1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3479/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Yosune Roncal Marcilla andrea izendatzen baita El Vergel zahar-egoitzako zuzendari bitarte baterako. Egoitza hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoari atxikita dago, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horiek horrela, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuan ezarritakoarekin,
EBAZTEN DUT:
1. Yosune Roncal Marcilla andrea izendatzea El Vergel zahar-egoitzako zuzendari bitarte baterako. Egoitza hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoari atxikita dago, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan. Izendapenak 2026ko maiatzaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako El Vergel zahar-egoitzara, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 30ean.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F2606491