2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDIGORRIA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Bigarren izendapen-proposamena
Naiara Azcoiti Artaso alkateordeak emandako Alkatetzaren Ebazpen baten bidez, onetsi egin da bigarren izendapen-proposamen bat, honen ondoriozkoa: zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat betetzeko hautapen-prozesua, lehiaketa-oposizio bidezkoa, Mendigorriko Udalaren zerbitzura aritzeko.
Hautapen-prozesua amaituta eta kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamena betez, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren borondatezko eszedentzia argitaratzen da, bai eta puntuaziorik handiena lortu duen bigarren izangaiaren aldeko proposamena ere:
IOSU ARBIZU COLOMO
Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoaren arabera, Mendigorriko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea proposatzen da.
Halaber, proposatutako pertsonari eskatzen zaio deialdian eskatutako dokumentazioa aurkez dezala 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, eta bereziki:
–Osasun ziurtagiri ofiziala, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik.
–Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
Ohartarazten da ezen, dokumentazio hori adierazitako epean aurkeztu ezean (behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik), ezin izanen dela izangaia izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetu eginen direla, deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Mendigorrian, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkateordea, Naiara Azcoiti Artaso.
Iragarkiaren kodea: L2606862