1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
82E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 52E/2026 Foru Agindua, martxoaren 18koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntzak, jaialdiak, zikloak eta ikuskizunak finantzatzeko, 2026rako". DDBN kodea: 894605.
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 18ko 52E/2026 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza deialdi hau onetsi zen: "Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntzak, jaialdiak, zikloak eta ikuskizunak finantzatzeko, 2026rako".
Kultur Ekintza Zerbitzuan giza baliabideen aldetik dagoen egoera dela-eta, unitate horrek proposatu du alda dadila balorazio batzordearen osaera, zeina jasota baitago deialdiaren oinarrietako 7.2 puntuan (Tramitazioa eta ebaluazioa).
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. 7.2 oinarria aldatzea Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 18ko 52E/2026 Foru Aginduaren bidez onetsi zen dirulaguntza deialdian (Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntzak, jaialdiak, zikloak eta ikuskizunak finantzatzeko, 2026rako). Honela idatzirik geldituko da:
Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak –ebazpen hori nafarroa.eus web-orrian argitaratuko da–. Honako hauek osatuko dute batzordea:
a. Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza nagusi horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.
b. Idazkaria: Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat, hitza eta botoa izanen dituena.
c. Batzordekideak: artean eta/edo ekonomian adituak diren bi pertsona; haietako bat Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kide izanen da.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko apirilaren 16an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2605962