99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

984E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez amaitzen baita Lorena Miñones Suárez andrearen izendapena, Reina Sofía ospitaleko Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu baitzen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 29an emandako 712E/2025 Ebazpenaren bidez, Lorena Miñones Suarez andrea izendatu zen Reina Sofía ospitaleko Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru, 6 urterako, 2025eko ekainaren 16tik aurrerako ondorioekin.

Lorena Miñones Suárez andreak jakinarazi du izendapen horri uko egin nahi diola.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lorena Miñones Suárez andrearen izendapena amaitzea, Reina Sofía ospitaleko Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu baitzen. Ebazpen honek 2026ko maiatzaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Lorena Miñones Suárez andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2606673