4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapena
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2026ko maiatzaren 4an egindako bileran hartutako erabakia, bake epaileak izendatzeari buruzkoa.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Bigarrena.–Garaioako bake epaile titularra eta haren ordezkoa: M.ª Cruz Ilincheta Juamperez andrea eta Maite Yosune Maisterra Anchorena andrea.
Hirugarrena.–Aribeko bake epaile titularra eta haren ordezkoa: Isabel M.ª Bayona Baquedano andrea eta Imanol Ubau Galarza jauna.
Laugarrena.–Arruazuko ordezko bake epailea: Ibán Zafra Capapay.
Bosgarrena.–Itzaltzuko ordezko bake epailea: Marta Ibáñez Eseverri andrea.
Seigarrena.–Izabako bake epailea eta haren ordezkoa: Raquel Esarte andrea eta Juan Luis Barace Marco jauna.
Berrogeita zazpigarrena.–Beriaingo ordezko bake epailea: Naroa Sanz Sanz andrea.
Berrogeita zortzigarrena.–Uztarrozeko bake epailea eta haren ordezkoa: Pedro José Ederra Lorea eta Fernando Sola Gorostordoy
Izendatzeko erabaki horien aurka, bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan, horrekin bat datozen gainerako artikuluetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 4an.–Gobernu idazkaria, Juan Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J2606701