99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, bete dadin lan medikuntzako mediku espezialistaren 1 plaza. Izendapen-proposamena.

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko lan-medikuntzako mediku espezialistaren 1 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 8 oinarrian xedatutakoa betez -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2025eko irailaren 29an, eta 2025eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9koan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera:

–Txanda irekia:

MONTES MUEZ, SILVIA

Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

Proposatutako izangaiari eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezala Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 4an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2606721