1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
212E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.
39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita besteak beste pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da administrazio publikoek 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu beharra dutela, eta gainerako pertsona juridikoetatik bereizitako tratamendua izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien mendeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.
Osasuneko kontseilariaren ekainaren 3ko 109E/2020 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatu ziren. Foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 23ko 184E/2020 eta urriaren 4ko 240E/2021 foru aginduen bidez aldatu zen.
Gero, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 8ko 29E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar zuten pertsonak izendatu ziren, eta indarrik gabe utzi zen Osasuneko kontseilariaren ekainaren 3ko 109E/2020 Foru Agindua, goian aipatu dena.
Horrez gainera, Osasuneko kontseilariaren urriaren 10eko 321E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar zuten pertsonak izendatu ziren, eta indarrik gabe utzi zen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 8ko 29E/2023 Foru Agindua.
Era berean, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 14ko 43E/2024 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar zuten pertsonak izendatu ziren, eta indarrik gabe utzi zen Osasuneko kontseilariaren urriaren 10eko 321E/2023 Foru Agindua.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 26ko 381E/2024 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar zuten pertsonak izendatu ziren, eta indarrik gabe utzi zen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 14ko 43E/2024 Foru Agindua.
Azkenik, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 27ko 49E/2025 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar zuten pertsonak izendatu ziren, eta indarrik gabe utzi zen Osasuneko kontseilariaren azaroaren 26ko 381E/2024 Foru Agindua.
Azken honetan, langile aldaketak gertatu dira zenbait unitate organikotan, eta, horren ondorioz, beharrezkoa da izendapenak eguneratzea, hau da, lehendik izendatutako batzuk mantentzea, izendapen batzuk ezeztatzea eta ordezkari berriak izendatzea. Argiago gera dadin, indarrik gabe uzten da goian aipatutako otsailaren 27ko 49E/2025 Foru Agindua, eta haren edukia foru agindu honetan biltzen da, argitasun eta segurtasun juridiko handiagoa lortze aldera.
Ondorioz, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiak esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzea, honako arlo hauetarako:
1.1. Zerga aitorpenen ondorioetarako eta ziurtagiriak eta beste egiteko:
–Osasunbideko Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuan:
- Alicia Segura Maisterra.
- Oskia Sarasa Egea.
- Sandra Maison Percaz.
- Amaia Lapiedra Gurbindo.
1.2. Nafarroako Kontratazioaren Atariko kontratazio publikoaren arloko erreklamazioen moduluan sartzeko:
–Osasunbideko Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzutik:
- María López López.
- María del Mar Ripero Bañales.
- Elena López Iráizoz.
- María Mercedes Muñoz Morales.
–Osasunbideko Azpiegituren Zerbitzutik:
- Ainhoa Arratíbel Gutiérrez.
- Susana Abril Ezcurra.
–Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzutik:
–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zerbitzu Orokorren Zerbitzutik:
- Oscar Luengo Díaz.
- Ainhoa Pérez Artola.
- Sonia Martínez de Lizarrondo Jiménez.
- Nora Yoldi Collados.
–Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzatik:
- María Heras Heras.
- Sonia Asenjo Segovia.
- Ana Orla Gracia.
- Carlos Huarte Nuñez.
- Leyre Leache Alegría.
1.3. GHEBko mezuak jasotzeko:
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzatik:
- Amaya Morrás Iturmendi.
- Alejandro Nicolás Romero Chamorro.
–Osasun Departamentuko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataletik:
- Iñigo Zunzarren Jaurrieta.
- Miguel Ángel Bruña Bejarano.
- Aranzazu Goenaga Batalla.
- Idoia López de Dicastillo Oyaga.
- Berta San Martín Echavarri.
1.4. Hondakinak kudeatzeko (lekualdatze-jakinarazpenak eta hondakinak identifikatzeko agiriak):
–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zerbitzu Orokorren Zerbitzutik:
- Jesús María Iturbe Pereira.
- Beatriz Elcano Erdozain.
2. Osasun Departamentuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzea, honako hauek, alegia:
–GHEBko mezuak jasotzeko, besteak beste:
- Iñigo Zunzarren Jaurrieta.
- Miguel Ángel Bruña Bejarano.
- Aranzazu Goenaga Batalla.
- Idoia López de Dicastillo Oyaga.
- Berta San Martín Echavarri.
- Alejandro Nicolás Romero Chamorro.
3. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzea, honako arlo hauetarako:
–GHEBko mezuak jasotzeko, besteak beste:
- Gema Clemente Tirapu.
- Miguel Asurmendi Salvide.
4. Egindako izendapenak noiznahi ezezta daitezke.
5. Indarrik gabe uztea Osasuneko kontseilariaren otsailaren 27ko 49E/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak.
6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
7. Foru agindu hau jakinaraztea izendatutako pertsona eta zerbitzuei, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 29an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2606324