99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

87E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 56E/2026 Foru Agindua, martxoaren 23koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Ágorart, arte ikasketetan sakontzeko bekak 2026-2027" izeneko beken deialdia. DDBN kodea: 894824.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 23ko 56E/2026 Foru Aginduaren bidez, "Ágorart, arte ikasketetan sakontzeko bekak 2026-2027" izeneko beken deialdia onetsi zen, zeinen xedea baita 30 urte bitarteko ikasle nafarrei aukera ematea arte ikasketetan sakontzeko, Espainiako ikastetxeetan nahiz atzerrikoetan.

Gaur egun Kultur Ekintza Zerbitzuan giza baliabideen aldetik dagoen egoera dela-eta, unitate horrek proposatu du alda dadila balorazio batzordearen osaera, zeina jasota baitago deialdiko 6. oinarrian (Tramitazioa eta ebaluazioa).

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 6. oinarria aldatzea Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 23ko 56E/2026 Foru Aginduaren bidez onetsi zen beken deialdian (Ágorart, arte ikasketetan sakontzeko bekak 2026-2027). Honela idatzirik geldituko da:

"Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak –ebazpen hori nafarroa.eus web-orrian argitaratuko da–. Honako hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza nagusi horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat, edo, hura izan ezean, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko teknikari bat, hitza eta botoa izanen dituena.

c) Batzordekideak: bina aditu arte eszenikoen, ikus-entzunezko arteen, arte plastikoen eta musikaren espezialitate bakoitzeko, eta Arte eta Hizkuntza Ikasketen Zerbitzuko teknikari bat".

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2605989