99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

893/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Javier Sola Landa Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko Kontrataziorako Bulegoko burua kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2026ko martxoaren 16an emandako 534/2026 Ebazpenaren bidez, Javier Sola Landa Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko Kontrataziorako Bulegoko buru izendatu zuten.

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak jasotzen duenez –Legegintzako Foru Dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten du–, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarteko gisa betetzeko izendapenak libreki botatzen ahal dituzte atzera izendapen horiek egin dituzten organoek.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Xedatzea Javier Sola Landa Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko Kontrataziorako Bulegoko burua kargutik ken dezatela, 2026ko apirilaren 30etik aurrerako ondorioekin, egun hori baita haren azken eguna burutzan, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jende guztiak izan dezan haren berri.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko apirilaren 29an.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.

Iragarkiaren kodea: F2606829