa ez bada definitutako jarduketei dagozkien eskaerei erantzuteko, handitzen ahalko da 2024rako eta 2026rako aurreikusitakoaren kontura. Era berean, eskaera horiei erantzun ondoren 2026rako aurreikusitako kreditua ez bada nahikoa egindako jarduketei erantzuteko, handitzen ahalko da 2024rako aurreikusitakoaren kontura.

Eta alderantziz, definitutako jarduketei dagozkien eskaera guztiei erantzun ondoren, 2025erako aurreikusitako kredituan gerakina balego, erabil liteke 2026rako aurreikusitakoa handitzeko, jada gauzatu diren jarduketak diruz laguntzeko beharrezkoa izanez gero. Era berean, eskaera horiei erantzun ondoren 2024rako aurreikusitako kreditua ez bada nahikoa egindako jarduketei erantzuteko, handitzen ahalko da 2025erako eta/edo 2026rako aurreikusitakoaren kontura.

10. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1. Instrukzio organoak proiektu edo jarduketa bakoitzari emandako puntuazioei buruzko txosten justifikatua eginen du. Txosten horretan, erakunde onuradunek dirulaguntzak jasotzeko beharrezko baldintza guztiak betetzen dituztela jasoko da, bai eta, baldintzak beteta, aurrekontua mugatua izateagatik deialditik kanpo geratu direnen zerrenda ere. Horrez gain, laguntzak emateko proposamena eginen du, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusira igorriko.

2. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ebatziko du dirulaguntza emateari buruz, ebazpen proposamena oinarri harturik. Ebazpena gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

Ezarritako epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

3. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti. Hauek adieraziko ditu:

a) Dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, kasua bada, berariaz adierazita gainerako eskaerak ezetsi direla. Horien artean agertuko dira ezetsi direnak deialdian ezarritako gehieneko kreditua gainditzeagatik, hau da, esleitutako aurrekontu-baliabideak mugatuak izatearen ondorioz, "Dirulaguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak" izeneko 7. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera horietako bakoitzari emandako puntuazioa adieraziz. Horrela, erakunde onuradunen batek dirulaguntzari uko eginez gero, laguntzak ematen dituen organoak erabakiko du, beste deialdi bat egin behar izan gabe, puntuazio hurrenkeraren arabera haren atzetik dagoen edo dauden eskatzaileari edo eskatzaileei dirulaguntza ematea, baldin eta onuradun baten ukoari esker kreditu aski askatu bada ukatutako eskaera bat bederen aintzat hartzeko.

b) Ondorio horietarako diruz lagungarriak diren gastuen zenbatekoa eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa. Proiektua edo jarduketa bukatzeko eta jarduketak egin direlako justifikazioa aurkezteko gehieneko epeak.

4. Baldin eta laguntzak eman ondotik deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, lerroren batean kreditua askatzen bada, edo kreditu erabilgarria baldin badago esleitu ez delako, honako hauei diru gehiago emateko erabiltzen ahalko da:

a) Aurrekontuan behar adina kreditu ez egoteagatik zegokien laguntza osoa jaso ez duten lerro bereko eskaerak. Eta ondoren, egoera berean dauden beste lerroko eskaerak, lehentasuna 1. lerroari emanda.

b) Hori egin ondoren oraindik ere saldo erabilgarririk baldin badago, aurrekontu kreditu faltagatik ezetsi diren eskaerei erantzunen zaie, kreditua askatu den lerrotik hasita, eta gero, egoera berean dauden beste lerroko eskaerei, a) letran ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

11. oinarria.–Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa.

1. Ordainketa eskatzeko, diruz lagundutako jarduketak egin direla egiaztatzen duen dokumentazio guztiak aurkeztuta egon beharko du, beranduenez, data honetan:

–2024ko urriaren 31, jada gauzatu diren jarduketetarako.

–2025eko abenduaren 31, definituta dauden jarduketetarako. Epe hori 2026ko ekainaren 30era arte luzatzen ahalko da, baldin eta atzerapenaren arrazoiak justifikatzen dituen azalpen bat aurkezten bada, 2025eko abenduaren 1ean beranduenez. Azalpen horrekin batera, jarduketa gauzatzeko eta justifikatzeko hartutako neurrien deskribapena aurkeztu beharko da 2026ko ekainaren 30a baino lehen.

