1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
557/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki-entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat ebazten duena, hots, 2026an herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko obrak finantzatzekoa.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 18an emandako 124/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki-entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta baimena eman zen 450.000,00 euroko gastua egiteko, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko 2026ko obrak finantzatzeko xedez.
2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312802 partida ageri da, "Oinarrizko osasun-laguntzako kontsultategiak eraikitzeko eta eraberritzeko transferentziak" izenekoa, eta 450.000 euroko kreditua du.
Aipatutako deialdiaren oinarri arautzaileetan izendatutako balorazio-batzordeak txostena egin du, eta bertan lehentasun-ordena bat ezarri du onartutako eskaeren artean, bat etorriz emandako puntuazioekin eta oinarri arautzaileek ezarritakoarekin. Hona hemen emaitza:
ESKATZAILEA | KONTSULTATEGIA | JARDUKETEN IZENAK | PUNTUAK | HURRENKERA | ZOZKETA |
Andosillako Udala. | Andosilla | Klimatizazio-unitate berriak zaintza-eremuan | 16 | 1 | |
Berriobeitiko Udala | Berriobeiti | Kontsultategi berria eraikitzea | 14 | 2 | |
Luzaideko Udala | Luzaide | Kontsultategian eltxo-sareak jartzea | 14 | 3 | |
Alesbesko Udala | Alesbes | Instalazio termikoak eta aireztapenekoak hobetzea | 14 | 4 | Zozketa, 4.aren eta 5.aren artean |
Cadreitako Udala | Cadreita | Ur beroaren trukagailu berria | 14 | 5 | Zozketa, 4.aren eta 5.aren artean |
Ziraukiko Udala | Zirauki | Kontsultategi berria eraikitzea | 12 | 6 | |
Erronkariko Udala | Erronkari | Irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren hobekuntza orokorrak | 12 | 7 | Zozketa, 7.aren eta 8.aren artean |
Enerizko Udala | Eneritz | Kontsultetako eta itxarongelako klimatizazioa | 12 | 8 | Zozketa, 7.aren eta 8.aren artean |
Uharte Arakilgo Udala | Uharte Arakil | Kontsultategiko teilatuaren eta instalazioen berritze integrala | 11 | 9 | |
Deialdiaren oinarrien 7.2.5 puntuan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu ez duten proiektuak |
Martzillako Udala | Martzilla | Lehendik dagoen teilatuaren gainean estalkia jartzea | 9 | 10 | |
Oltza Zendeako Udala | Ororbia | Lehendik dagoen estalkiaren gainean beste estalki bat jartzea | 8 | 11 | |
Etxauriko Udala | Etxauri | Irisgarritasuna hobetzea eta jarduketa txikiak | 8 | 12 | |
Igantziko Udala | Igantzi | Kontsultategiko hezetasunak kentzea | 7 | 13 | |
Biotzariko Kontzejua | Biotzari | Kontsultategiaren eraberritze integrala | 7 | 14 | |
Baztango Udala | Arizkun | Eraikinaren eraberritze integrala, irisgarritasuna eta energia-efizientzia hobetzea | 7 | 15 | |
Beintza-Labaiengo Udala | Beintza-Labaien | Irisgarritasun unibertsala eta komun egokitua | 7 | 16 | |
Imarkoaingo Kontzejua | Imarkoain | Kontsultategi berria eraikitzea | 6 | 17 | |
Bestalde, Arguedasko Udalak laguntza-eskaera aurkeztu du epearen barnean. Hala ere, eskaera hori ez da onartu behar, altzarietarako dirulaguntza jasotzea baitu helburu, eta hori ez dator bat deialdi honen xedearekin, obrak eta eraberritzeak finantzatzera bideratuta dago eta.
Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, bidezkoa da toki-entitateei proposamenean adierazten diren dirulaguntzak ematea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Jarraian adierazten diren toki-entitateei ematea herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko obrak finantzatzeko dirulaguntzak, guztira 450.000,00 eurokoak, bakoitzarentzat adierazitako gehieneko zenbatekoan, 2026an deialdiaren oinarriekin bat gauzatzen diren jarduketak finantzatzeko:
Andosillako Udalari (IFZa: P3101500A), 6.718,73 euroko gehieneko dirulaguntza, herriko kontsultategia eraberritzeko obrak finantzatzeko.
Berriobeitiko Udalari (IFZa: NIF: P3190200J), 175.000,00 euroko gehieneko dirulaguntza, herrian kontsultategi berria eraikitzeko obrak finantzatzeko.
Luzaideko Udalari (IFZa: P3124800H), 5.348,20 euroko gehieneko dirulaguntza, herriko kontsultategia eraberritzeko obrak finantzatzeko.
Alesbesko Udalari (IFZa: P3125400F), 76.099,47 euroko gehieneko dirulaguntza, herriko kontsultategia eraberritzeko obrak finantzatzeko.
Cadreitako Udalari (IFZa: P3106300A), 2.932,50 euroko gehieneko dirulaguntza, herriko kontsultategia eraberritzeko obrak finantzatzeko.
Ziraukiko Udalari (IFZa: NIF: P3107300J), 98.568,32 euroko gehieneko dirulaguntza, herrian kontsultategi berria eraikitzeko obrak finantzatzeko.
Erronkariko Udalari (IFZa: P3121000H), 10.267,77 euroko gehieneko dirulaguntza, herriko kontsultategia eraberritzeko obrak finantzatzeko.
Enerizko Udalari (IFZa: P3108800H), 8.811,58 euroko gehieneko dirulaguntza, herriko kontsultategia eraberritzeko obrak finantzatzeko.
Uharte Arakilgo Udalari (IFZa: P3112200E), 66.253,43 euroko gehieneko dirulaguntza, herriko kontsultategia eraberritzeko obrak finantzatzeko.
2. Laguntza ukatzea gainerako toki-entitateei, beren proposamenek ez baitute lortu deialdiaren oinarrietan eskaerak onartzeko ezarritako gutxieneko puntuazioa.
3. Ez onartzea Arguedasko Udalak aurkeztutako eskaera, ez baitator bat deialdiaren xedearekin.
4. Gastua 2026rako gastu-aurrekontuko "Oinarrizko osasun-laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak" izeneko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara eta Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaordetzara; Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalera, eta Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera. Halaber, ebazpen hau entitate interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezaketela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 30/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluarekin.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2607160