99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

88E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 55E/2026 Foru Agindua, martxoaren 23koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Arte eszenikoen eta musikalen ekoizpenetarako dirulaguntzak enpresa eta profesionalentzat (Artem Pro) 2026". DDBN kodea: 894723.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 23ko 55E/2026 Foru Aginduaren bidez, "Arte eszenikoen eta musikalen ekoizpenetarako dirulaguntzak enpresa eta profesionalentzat (Artem Pro) 2026" izeneko dirulaguntza deialdia onetsi zen. Haren xedea da arte eszenikoetako eta musikako zuzeneko ikuskizunak (aretokoak edo kalekoak) ekoizteko proiektu berrietarako laguntzak arautzea, Nafarroan ekoitzi eta estreinatzen diren ikuskizunak, Nafarroako Foru komunitateko enpresa eta profesionalek eginak, laguntzeko, babestu nahi baita kalitatezko arte eskaintza bat, askotarikoa, berritzailea, herritar guztientzako interesgarria eta programatzeko potentziala duena.

Gaur egun Kultur Ekintza Zerbitzuan giza baliabideen aldetik dagoen egoera dela-eta, unitate horrek proposatu du alda dadila balorazio batzordearen osaera, zeina jasota baitago deialdiko 7. oinarrian (Tramitazioa eta ebaluazioa).

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 7. oinarria aldatzea Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 23ko 55E/2026 Foru Aginduaren bidez onetsi zen dirulaguntza deialdian (Arte eszenikoen eta musikalen ekoizpenetarako dirulaguntzak enpresa eta profesionalentzat, Artem Pro, 2026). Honela idatzirik geldituko da:

"Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak –ebazpen hori nafarroa.eus web-orrian argitaratuko da–. Honako hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza nagusi horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat, edo, hura izan ezean, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko teknikari bat, hitza eta botoa izanen dituena.

c) Batzordekideak: artean edo ekonomian adituak diren bi pertsona; haietako bat Nafarroako Kultura Kontseiluko kide izaten ahal da".

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2605990