–2026ko ekainaren 30a, definitu gabe dauden jarduketetarako. Gainera, jarduketa horietan, 2025eko urriaren 31 baino lehen, jarduketaren exekuzioa esleitu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Esleipen-egiaztagiri hori aurkezten ez bada, epea 2026ko ekainaren 30era arte luzatzen ahalko da, baldin eta, 2025eko urriaren 31n, beranduenez, atzerapenaren arrazoiak justifikatzen dituen azalpen bat aurkezten bada; azalpen horrekin batera, jarduketa gauzatzeko eta justifikatzeko hartutako neurrien deskribapena aurkeztu beharko da 2026ko ekainaren 30a baino lehen.

Data horretan dokumentazioa aurkeztu gabe izateak kasuko dirulaguntza galtzea ekartzen ahalko du.

2. Dirulaguntzaren ordainketa eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Froga eta elementu dokumental hauek biltzen dituen agiria:

I. Egindako lanen izena, kokapena eta azalpen labur bat, jarduketa erakusten duten argazki batzuk barne: jarduketaren aurretik, bitartean eta bukatuta dagoenean.

2. lerroan sartutako autobabesa sustatzeko jardueren kasuan, deialdiak, jardunaldia/k edo tailerra/k egin izanaren akta/k aurkeztuko dira, eta, haiekin batera, egindako ponentzietan aurkeztutako dokumentazioa, dibulgaziorako banatutako dokumentazioaren kopia (esku-orriak, kartelak etab.), hedabideetan eta toki erakundearen webean argitaratutakoaren erregistroa, bai eta jarduketa benetan eta behar bezala gauzatu dela egiaztatzen duen beste edozein agiri ere.

II. Ibaiertzak leheneratzeko eta uholdeetatik babesteko gauzatu den ekintza mota.

III. Leheneratutako ibaiertzen kilometro kopurua eta uholde-arriskutik babestutako biztanle kopurua.

IV. Jarduketa amaitu izanaren ziurtagiriaren kopia bat (obra-harreraren akta, teknikari eskudun batek izenpetua, obraren kasuan, jardunaldia/tailerra egin izanaren akta-laburpena, etab.).

V. Jarduketak baimenak behar izanez gero, lortu direnen kopia.

VI. 14. oinarrian ezarritako publizitate eta zabalkunde betebeharra bete dela erakusten duten argazkiak.

b) Fakturak edo ziurtagiriak, organo eskudunak behar bezala adostuak eta onartuak, erakunde onuradunaren izenean. Faktura edo ziurtagiri horietan zehatz-mehatz adierazi beharko dira erositako ondasunak edo egindako jarduketak, kontzeptuaren barruan sartuta SEEP funtsaren kargura egiten dela (deialdi hau argitaratu aurretik egindako jarduketen kasuan, udal idazkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena, horri buruzkoa).

c) Fakturen ordainagiriak, gutxienez eduki hau dutenak:

–Transferentzia-jaulkitzailearen izena.

–Erakunde onuradunaren izena.

–Zenbatekoa.

–Zordunketaren data.

–Kontzeptua, non faktura zenbakia agertuko baita.

Gauzatan egindako ordainketak ez dira onartuko. Fakturen ordainagirien bidez inbertsio osoa ordaindu dela frogatu beharko da.

d) Idazkariaren adierazpena, kontratazio publikoaren gaineko araudia bete dela dioena.

e) Hornitzaileei eta/edo azpikontratistei buruzko informazioa emateko betebeharra betetzea, oinarri hauen VI. eranskinean jasotakoa.

f) Dirulaguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

3. Eskaerak aipatutako dokumentazioa ez badu, instrukzio unitateak erakunde eskatzaileari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio hala egiten ez badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

12. oinarria.–Emandako dirulaguntzaren ordainketa.

1. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu egiaztatzeko erakunde onuradunek beren gain hartutako konpromisoak bete dituztela eta inbertsioa aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.

Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietarako joko du, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera. Kontrol horien barnean, bisitak eginen dira, bertatik bertara egiaztatzeko inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla, edo egiaztatzeko instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.

2. Emandako laguntza baino gastu handiagoa justifikatzen bada, ematean adierazitako kopurua baino ez da ordainduko.

3. Inbertsioa 5. oinarrian adierazitako egunerako bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galdu eginen da.

4. Eskatutako dokumentazioa aztertu ondoren, dirulaguntza ordainduko da, onartu den kopuruan, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, eta, laguntza ematea onetsi zenean aurkeztu zen dokumentazio teknikoaren arabera gauzatu dela frogatu ezean, dirulaguntza gutxitu eginen da, eta benetan frogatzen den inbertsioaren arabera egokituko da.

