1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
140E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Urko Maestu Casas jauna, Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Bulegoko burua, berak hala eskatuta. Bulego hori Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Barne Zuzendaritza Nagusian.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Urko Maestu Casas jauna, Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Bulegoko burua, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Barne Zuzendaritza Nagusian. Kargu-uzteak 2026ko maiatzaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 5ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2606660