99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Merezimendu-lehiaketa, gerokultorearen plaza huts bat betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2026ko maiatzaren 13ko ebazpen baten bidez, Jone Ariz Cabodevilla gerokultore izendatu da, lan-kontratudun finkoen araubidean aritu dadin San Isidro Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura, deialdi honen esparruan: deialdia, zenbait plaza huts bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (abenduaren 28ko 20/2021 Legea).

Plazaz jabetzeko hilabeteko epea egonen da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Irunberrin, 2026ko maiatzaren 13an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.

Iragarkiaren kodea: L2606986