99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

44E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez Saioa Leoz Aznarez andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko buru.

212E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak.

216E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez eratzen baita Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua) Etengabeko Prestakuntza Koordinatzeko Batzordea.

125E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez Ana Belén Gracia García izendatzen baita Ikuskapen Bulegoko buru bitarte baterako. Bulego hori Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari atxikita dago, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusian.

140E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Urko Maestu Casas jauna, Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Bulegoko burua, berak hala eskatuta. Bulego hori Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Barne Zuzendaritza Nagusian.

145E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez María del Mar Astiz Lacunza andrea izendatzen baita Auzitegiko Gizarte Lanaren Bulegoko buru bitarte baterako. Bulego hori Justiziako Gizarte Zerbitzuari atxikita dago, Justizia Zuzendaritza Nagusian.

979E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Amaia Armendáriz Andueza andrea izendatzen baita Oinarrizko Osasun Laguntzako Logistikaren eta Materialen Unitateko buru bitarte baterako.

983E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Amaia Zabaleta Ulayar andrea, Elizondoko OOLTko zuzendaria, berak hala eskatuta.

984E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez amaitzen baita Lorena Miñones Suárez andrearen izendapena, Reina Sofía ospitaleko Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu baitzen.

993E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Idoia Goikoa Andrés andrea, Osasun Mentaleko II. Laguntza Unitateko burua.

994E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Julia Goñi Lopeandía andrea, Osasun Mentaleko Erizaintza Arloko burua, berak hala eskatuta.

997E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Marta Domench Mañero andrea izendatzen baita Azpilagañako OOLTko Laguntza Unitateko buru bitarte baterako.

3479/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Yosune Roncal Marcilla andrea izendatzen baita El Vergel zahar-egoitzako zuzendari bitarte baterako. Egoitza hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoari atxikita dago, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan.

3525/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Yosune Roncal Marcilla andrea, El Vergel zahar-egoitzako zuzendaria, berak hala eskatuta.

1511/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu, eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, etxezain lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

5018E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zezen-ikuskizunetarako albaitariak izendatzen baitira 2026rako.

889/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Santiago Álvarez Folgueras Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena, berak hala eskatuta.

890/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María José Iñigo Berrio andrea Kontratazioen, Ondarearen eta Azpiegituren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

891/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Jesús María Aguirre Ocáriz Graduko Ikasketen Ataleko administrari arduraduna kargutik kentzea xedatzen duena.

892/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, David Marcos Benito jauna Kontratazioen, Ondarearen eta Azpiegituren Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren Ataleko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.

893/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Javier Sola Landa Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko Kontrataziorako Bulegoko burua kargutik kentzea xedatzen duena.

895/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, María José Iñigo Berrio Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua kargutik kentzea xedatzen duena.

896/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Kontxi Adrian Uriz andrea Kontratazioen, Ondarearen eta Azpiegituren Zerbitzuko Ondarearen eta Inbentarioaren Unitateko arduradun izendatzen duena, bitarteko gisa.

899/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Javier Sola Landa jauna Kontratazioen, Ondarearen eta Azpiegituren Zerbitzuko Kontratazio Ataleko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.

902/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Jesús María Aguirre Ocariz jauna Kontratazioen, Ondarearen eta Azpiegituren Zerbitzuko Kontrataziorako Bulegoko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.

903/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, José Miguel Bobadilla Rodríguez jauna Informatika Zerbitzuko Administrazio Elektronikorako Ataleko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

37/2026 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenean atzemandako akatsak.

966/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako ofizial izateko 6 lanpostu (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko buruaren apirilaren 9ko 96/2026 Ebazpenaren aurkakoak. Ebazpen horren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen-prozeduran, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko lanpostuak betetzekoan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 28ko 118/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez erabaki zen Carlos López Cumplido baztertzea hautapen-prozedura hauetako zerrendetatik: Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen-prozedura, eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzeko hautapen-prozedurak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, lehen probako behin betiko emaitzen aurka, sistema informatikoetako teknikari-ofizialen eta sistema informatikoetako ofizialen hamaika plaza oposizio bidez betetzeko deialdian.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, lehen probako behin betiko emaitzen aurka, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien eta informazio sistemetako erdi mailako teknikarien hogeita bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdian.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

82E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 52E/2026 Foru Agindua, martxoaren 18koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntzak, jaialdiak, zikloak eta ikuskizunak finantzatzeko, 2026rako". DDBN kodea: 894605.

