1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
88/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira, eta onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita, proiektu honetarako: linea misto berria (airekoa eta lurpekoa), 66 kV-ekoa, lau zirkuitukoa, Nueva Lodosa TBA elikatzeko, Lodosako udal-mugartean. Espedientearen kodea: SAT11734.
2025eko abenduaren 4an, eta aintzat hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatu zituen aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena, eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea, proiektu honetarako: linea misto berria (airekoa eta lurpekoa), 66 kV-ekoa, lau zirkuitukoa, Nueva Lodosa TBA elikatzeko, Lodosako udal-mugartean. Espedientearen kodea: SAT11734.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek dira gauzatu beharreko jarduketak:
a) Beste euskarri bat instalatzea (187.a) Quel TAren (SAT-08831) "Pradejón" eta "Renfe-Alcanadre" izeneko 66 kV-eko aireko linearen oinplanoko trazaduraren azpian, "Pradejón" zirkuituari soilik lotuta, oraingo 261. eta 262. euskarrien artean, linearen oinplanoko trazadura aldatu gabe.
b) Beste euskarri bat instalatzea (188.a) Quel TAren (SAT-08831) "Pradejón" eta "Renfe-Alcanadre" izeneko 66 kV-eko aireko linearen oinplanoko trazaduraren azpian, "Renfe-Alcanadre" zirkuituari soilik lotuta, oraingo 261. eta 262. euskarrien artean, linearen oinplanoko trazadura aldatu gabe.
c) Quel TAren "PRADEJÓN" izeneko 66 kV-eko lurpeko linea berria instalatzea, zirkuitu bikoitzekoa, proiektatutako 187. euskarriaren eta Nueva Lodosa TBAko GIS eraikinaren artean (izapidetzen).
d) Quel TAren "RENFE-ALCANADRE" izeneko 66 kV-eko lurpeko linea berria instalatzea, zirkuitu bikoitzekoa, proiektatutako 188. euskarriaren eta Nueva Lodosa TBAko GIS eraikinaren artean (izapidetzen).
e) Quel TAren (SAT-08831) "Pradejón" eta "Renfe-Alcanadre" izeneko 66 kV-eko aireko linea desmuntatzea, oraingo 263. euskarriaren eta Nueva Lodosa TBAren atariaren artean.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2026ko urtarrilaren 21ean), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Informazioaren berri eman zitzaion, halaber, Lodosako Udalari, jendaurrean jar zezan iraupen bereko epean. Espedientean dago haren esposizioa egiaztatzen duen eginbidea.
Ez zen alegaziorik jaso.
Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaion Lodosako Udalari, eta hark, 2026ko otsailaren 4an, adierazi zuen, hirigintzaren ikuspegitik, proiektu horretan aurreikusitako jarduketaren aldeko txostena eman zela.
Jasotako txostena sustatzaileari igorrita, 2026ko martxoaren 26an I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk adierazi du ados dagoela harekin.
Espedientean jasota daude Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 27ko 32E/2026 Ebazpena, ingurumen ukipenei buruzko txostena formulatzen duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 202E/2026 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko. Ebazpen horietan jasotako determinazioak bete beharrekoak dira.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea proiektu horretarako.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresa Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea, proiektu honetarako: linea misto berria (airekoa eta lurpekoa), 66 kV-ekoa, lau zirkuitukoa, Nueva Lodosa TBA elikatzeko, Lodosako udal-mugartean; eta onestea aurkeztutako gauzatze proiektua eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea proiektua gauzatzeko.
2. Baimen hauek emanda ere, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTAL 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.
4. Behin proiektua exekutaturik, eskatzaileak ustiatzeko behin betiko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20koan, jendaurrean jartzeko, eta ebazpen honen eranskinean azaltzen da, aldaketarik gabe.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Ingurumen Ebaluaziorako Atalera eta Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau Lodosako Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 5ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
SAT11734 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
Aireko linea
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | OHARRAK |
Udalerria | Pol. | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / laborea | Euskarri zk. | Euskarriaren okup. (m²) | Linearen luzera (m) | Lurgaineko azalera (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) | Sarbide zortasuna (m²) | (zuhaitzak, etab.) |
EZEZAGUNA (FRANCISCO JAVIER REMIREZ MARTINEZ; JOSE MANUEL REMIREZ MARTINEZ*) | Lodosa | 5 | 327 | 310000000001264893ZD | Bazkalekua zuhaixkekin | 187 188 | 19 19 | | | | | (lurren eraztuna) 5,00x5,00 5,00x5,00 |
Lurpeko linea
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | |
Udalerria | Pol. | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / laborea | Kutxatila kop. | Kutxatilen okupazioa (m²) | Kanalizazioaren luzera (m) | Kanalizazioaren azalera (m²) | Bestelako m²-ak |
EZEZAGUNA (FRANCISCO JAVIER REMIREZ MARTINEZ; JOSE MANUEL REMIREZ MARTINEZ*) | Lodosa | 5 | 327 | 310000000001264893ZD | Bazkalekua zuhaixkekin | 2 | 8 | 14 | 16,8 | |
EZEZAGUNA (LODOSAKO UDALEKO HERRI-LURRAK*) | Lodosa | 5 | 218 | 310000000001264865WJ | Indusketa Ura | | | 20 | 24 | |
EZEZAGUNA (LODOSAKO UDALA*) | Lodosa | 5 | 367 | 310000000001642566ZJ | Bazkalekua zuhaixkekin | | | 38 | 45,6 | |
LODOSAKO UDALA | Lodosa | | | Los Cabezos industrialdeko bidea | Jabari publikoa | 2 | 8 | 20 | 24 | |
(*) Katastroko azken titular ezaguna.
Iragarkiaren kodea: F2606655