1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Azkoiengo ondasun higiezinena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko otsailaren 26an, erabaki zuen enkante bidez saltzea behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00959.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/reg/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100959
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–1. LOTEA:
Erregistroa: Azkoiengo 10.018. finka, Tafallako Jabetza Erregistroko 1820. liburukia, 144. liburua, 136. folioa.
IDUFIR: 31016000157668.
Deskribapena: Alto Tejedores kaleko 9 zenbakian dagoen etxea, hirurogeita bost metro koadroko lurzati batean. Mugakideak: eskuinaldean, Fermín Boneta; ezkerraldean, Carmen Urzainqui; eta atzealdean, mendia.
Katastrokoa: Azkoiengo 3. poligonoa, 143. lurzatia, 1. azpieremua, 1. eta 2. hiri unitateak. Lurzatiaren azalera: 64,77 m².
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001567904WX.
Alkatetzaren 2024ko urriaren 25eko 2024-0895 Ebazpenaren bidez, Azkoiengo Udalak deklaratu zuen legezko aurri-egoera arruntean zegoela Alto Tejedores kaleko 9 zenbakiko higiezina (3. poligonoko 143. lurzatia), bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 199.2 artikuluan ezarritakoarekin.
–2. LOTEA:
Erregistroa: Azkoiengo 9.027 finka. Tafallako 3. Jabetza Erregistroko 1692. liburukia, 127. liburua, 62. folioa.
IDUFIR: 31016000144828.
Deskribapena: Landa finka. Ureztalurreko soroa, La Ribera edo Soto Bajo alderdian kokatua, bi erregu hartzen dituena. Berriki egindako neurketaren arabera, erregu bat eta hamabost almuteko azalera du, hau da, hamazazpi area eta hirurogeita hemezortzi zentiarekoa. Mugakideak: iparraldean, José Casado Martínez; hegoaldean, Jesús Luico Labiano; ekialdean, ureztalurra eta bide partikularra; eta mendebaldean, Fermín Bermejo.
Katastrokoa: Azkoienen, 10. poligonoa, 729. lurzatia, 1. eta 2. azpiareak, 1. hiri-unitatea. Lurzatiaren azalera: 1.800,64 m².
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002368757OX.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko maiatzaren 19an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2607262