2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Oposizio-lehiaketa, kirol eta gazteriako teknikari plaza bat betetzeko. Izendapena
2025eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 30ekoan, deialdi bat argitaratu zen, kirol eta gazteriako teknikari plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, txanda irekian, Berriobeitiko Udalean aritzeko. Alkateak 2026ko maiatzaren 12an emandako 675. Ebazpenaren bidez, Larraitz Osés Ripalda izendatzen da kirol eta gazteriako teknikari, B mailako lanpostuan aritzeko, funtzionario-araubidean (44 zenbakia duena plantilla organikoan). Hori guztia, bat eginik kalifikazio-epaimahaiak 2026ko maiatzaren 12an egindako proposamenarekin, eta betez 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa (foru-dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten du).
Izangai horrek hilabeteko epean jabetu behar du plazaz, izendapen hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan plazaz jabetu ezean, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko ditu toki-erakunde honetako funtzionario izateko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da honako hauek aurkez daitezkeela egintza honen aurka:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Berriobeitin, 2026ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2606979