5. Aurreko murrizketa eta bazterketa horiek ez dira aplikatuko baldin eta erakunde onuradunek frogatzen badute ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, edo gerora sortutako eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu. Honako hauek izanen dira ezinbesteko arrazoiak:

a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetu duena.

b) Inbertsioa ustekabean suntsitzea erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari garaiz eta behar bezala jakinarazi dizkion arrazoiengatik.

c) Inbertsioa ezin egitea, hornidura-arazo orokortuak direla-eta, baldin eta frogatzen bada materialak behar besteko aurrerapenaz enkargatu direla eta atzerapena gertatu dela erakunde onuradunari ez dagozkion arrazoiengatik.

13. oinarria.–Erakunde onuradunen betebeharrak.

1. Laguntzen onuradun diren erakundeek nahitaez bete beharko dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak, bai eta SEMa finantzatzeari dagozkion betebehar nazionalak eta Europakoak.

2. Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek, zehazki, betebehar hauek dituzte:

a) Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak gauzatu eta justifikatzea deialdi honetan ezarritako modu eta epeetan.

b) Beharrezkoak direnean, nahitaezko lizentziak eta baimenak izatea, diruz lagundutako jarduerak hasten diren unean.

c) Diruz lagungarriak ez diren inbertsioen eta gastuen finantza karga bere gain hartzea.

d) Dirulaguntza jaso duten inbertsioak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, ordainketan jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

e) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari idatziz komunikatzea, gertatzen den unean, proiektua edo jarduketa gauzatzean izandako edozein gorabehera, berekin dakarrena aldaketaren bat edukian edo kostuan.

f) Laguntza ongi eman dela eta inbertsioa ongi gauzatu dela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.

Horretarako, kontabilitate-sistema bereizi bat edo kontabilitate-kode egoki bat mantendu beharko da proiektuarekin edo jarduketarekin lotutako transakzio guztietarako, eta dokumentuak formatu elektronikoan gorde beharko dira bost urtez, eragiketa egiten denetik aurrera, edo hiru urtez, finantzaketa 60.000 eurokoa edo txikiagoa bada.

g) Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa errespetatzen dela bermatzea, SEEPean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian xedatutakoaren arabera.

Zehazki, aintzat hartuko da Batzordearen Komunikazioa, hau da, "Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa" aplikatzeari buruzko gida teknikoa, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=uriserv:OJ.C_.2021.058.01.0001.01.SPA), eta, horrekin batera, Espainiako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onesten duen Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren Proposamenean eskatutakoa https://www.prtr.miteco.gob.es/content/dam/prtr/es/obligaciones-medioambientales/guiadnshmitecov20_tcm30-528436.pdf.

h) Onartzea Europako Batzordearen, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoaren, Europako Kontuen Auzitegiaren eta Europako Fiskaltzaren kontrolak, eta aitortzea Europako erakunde horien eta agintari nazionalen eskubidea, haien eskumenak gauzatzeko behar duten informazioa eskuratzeko.

i) Erakunde onuradunak toki erakundeak izanen direnez, SEEParen esparruan erakunde betearazleak izanen dira, eta "Iruzurraren aurkako neurrien plan" bat izan beharko dute, zeinak aukera emanen baitu bermatzeko eta deklaratzeko, zeinek bere jardun-eremuan, funtsak aplikatzekoak diren arauen arabera erabili direla, bereziki iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazken prebentzioari, detekzioari eta zuzenketari dagokienez; aplikatuko zaie, halaber, urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan, SEEPa betearazten duten prozeduretan interes-gatazken arriskua sistematikoki aztertzeari buruzkoan, ezarritakoa. Laguntza horien gaineko informazioaren eta kontrolaren ondorioetarako, informazioa lagako da Europako Funtsen Sistemekin dirulaguntza horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko ezarritako sistemen artean.

j) Egindako gastuak eta mugarriak eta helburuak lortzen egindako aurrerapausoak justifikatzea Espainiako Gobernuari, CoFFEE plataformaren bidez edo ezartzen den sistemaren bidez, SEEParen erakunde betearazlea baita.

14. oinarria.–Zabalkunde- eta komunikazio-neurriak betetzea.

