99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langileen hiru plaza betetzeko. Izendapen-proposamena

2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, azaroaren 13an, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatean familia-langileen hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Haren 9. oinarriari jarraikiz, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du jarraian aipatzen diren txanda irekiko izangaien alde; izan ere, izangai horiek probak gainditu dituzte, bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen dira, eta lanpostuetarako baldintzak betetzen dituzte.

NEREA GASTÓN LEGAZ

MARÍA PILAR HERNÁNDEZ LARA

MARGARITA FLORES CHOQUE

Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek behar diren agiriak aurkeztu behar dituzte deialdia egin duen administrazioan, frogatzeko betetzen dituztela deialdian ezarritako betebeharrak eta baldintzak. Hori guztia, bat etorriz deialdian eta 114/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin.

Zangozan, 2026ko maiatzaren 8an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2606880