157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

7D/2026 EBAZPENA, 2026ko uztailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita Iniciativa Taldea Ekimena izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutu dela, 31100057 gordailu-zenbakiarekin.

Onartu egin da aipatu sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzearen eskaera José María Beruete Ventura jaunak egin zuen, 31/2026/000087 sarrera zenbakiarekin izapidetutako idazkiaren bidez.

2026ko ekainaren 29an egin batzar orokor berezian erabaki zen sindikatuaren estatutuen 23. eta 26. artikuluak aldatzea.

2026ko uztailaren 20ko ziurtagiria José María Beruete Ventura jaunak sinatu zuen, sindikatuaren buru eta legezko ordezkari gisa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2026ko uztailaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2610380