1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
983E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Amaia Zabaleta Ulayar andrea, Elizondoko OOLTko zuzendaria, berak hala eskatuta.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.2 artikuluak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez izendatuko eta kargutik kenduko dira oinarrizko osasun-laguntzako taldeetako zuzendariak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun-barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun-laguntzari atxikitako osasun-profesionalen artetik aukeratuz.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Amaia Zabaleta Ulayar andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Elizondoko OOLTko zuzendaria, berak hala eskatuta, berak hala eskatuta.
2. Interesdunak kargua uzteko eginbidea sinatu eta hurrengo egunean itzuli beharko du jatorrizko lanpostura.
3. Ebazpen hau Amaia Zabaleta Ulayar andreari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2606675