101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1541/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu, eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, zeladore lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

933/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko ikerketa-proiektu hau garatzeko: "101305392 - G9EU4RESEARCH - HORIZON-MSCA-2025-CITIZENS-01".

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Neurologiako fakultatibo espezialisten 3 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

41E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, deialdi hau onesten duena: "Laguntzak, euskarazko bideoak sortu eta sare sozialetan zabaltzeko 2026. urtean". DDBN kodea: 902569.

48E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, akatsak zuzentzen dituena Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak abenduaren 9an emandako 216E/2025 Ebazpenean, zeinaren bidez dirulaguntza honen 2026ko deialdia onetsi baitzen: "Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntza, migratzaile eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten". DDBN kodea: 867288.

2142E/2026 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntza bat deitzea onesten baita, eta 2026rako gastua baimentzen, Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta enplegua sustatzeko, enpresa horietan inbertsioak eginda. DDBN kodea: 883317.

44E/2026 EBAZPENA, apirilaren 22koa, zeinaren bidez onesten baita graduatu ondoko beka bat emateko deialdia. Beka Landa eta Ingurumen Estatistikaren eta Informazioaren Atalean aritzeko da, Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako graduko tituludunentzat. DDBN kodea: 902631.

1.7. BESTELAKOAK

231E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Azpiegituren Zerbitzuari agintzeko hartako langileak izan daitezen Osasun Departamentuaren bulegoetan irisgarritasuna egokitzeko obren esleipen-prozedurako kontratazio-mahaiko mahaikide tekniko eta ordezko; Osasun Departamentuaren bulegoak Iruñeko Amaia kaleko 2A zenbakian daude eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak sustatu ditu lanak.

29/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, gizarte zerbitzuen arloko funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena, Solera Navarra enpresan iragarritako greba dela-eta.

921/2026 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen baita. Foru agindu horrek onesten ditu Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

989E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita zuzendari kudeatzaile horren apirilaren 29ko 963E/2026 Ebazpenean atzemandako akats material bat. Ebazpen horren bidez funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen da, Sindicato Médico de Navarrak 2026ko maiatzeko eta ekaineko zenbait egunetarako iragarritako greba dela-eta.

151/2026 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Espartza Zaraitzuko eta Bidankozeko udal mugarteak aldatzeko espedientea hastea, jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzunaldia ematea.

246/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez unitate administratibo batzuk sortzen baitira, Justizia Administrazioak Nafarroako Foru Komunitatean duen antolamendu esparruan eraturik geldituko direnak.

247/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko lanpostuen zerrenda.

248/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoari dagozkion lanpostuen zerrenda aldatzen duena.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 20ko 107/2026 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, deklaratzen da zenbait pertsonak atzera egin dutela tutoretza-gaitasunaren aurkezpenean, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenean jasotako arte-ikasketen arloko ikerketetarako (ebazpen horren bidez, onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira).

ENKANTEA, Azkoiengo ondasun higiezinena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 99. lurzatian. Behin betiko onespena

ALTSASU

Musika eta Dantza Eskolako prezio publikoak 2026-2027 ikasturterako

ANUE

Jarduera-lizentzia ematea. Hondakin uren araztegia

AGOITZ

Udal ordenantza, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

ARAITZ

Hirigintza-ordenantza, berotegiak arautzen dituena. Behin betiko onespena

ARANTZA

Pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

ARBIZU

26/00226 gora jotzeko errekurtsoa, foru lege hau urratzeagatik jarritako zehapen ekonomikoa: 19/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzkoa

ARITZALETAKO KONTZEJUA

Espedientea: Mugaketa, 29. poligonoko 31. lurzatian

ARTAZU

Udal ordenantza, suteak prebenitzeari buruzkoa. Hasierako onespena

BARAÑAIN

Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsona edo familientzako prestazio ekonomikoen kudeaketa. Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak bereganatzea

BERRIOZAR

Eskumenak eskuordetzea, Tokiko Gobernu Batzarraren alde, Gipuzkoa etorbidea berrurbanizatzeko eta berroneratzeko obretarako

CASCANTE

Gutxieneko zerbitzuak ezartzea, Cascanteko Coloretes haur-eskolako langileek 2026ko maiatzaren 7an greba egiteko deialdia dela eta

CASTEJÓN

Honako hau borondatez ordaintzeko epea: lurraren gaineko kontribuzioa eta jenderik gabeko etxebizitzen gaineko zerga, 2026ko lehen seihilekoa

LIZARRA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Eramateko janaria prestatzea eta saltzea

Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Subitzako 7. poligonoko 91. lurzatian. Behin betiko onespena

GALIPENTZU

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 50., 51. eta 54. artikuluetan. Hasierako onespena

GESALATZ

Enkante publikoa, Arzozko belarrak errentan emateko (B bazkalekua)

GIRGILLAO

2026rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak

IGUZKITZA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Arditegia

MENDIGORRIA

Akats zuzenketa, Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza fiskalaren hasierako onespenean

MILAGRO

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

MIRANDA ARGA

Ordenantza, Ordezko betearazpenen eta betearazteko aginduen tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

MURCHANTE

Gutxieneko zerbitzuak, Pequeños Gigantes de Murchante haur-hezkuntzako eskolarako ezarritakoak, 2026ko maiatzaren 7rako deitutako greba orokorra dela-eta

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2026ko lehen seihilekoa

OLAIBAR

2026ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna

AZKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Ibilgailuen garbitokia

SORAURENGO KONTZEJUA

Herri-lurren desafektazioa, haien erabilera lagatzeko. Jendaurreko informazioa

UHARTE ARAKIL

Hirigintza-hitzarmena Zerradoan oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealekua egiteko. Jendaurrean jartzea

EGUESIBAR

Aldaketa, Kirol eskolen tarifak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

VIANA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Beroa berreskuratzeko ekipoen biltegia

Jarduera-lizentziaren eskaera. Jatetxea

Jarduera-lizentzia ematea. Lehengaien biltegia eta moldeak fabrikatzeko lantegia, plastiko termokonformatuzko ontziak fabrikatzeko industriari lotuak

ALESBES

Hiri-jarduketarako plan berezia, aldaketa egiteko SE-5.2 unitateko hiri-lurzoru finkatuan, 5. poligonoko 5-550. lurzatian eta 6. poligonoko 551. lurzatian. Behin betiko onespena

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxez etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GARRAIOETAKO, MUGIKORTASUNEKO ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA

Jendaurreko informazioa, honako proiektu honen ondorioz ondasunak okupatu beharra deklaratzearen ondorioetarako: "Nasen artean maila desberdineko pasabide berria eraikitzea eta irisgarritasuna hobetzea Cortesko geltokian (Nafarroa)"

DEFENTSAKO ETXEBIZITZA, AZPIEGITURA ETA EKIPAMENDU INSTITUTUA

Defentsa Ministerioko Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamenduko Institutuaren ebazpena, Berriozarren (Nafarroa) kokatutako etxebizitza baten enkante publiko elektronikoa iragartzen duena, formatu enkriptatuan aurkeztutako eskaintza gorakorrak erabiliz