99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

37/2026 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenean atzemandako akatsak.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.

Ebazpena onetsi ondoren, egiaztatu da akats material bat dagoela erabili den batezbestekoaren definizioari dagokionez zenbait erlaziotan, zeintzuetan proba edo ariketa bakoitzak balio bereizi bat baitu, hain justu ere %70eko eta %30eko haztapenarekin. Ondorioz, ulertu beharko da batezbesteko aritmetikoa aplikatu beharrean batezbesteko haztatua aplikatu behar dela.

Era berean, akats bat atzeman da ebazpenaren VII. eranskinaren enuntziatuan; izan ere, "Bigarren probaren A zatirako zehaztapenak: programazio didaktikoa eta unitate didaktikoa" du izenburu, baina, honela behar du: "Bigarren probarako zehaztapenak: programazio didaktikoa eta unitate didaktikoa".

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Azaldutakoa oinarri hartuta, bidezkoa da azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpena eta haren VI. eranskina aldatzea, honako hau ezartzeko: batezbesteko batean haztapen erlazio bat badago ariketa edo proba ezberdinen artean, batezbesteko hori batezbesteko haztatua izanen da.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Akats materiala zuzentzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenean, behar bezala izendatzeko erlazio haztatuetan erabili den batezbestekoa. Ebazpen horren bidez, onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.

A) Zazpigarren oinarriaren (Hautapen prozeduren garapena) 1.2.2 atala (Lehen proba) aldatzea:

Honako hau dioen tokian:

"...

Lehenengo proba hau 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta bi zatietan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da emaitza, baldin eta izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortu badituzte zati bakoitzean. Hautapen prozeduratik bazterturik geldituko dira lehen proba honetan gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituztenak".

Honako hau behar du:

"...

Lehenengo proba hau 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta bi zatietan lortutako kalifikazioen batezbesteko haztatua izanen da emaitza, baldin eta izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortu badituzte zati bakoitzean. Hautapen prozeduratik bazterturik geldituko dira lehen proba honetan gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituztenak".

B) VI. eranskina (Lehenengo probaren A zatirako jarraibideak) aldatzea:

Honako hau dioen tokian:

"-594 Dantza Klasikoa.

...

Probaren ariketa bakoitza egiteko denbora epaimahaiak zehaztuko du; nolanahi ere, probak 90 minutu iraunen du gehienez ere (1. ariketa, 60 minutu; 2. ariketa, 20 minutu, eta galderetarako tartea, 10 minutu). Aurreko ariketetarako ordena epaimahaiak adieraziko du proba egiteko unean. Azken kalifikazioa lortzeko, bi ariketetan lortutako noten batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da, kontuan harturik lehenengo ariketak %70 balioko duela, eta, bigarrenak, %30".

Honako hau behar du:

"-594 Dantza Klasikoa.

...

Probaren ariketa bakoitza egiteko denbora epaimahaiak zehaztuko du; nolanahi ere, probak 90 minutu iraunen du gehienez ere (1. ariketa, 60 minutu; 2. ariketa, 20 minutu, eta galderetarako tartea, 10 minutu). Aurreko ariketetarako ordena epaimahaiak adieraziko du proba egiteko unean. Azken kalifikazioa lortzeko, bi ariketetan lortutako noten batezbesteko haztatua kalkulatuko da, kontuan harturik lehenengo ariketak %70 balioko duela, eta, bigarrenak, %30.

Honako hau dioen tokian:

"-594 Dantza Garaikidea.

"-594 Dantza Espainiarra.

...

Probaren ariketa bakoitza egiteko denbora epaimahaiak zehaztuko du; nolanahi ere, probak 90 minutu iraunen du gehienez ere (1. ariketa, 60 minutu; 2. ariketa, 20 minutu, eta galderetarako tartea, 10 minutu). Aurreko ariketetarako ordena epaimahaiak adieraziko du proba egiteko unean. Azken kalifikazioa lortzeko, bi ariketetan lortutako noten batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da, kontuan harturik lehenengo ariketak %70 balioko duela, eta, bigarrenak, %30.

Honako hau behar du:

"-594 Dantza Espainiarra.

...

Probaren ariketa bakoitza egiteko denbora epaimahaiak zehaztuko du; nolanahi ere, probak 90 minutu iraunen du gehienez ere (1. ariketa, 60 minutu; 2. ariketa, 20 minutu, eta galderetarako tartea, 10 minutu). Aurreko ariketetarako ordena epaimahaiak adieraziko du proba egiteko unean. Azken kalifikazioa lortzeko, bi ariketetan lortutako noten batezbesteko haztatua kalkulatuko da, kontuan harturik lehenengo ariketak %70 balioko duela, eta, bigarrenak, %30.

C) VII. eranskinaren enuntziatua aldatzea.

Honako hau dioen tokian:

"VII. ERANSKINA.–BIGARREN PROBAREN A ZATIRAKO ZEHAZTAPENAK: PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA ETA UNITATE DIDAKTIKOA".

Honako hau behar du:

"VII. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARAKO ZEHAZTAPENAK: PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA ETA UNITATE DIDAKTIKOA".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hautatze Prozeduren Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera.

Iruñean, 2026ko otsailaren 10ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2606807