88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

0000081/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ondare-erantzukizunaren erreklamazioa administrazioaren isiltasunez ustez ezetsi izanaren aurkakoa

Irene Gómez Saenzek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Vianako Udalari aurkeztutako ondare-erantzukizunaren erreklamazioa ustez ezetsi izanaren aurka. Erreklamazio hori 2022ko ekainaren 25etik 26rako gauean jasandako kalteengatiko kalte-ordainari buruzkoa zen, erreklamaziogilea gau horretan erori baitzen Vianako "Mugacu Fest" jaialdian.

Interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 0000094/2023 prozedura arruntean, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, 2 eta 4 artikuluari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Vianan, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2405962