99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, euskarako teknikariaren plaza bat betetzeko. Izendapena

2025eko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27an, deialdi bat argitaratu zen, euskarako teknikariaren plaza bat oposizio bidez betetzeko. Hala, hautaproben kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, eta Alkatetzak 2026ko maiatzaren 4an emandako ebazpen baten bidez, Lur Gil Rey euskarako teknikari izendatzen da, Ultzamaldeko Mankomunitatearen zerbitzuan aritu dadin lan-kontratadunen araubidean. Hori guztia, 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua betez (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Leitzan, 2026ko maiatzaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Aintzane Arraiza Begiristain.

Iragarkiaren kodea: L2606724