99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

26/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak finkatzen dituena 2026-2027 ikasturterako.

Otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuan ezartzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak; haren 2. artikuluan prezio publikoen bidez finantza daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zerrendatzen dira. Horien artean daude irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten ikastetxeen zerbitzuak, beren irakaste jardueren ondorio direnak.

Hezkuntza Departamentuari dagokio, bere mendean izanik, irakaskuntza ez-derrigorrezkoetako mailetan ematen diren zerbitzuen tarifak ezartzea eta eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeen zerbitzuen tarifak finkatzea 2026-2027 ikasturterako, zenbateko hauek ezarrita:

1.–Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala:

–Espedienteak irekitzea: 29,53 euro.

–Ikasturte osoa: 53,22 euro irakasgai bakoitzeko.

–Gainditu gabeko irakasgaiak: 62,09 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 11,99 euro.

–Jabetza intelektualeko eskubideak: 7,59 euro.

2.–Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa:

–Lehen matrikula: 18,54 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,51 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 10,78 euro.

–Ondorengo matrikulak: 25,20 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,08 euro irakasgai bakoitzeko.

–Jabetza intelektualeko eskubideak: 7,83 euro.

3.–Dantza Eskola.

3.1. A eta B hastapena (6 eta 7 urteko haurrak):

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Sartzeko proba: 7,56 euro.

–Dantza-hastapeneko ikastaro osoa: 149,99 euro.

3.2. Oinarrizko maila:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Sartzeko proba: 7,56 euro.

–Oinarrizko mailako ikasturte osoa: 182.04

3.3. Erdi maila:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Sartzeko proba: 31,65 euro.

–Erdi mailako ikasturte osoa: 243,33 euro.

3.4. Helduak.

–Helduentzako ikastaroetarako sarrera proba: 7,56 euro.

3.5. Dantza espainiarraren ikastaroa:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 211,68 euro.

3.6. Dantza garaikidearen ikastaroa:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 211,68 euro.

3.7. Dantza klasikoaren ikastaroa:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 211,68 euro.

4.–Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialak:

4.1. Irakaskuntza ofiziala:

–Lehen inskripzioa: 30,24 euro.

–Aurrez aurreko ikastaro bakoitzeko matrikula: 80,64 euro.

4.1.1. Alemaneko, frantseseko eta ingeleseko B2 eta C1 ikastaroetarako matrikula Hezkuntza Departamentuaren eta hezkuntzako beste erakunde batzuen menpeko ikastetxeetako irakasleentzat: 52,41 euro.

4.2. Eguneratze eta hobekuntza ikastaroak:

–Lehen inskripzioa: 30,24 euro.

–Urteko aurrez aurreko ikastaro bakoitzeko matrikula: 149,18 euro.

–Lau hileko aurrez aurreko ikastaro bakoitzeko matrikula: 74,59 euro.

–Eskola-karga ertaina duen (egun bat astean) urteko aurrez aurreko ikastaro bakoitzeko matrikula: 74,59 euro.

4.3. Irakaskuntza librea:

–Lehen inskripzioa: 30,24 euro.

–Azterketa eskubideak: 52,41 euro.

4.4. Jarduera osagarriak:

–Mintzapraktikako taldeak eta lantegiak:

  • 1 ordu: 45,36 euro.
  • 1,5 ordu: 60,48 euro.
  • 2 ordu: 90,72 euro.

–Udako ikastaro trinkoak: 201,60 euro.

4.5. Tasak materialarengatik eta erreprografiarengatik: 25,20 euro gehienez.

5.–Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala:

5.1. Bigarren Hezkuntzarekiko lankidetza programa:

–Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,99 euro.

–Lehenengo hizkuntza: 60,48 euro.

–Bigarren hizkuntza: 42,33 euro.

–Hirugarren hizkuntza: 30,24 euro.

5.2. That's English! ikastaroa:

–Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,99 euro.

5.3. Ingeleseko B2 eta C1 mailetako egiaztapena lortzeko ikastaroetako matrikula, Hezkuntza Departamentuaren eta hezkuntzako beste erakunde batzuen menpeko ikastetxeetako irakasleei zuzenduak:

–Azterketa eskubideak: 52,41 euro.

–Tasak materialarengatik eta erreprografiarengatik: 25,20 euro gehienez.

5.3.1. Matrikula arrunta publiko orokorrarentzat, hasiera batean irakasleentzat diren ingeleseko B2 eta C1 ikastaroetan hutsik geratu diren postuetan:

–Zerbitzu orokorrak: 10.18

–Lehen inskripzioa: 23,99 euro.

–Aurrez aurreko ikastaro bakoitzeko matrikula: 149,18 euro.

–Tasak materialarengatik eta erreprografiarengatik: 25,20 euro gehienez.

5.4. Hezkuntza Departamentuak eta hezkuntzako beste erakunde batzuek atzerriko hizkuntzak egiaztatzeko berariaz sinatutako hitzarmenpeko ikasleek egin beharreko B2 eta C1 mailetako matrikula: 65,52 euro.

6.–Helduei euskara irakasteko irakaskuntza, Zubiarte Euskaltegia.

–Zerbitzu orokorrak: 10,08 euro.

–Lehen inskripzioa: 25,20 euro.

–Astean 4 eguneko ikasturte osorako matrikula: 80,64 euro.

–Astean 2-3 eguneko ikasturte osorako matrikula: 45,36 euro.

–Astean 2-3 eguneko ikasturte osorako matrikula (online): 50,36 euro.

–Astean egun bateko ikasturte osorako matrikula, "autoikaskuntza modalitatea": 45,36 euro.

–Astean egun bateko ikasturte osorako matrikula (4 ordu): 45,36 euro.

–Astean egun bateko ikasturte osorako matrikula (2 ordu): 22,68 euro.

7.–Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) titulua lortzeko azterketa eskubideak.

–Matrikula arrunta: 26,20 euro.

8.–Diseinuko goi mailako ikasketak:

–Lehen matrikula: 8,97 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,51 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 10,78 euro.

–Ondorengo matrikulak: 12,19 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,08 euro irakasgai bakoitzeko.

2. Zerga onurak.

1.–Familia ugariak:

–Salbuespena, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.

–%50eko hobaria kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.

2.–Familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun egoeran daudenak:

–Salbuespena, kategoria bereziko familietako kideentzat.

–%50eko hobaria kategoria orokorreko familietako kideentzat.

3.–Salbuespena, ekintza terroristen biktimentzat, baita haien ezkontide edo bikotekide egonkorrentzat eta seme-alabentzat ere.

4.–Salbuespena, genero indarkeriako ekintzen biktimentzat, baita haien seme-alabentzat ere.

5.–Desgaitasun aitortua dutenak:

–Salbuespena, %65eko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenentzat.

–%50eko hobaria, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenentzat.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari, Euskara Atalari, Atzerriko Hizkuntzen Programen Atalari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta ikastetxe interesdunari.

Iruñean, 2026ko apirilaren 22an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2606573