88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Bilgarriak fabrikatzea

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Agil Packaging System SL.

Jarduera: bilgarriak fabrikatzea.

Tokia: Orkoiengo Comarca I industrialdea, M kalea, 14 (1. poligonoko 1076. lurzatia).

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Orkoienen, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2405943