1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko buruaren apirilaren 9ko 96/2026 Ebazpenaren aurkakoak. Ebazpen horren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen-prozeduran, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko lanpostuak betetzekoan.
Iragarki honen bidez jakinarazten da eranskinean jasotako pertsonek gora jotzeko zenbait errekurtso jarri dituztela, eranskinean bertan adierazitako espezialitatean eta hizkuntzan, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 9ko 96/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen-prozeduran, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko lanpostuak betetzekoan.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 12an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
ERANSKINA.–GORA JOTZEKO ERREKURTSOA JARRI DUTEN PERTSONAK
IZANGAIA | ESPEZIALITATEA | HIZKUNTZA |
NORA AUSIN EIZAGUIRRE | ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA/PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA | GAZTELANIA |
MARÍA REVILLA PEREZ | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA | GAZTELANIA |
EVA ZUÑIGA SOLA | ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA/PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA | GAZTELANIA |
IÑIGO HERNÁNDEZ BARASOAIN | LEHEN HEZKUNTZA | GAZTELANIA |
MARIA DEL CONSUELO RODRIGUEZ CURTO | LEHEN HEZKUNTZA | GAZTELANIA |
MAITANE ANIZ PERCAZ | ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA | EUSKARA |
MAIALEN CHASCO AZPIROZ | ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA | EUSKARA ETA GAZTELANIA |
LORENA BARDON GARCÍA | ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA | GAZTELANIA |
IÑAKI CATALÁN AYUSO | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA ETA GAZTELANIA |
URIEL TOBAJAS BEA | LEHEN HEZKUNTZA/MUSIKA | GAZTELANIA |
ANA MARÍA OLIVER YANGUAS | LEHEN HEZKUNTZA | GAZTELANIA |
DIANA ARNEDO RICARTE | MUSIKA | GAZTELANIA |
Iragarkiaren kodea: F2606956