1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
86E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 51E/2026 Foru Agindua, martxoaren 16koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Dirulaguntzak Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei, 2026rako". DDBN kodea: 894619.
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 16ko 51E/2026 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza deialdi hau onetsi zen: "Dirulaguntzak Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei, 2026rako".
Kultur Ekintza Zerbitzuan giza baliabideen aldetik dagoen egoera dela-eta, unitate horrek proposatu du alda dadila balorazio batzordearen osaera, zeina jasota baitago deialdiaren oinarrietako 7.2 puntuan (Tramitazioa eta ebaluazioa).
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. 7.2 oinarria aldatzea Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 16ko 51E/2026 Foru Aginduaren bidez onetsi zen dirulaguntza deialdian (Dirulaguntzak Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei, 2026rako). Honela idatzirik geldituko da:
Vianako Printzea Erakundea-Kulturak Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak –ebazpen hori nafarroa.eus web-orrian argitaratuko da–. Honako hauek osatuko dute batzordea:
a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza nagusi horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.
b) Idazkaria: Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat, edo, hura izan ezean, Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat, hitza eta botoa izanen dituena.
c) Batzordekideak: deialdi honen xedeko diziplinetan, bai alde artistikotik bat alde ekonomikotik, adituak diren bi pertsona; haietako bat Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kide izanen da.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2605972