1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
889/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Santiago Álvarez Folgueras Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena, berak hala eskatuta.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2016ko abuztuaren 31n emandako 1220/2016 Ebazpenaren bidez, Santiago Álvarez Folgueras Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten, 2016ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Santiago Álvarez Folguerasek uko egin dio Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko zuzendari izendapenari, eta 2026ko apirilaren 30a izanen da haren azken eguna karguan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Xedatzea Santiago Álvarez Folgueras Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko zuzendaria kargutik ken dezatela, 2026ko apirilaren 30etik aurrerako ondorioekin, egun hori baita haren azken eguna karguan, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta TEKAZELen Batzordeko buruari aditzera ematea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jende guztiak izan dezan haren berri.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2026ko apirilaren 29an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2606827