99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1511/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu, eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, etxezain lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatu zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 147/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 962/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko plazetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 12an, eta behar ziren izendapen eta kontratazioak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1378/2024, ekainaren 28ko 2546/2024, urriaren 30eko 4116/2024 eta ekainaren 5eko 0554/2025 ebazpenen bidez.

Plaza horietatik, 5 bete gabe gelditu dira esleipen hartzaileak ezin izan zirelako izendatu, izendapenari edo kontratazioari uko egin ziotelako edo eszedentzian deklaratu zirelako plazaz jabetu ziren edo kontratua sinatu zuten egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio honetan edo beste batean zerbitzuak ematen ari zirelako.

Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile finko bihurtzen diren izangaien kasuan, plazan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, plazaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, plaza huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 8.4 atalean xedatutakoaren arabera.

Azkenik, hurrengo izangaietatik bik uko egin diote, eta hiru ezin izan dira izendatu.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta, horretan oinarrituta, 2026ko apirilaren 8an, bosgarren izendapen eta kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta, bertan, zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren izangaiak sartu ziren, puntuazio hurrenkeraren arabera:

Gainerako izangaiek epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta egiaztaturik eskatutako betebeharrak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, etxezain lanpostuan aritzeko:

NAYAS IGAL, ÁNGEL TOMÁS

SANCHO PRIETO, MARGARITA

2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:

VINIEGRA FERNÁNDEZ, EVA

LEGARRA SÁNCHEZ, JESÚS ANTONIO

ASTRÁIN OSÉS, PEIO

3. Plaza hutsak adjudikatzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

4. Izendatutako izangaiek 2026ko maiatzaren 20an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2026ko maiatzaren 20an sinatu beharko dute behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

5. Adieraztea Jesús Antonio Legarra Sánchez jaunak soilik parte hartzen ahalko duela euskarazko jakite-maila zehaztuta duten plaza elebidunak betetzeko prozesuetan, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

HIZKUNTZAK

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

NAYAS IGAL, ANGEL TOMAS

0036361

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

AZKOIEN-RIBERA DEL ARGA BHI

FUNTZIONARIOA

AZKOIEN

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

SANCHO PRIETO, MARGARITA

0034090

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

TUTERA-TORRE MONREAL HBIP

FUNTZIONARIOA

TUTERA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

VINIEGRA FERNANDEZ, EVA

0039019

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

IRUÑA-ANDRES MUÑOZ GARDE HBIP

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

LEGARRA SANCHEZ, JESUS ANTONIO

0039041

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

ATARRABIA-PEDRO DE ATARRABIA DBHI

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

ATARRABIA

EREMU MISTOA

E B2

X

ASTRAIN OSES, PEIO

0037463

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

GARRALDA-DBHI

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

GARRALDA

EREMU EUSKALDUNA

X

Iragarkiaren kodea: F2606695