86E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 51E/2026 Foru Agindua, martxoaren 16koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Dirulaguntzak Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei, 2026rako". DDBN kodea: 894619.

87E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 56E/2026 Foru Agindua, martxoaren 23koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Ágorart, arte ikasketetan sakontzeko bekak 2026-2027" izeneko beken deialdia. DDBN kodea: 894824.

88E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 55E/2026 Foru Agindua, martxoaren 23koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Arte eszenikoen eta musikalen ekoizpenetarako dirulaguntzak enpresa eta profesionalentzat (Artem Pro) 2026". DDBN kodea: 894723.

95E/2026 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita dirulaguntza honen 2026ko deialdia: "Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak (udalak eta kontzejuak), IkasNova gelak hartzeko birmoldatze obrak egiteko". Deialdia Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 395E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen. DDBN kodea: 880500.

557/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki-entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat ebazten duena, hots, 2026an herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko obrak finantzatzekoa.

16E/2026 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako kontsumitzaileen erakundeentzako dirulaguntzen deialdia onesten duena 2026rako. DDBN kodea: 901612.

2061E/2026 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2026rako gastua baimentzen baita dirulaguntza honetarako: Nafarroako ekimen sozialeko enplegu zentro berezietan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntza, eta oinarriak aldatzen baitira. DDBN kodea: 883319.

263/2026 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erregimen estentsiboko behi-haziendari hesi birtualak jartzeko gailuak erosteko laguntzen 2026ko deialdia onesten baita. DDBN kodea: 902903.

1.7. BESTELAKOAK

26/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak finkatzen dituena 2026-2027 ikasturterako.

963E/2026 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Sindicato Médico de Navarrak 2026ko maiatzeko eta ekaineko zenbait egunetarako iragarritako greba dela-eta erakunde autonomo honen funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen duena eta haiek artatzeko behar diren langileak zehazten dituena.

104/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektuan jasotako lan osagarriek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta, horrekin batera, titularrei dei egiten baitzaie okupatu aurreko aktak egiteko.

87/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira, eta onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita, proiektu honetarako: Nueva Lodosa TBAren "P.E. LA LOMBA" izeneko lurpeko linea berria, 66 kV-ekoa, Nueva Lodosa TBAren eta oraingo 128. euskarriaren artean, Lodosako udal-mugartean. Espedientearen kodea: SAT11733.

88/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira, eta onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita, proiektu honetarako: linea misto berria (airekoa eta lurpekoa), 66 kV-ekoa, lau zirkuitukoa, Nueva Lodosa TBA elikatzeko, Lodosako udal-mugartean. Espedientearen kodea: SAT11734.

216E/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ofizioz baja ematen baitzaio BROTALIA SLri (IFZa: B71309314) Kimuen Ekoizpenerako Operadoreen Erregistroan.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZAGRA

Oposizioa, atezainen lau plaza betetzeko Izendapena

BERRIOBEITI

Oposizio-lehiaketa, kirol eta gazteriako teknikari plaza bat betetzeko. Izendapena

MENDIGORRIA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Bigarren izendapen-proposamena

IRUÑA

Oposizioa, bete dadin lan medikuntzako mediku espezialistaren 1 plaza. Izendapen-proposamena.

ATARRABIA

Oposizio-lehiaketa, lorezaintzako ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapena

NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, euskarako teknikariaren plaza bat betetzeko. Izendapena

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Merezimendu-lehiaketa, gerokultorearen plaza huts bat betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langileen hiru plaza betetzeko. Izendapen-proposamena

ULTZAMA ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

MONTEAGUDO

Ordenantza, bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituena. Behin betiko onespena

ERRONKARI

Akats-zuzenketa, 2026ko plantilla organikoan

VIANA

26-00189 gora jotzeko errekurtsoa, kontra egiten diona lurzati bat garbitzeko eta bertako landaredia kentzeko agindu bati

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena San Isidro zahar egoitza eta psikogeriatrikoan zerbitzuak emateko. Behin betiko onespena

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena