1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 28ko 118/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez erabaki zen Carlos López Cumplido baztertzea hautapen-prozedura hauetako zerrendetatik: Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen-prozedura, eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzeko hautapen-prozedurak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Carlos López Cumplidok gora jotzeko errekurtsoak jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 28ko 118/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez erabaki zen izangai hori baztertzea hautapen-prozedura hauetan onartutakoen zerrendetatik: Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen-prozedura, eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzeko hautapen-prozedurak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2607012