99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

994E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Julia Goñi Lopeandía andrea, Osasun Mentaleko Erizaintza Arloko burua, berak hala eskatuta.

Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa finkatzen duen abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen 22.6 artikuluak ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela Erizaintza Arloko buruak, Osasun Mentaleko zuzendariak proposatuta, OLT-EUD kategoria duten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen artean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Julia Goñi Lopeandía andrea, Osasun Mentaleko Erizaintza Arloko burua, berak hala eskatuta. Arlo hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikita dago.

2. Interesdunak kargua uzteko eginbidea sinatu eta hurrengo egunean itzuli beharko du jatorrizko lanpostura.

3. Ebazpen hau Julia Goñi Lopeandía andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2606861