Europar Batasuneko funtsen hartzaile guztiek, oro har, finantzaketaren jatorria aitortu eta haren ikusgarritasuna bermatu behar dute. Horretarako, laguntza hauen onuradunek publizitate- eta zabalkunde-betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Jasotako laguntzaren publizitatea egitea udalaren webaren eta sare sozialen bidez, halakorik izanez gero, bai eta onuradunak diruz lagundutako inbertsioak direla-eta egiten duen dokumentazioaren bidez ere.

b) Diruz lagundutako jarduketen informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazio-kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, web-orriak, prentsako iragarkiak, ziurtagiriak, etab.), honako logo hauek sartu beharko dira, ezkerretik eskuinera, jarraian adierazten den bezala:

1. Europar Batasunak "NextGenerationEUk" finantzatua.

2. Espainiako Gobernua + osagaiaren ardura duen ministerioa.

3. Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (SEEP).

4. Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aipamenarekin.

c) "SEEParen markaren eskuliburuan" jasotako arau grafikoak eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan, SEEParen ikusizko identitatearen webgune honetan kontsultatzen ahal direnak: http://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual (material grafikoak deskargatzeko orri ofiziala baita, eta hainbat euskarriren maketazioaren beste adibide batzuk lortzeko tokia).

d) Diruz lagundutako jarduerei buruz edozein hedabidetan egiten den aipamen orotan, adierazi beharko da Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak finantzatu dituztela.

e) Informazio kartelak eta plakak egiten badira, leku ikusgarrian, jendeak erraz ikusteko moduan, jarriko dira, testua Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan idatzirik.

15. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna eta finantzaketa bikoitzaren prebentzioa.

1. Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren –nazionalak edo nazioartekoak– beste dirulaguntza batzuekin, baldin eta dirulaguntza horiek kostu bera estaltzen ez badute, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluaren eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 7. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, deialdi honetan emandako laguntzak bateraezinak dira 2024ko deialdiaren esparruan emandakoekin. Deialdi horren bidez, toki erakundeei dirulaguntzak emanen zaizkie jarduketak garatu ditzaten uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta hiriguneak ingurumenean integratzeko, Ebro Resilience Estrategiaren barruan, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Horrenbestez, toki erakunde bat bi deialdi horien onuradun izan badaiteke, zuzendaritza nagusi horrek erabakiko du dirulaguntza zeinetan emanen zaion.

Laguntza hauen bidez emandako finantzaketa ez da bateragarria Europar Batasuneko beste egitura-funts batzuen finantzaketarekin, eta ezin izanen dira diruz lagundu Estatuko Administrazio Orokorraren finantzaketa duten jarduketak, harekin egindako hitzarmen edo protokolo batean sartuta daudelako.

2. Dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan diruz lagundutako proiektu edo jarduketaren kostua baino handiagoa, dela bakarrik, dela beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

3. Aurreko atalean ezarritakoaren ondorioetarako, erakunde onuradunak instrukzio organoari jakinarazi beharko dio helburu bererako beste dirulaguntza batzuk jaso dituela, edo dirulaguntza ez den beste edozein sarrera edo finantzaketa, diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketa eragin ez dezan. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, ordainketan jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

16. oinarria.–Ezarritako baldintzak ez beteartzen diratzearen ondorioak.

1. Deialdi honetako laguntzak emateko ezarritako baldintzetako bat edo Ingurumeneko Konferentzia Sektorialaren 2022ko ekainaren 20ko Erabakian ezarritako betebeharretako eta eskakizunetako bat betetzen ez bada (erabaki horren bidez onetsi ziren autonomia erkidegoek eta Ceuta eta Melilla hiriek kudeatutako kredituak banatzeko eta lurraldean emateko irizpideak, SEEPeko 5. osagaiaren esparruan ("Itsasbazterra eta ur-baliabideak babestea"), uholde-arriskutik babesteko eta egokitzeko eta hirigunea ingurumenean integratzeko jarduketa planerako), arrazoi nahikoa izanen da laguntza itzuli behar dela erabakitzeko, bai eta dagokion berandutze-interesa eskatzeko ere, dirulaguntza ordaindu zenetik itzulketa egin behar dela erabakitzen den egunera arte, edo onuradunak itzulketaren sarrera egiten duen egunera arte, hura baino lehenagokoa bada; edo kobratzeko eskubidea galtzeko, lege horretan ezarritako prozeduraren arabera.

2. DNSH printzipioa eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduan definitutako jarraipen-metodologia betetzearekin lotutako baldintzak betetzen ez badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo dirulaguntza itzuli beharko da.

3. Halaber, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo dirulaguntza itzuli beharko da, baldin eta onuradunak betetzen ez baditu 14. oinarrian aurreikusitako betebeharrak, informazioari, komunikazioari, ikusgarritasunari eta publizitateari dagokienez.

4. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarritako mugarriak ez betetzea laguntza jasotzeko eskubidea galdu eta laguntza itzuli behar izateko arrazoia izaten ahalko da. Zehazki, itzuli beharra eragin dezake mugarriak ez betetzeak Europako funtsak Altxorrera itzultzea eragozten duenean, baldin eta ezin bada bermatu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 5. osagairako hitzartutako helburu globalak beteko direla.

5. Konprometitutako jarduketaren bat epe barruan gauzatzen ez bada, bukatu gabeko jarduketei esleitutako laguntzaren zenbatekoa murriztuko da. Jarduketa bat edo jarduketa multzo bat guztiz bukatuta dagoela ulertuko da, baldin eta ezarritako epeetan zerbitzuan jarri badira, hasiera batean planifikatu zen eginkizuna betetzen ari badira eta laguntzak emateko ebazpenean zehaztutako adierazleak betetzen ari badira.

6. Itzulketa egitea edo kobratzeko eskubidea galtzea proportzionaltasun-printzipioaren arabera ezarriko da, mailaketa honi jarraikiz:

a) Dirulaguntza baldintzak faltsutuz edo ezkutatuz lortzea: %100.

b) Eskaeraren helburuak erabat ez betetzea: %100.

c) Eskaeraren helburuak partzialki ez betetzea: bete ez diren helburuekiko proportzionala, dagokion deialdian ezarritako baldintzetan.

d) Baldintza ekonomikoak betetzen ez badira, ez da onartuko gastuen %100, baldin eta 10. artikuluan, gastu diruz lagungarriei buruzkoan, jasotako alderdiak betetzen ez badira, ezta deialdi bakoitzerako zehaztutakoak ere.

e) Informazioaren, komunikazioaren, ikusgarritasunaren eta publizitatearen arloan 16. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea, bai eta deialdi bakoitzerako zehaztutakoak ere: %50.

f) Baldintza teknikoak ez betetzea: proiektua gauzatzeko aurkeztutako gastu zehatzaren %100eraino, proiektuko jardueretan baimendu gabeko aldaketak eginez gero.

g) Jardueraren emaitza edo produkturen bat ez lortzeari edo espero baino kalitate txikiagoa izateari buruzko ez-betetzea, hori lortzeko egindako ahalegina behar bezala justifikatu gabe: aurreikusitako eta hasieran onetsitako emaitzak edo produktuak lortzeari dagokionez bete ez denaren araberakoa.

7. Murrizketarako arrazoiak, mota berekoak, bat baino gehiago direnean, proportzionaltasun-printzipioa errespetatuz metatuko dira, eta onuradunak azkenean jasoko duen zenbatekoa zehazteko aplikatuko dira. Hainbat motatako ez-betetze batzuk gertatuz gero, arrazoi bakarra aplikatuko da jaso edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko; zenbateko handiena izanen da. Beraz, arrazoiak berdinak ez badira, ez dira metagarritzat hartuko.

Aurrekoa gorabehera, honako kasu hauetan murrizketa aurreko puntuetan zehaztutako gainerako arrazoiei metatuko zaie beti:

a) Proiektuaren jarraipen- edo kontrol-lanak ez erraztea: emandako laguntzaren %10, gehienez.

b) Justifikazio-agiriak behar bezala ez bidaltzea: emandako laguntzaren %5, gehienez.

8. Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen II. tituluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren III. tituluan aurreikusitako itzulketa-prozedura aplikatuko da, hargatik eragotzi gabe xedaturik dagoena Estatuko 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 7. artikuluaren zazpigarren arauan eta, hala badagokio, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduan.

9. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia izanen da errege dekretu honek araututako dirulaguntzaren edo laguntzaren onuradunaren edo azken hartzaileari itzulketa eskatzeko organo eskuduna.

10. Kasu bakoitzean bidezkoak diren itzulketak ukatu gabe, toki erakunde onuradunek dirulaguntzen arloan egin ditzaketen arau-hausteak mailakatu eta zehatu eginen dira azaroaren 17ko 38/2003 Legearen IV. tituluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako haren Erregelamenduaren IV. tituluan ezarritakoaren arabera.

17. oinarria.–Dirulaguntzen publizitatea.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin, emandako dirulaguntzak jendaurrean jarriko dira Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus), honako hauek zehaztuta: deialdia, dirulaguntza zer programari eta aurrekontu kredituri egotziko zaien, erakunde onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

18. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F2405731