99. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

125E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez Ana Belén Gracia García izendatzen baita Ikuskapen Bulegoko buru bitarte baterako. Bulego hori Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari atxikita dago, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusian.

Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Ana Belén Gracia García izendatzea Ikuskapen Bulegoko buru bitarte baterako, 2026ko maiatzaren 11tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari atxikita dago, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusian.

2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 3an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2606447