99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

44E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez Saioa Leoz Aznarez andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko buru.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, azaroaren 24ko 136E/2025 Foru Aginduaren bidez Izai Sanz Fernández jauna izendatu zen, bitarte baterako, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko buru.

2026ko apirilaren 11tik aurrera, Saioa Leoz Aznarez, funtzionarioak, Erdi Mailako Euskara Teknikaria, Prestakuntza eta Egiaztapen Atalari atxikia, Izai Sanz Fernández, Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko buru, ordezkatzen ari da ama biologikoa ez den gurasoarentzako alaba baten jaiotzagatik.

Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Saioa Leoz Aznarez andrea Erdi Mailako Euskara Teknikaria, Prestakuntza eta Egiaztapen Atalari atxikia izendatzea, bitarte baterako, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko buru.

Izendapen honek 2026ko apirilaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak. Izai Sanz Fernández jauna zerbitzura itzultzen den arte, organo eskudunak ez badu lehenago errebokatzen.

Bitarteko gisa hiru hilabete jarraian eman eta gero, izendatuak eskubidea izanen du ordainsariak parekatzeko behar diren zenbatekoak atzeraeraginez kobratzeko, izendapenaren hasieratik, hau da, Erdi Mailako Teknikari gisa aritzeagatik jasotzen duen ordainsaria eta bulegoburu gisa aritzeagatik jaso beharko lukeena parekatzeko behar diren zenbatekoak.

2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera.

3. Foru agindu hau Saioa Leoz Aznarez andreari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 29an.–Memoria Eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2606403