1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
104/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektuan jasotako lan osagarriek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta, horrekin batera, titularrei dei egiten baitzaie okupatu aurreko aktak egiteko.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 2ko 46/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektua, eta jendaurrean jarri zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 2ko 49/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.
Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu zen presakoa dela "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektuan jasotako lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea, nahitaez desjabetzeko.
Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak otsailaren 26an emandako 49/2026 Ebazpenaren bidez, desjabetze-prozedura abiarazi zen eta jendaurrean jarri zen "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektuan jasotako lan osagarriek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuak adierazi du ez dela alegaziorik jaso.
Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 30.h) artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz (azaroaren 5eko 127/2025 Foru Dekretuak aldatu zuen arau hori),
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektuko lan osagarriek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei 2026ko ekainaren 3an eta 4an ager daitezen Odietako udaletxean, okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, okupaziokoak egiteko.
2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Odietako Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.
4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
5. Ebazpen hau Odietako Udalari eta Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari jakinaraztea.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 6an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, María Torres Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2606730