101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Hiri-jarduketarako plan berezia, aldaketa egiteko SE-5.2 unitateko hiri-lurzoru finkatuan, 5. poligonoko 5-550. lurzatian eta 6. poligonoko 551. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2025eko abenduaren 17ko 898 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, helburu duena hirigintzako determinazioak aldatzea Alesbesko SE-5.2 unitateko hiri-lurzoru finkatuan, 5-550 eta 6-551 katastro-lurzatietan. Sustatzailea Enimar 2006 SL da.

Erabakia jendaurrean jarri zen iragarkia argitaratuta 2026ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan. Alegazioak aurkeztu zituen jarduketaren sustatzaileak berak, eta horiek ebatzi ziren 2026ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran.

Behin betiko testua aurkeztu ondotik, toki-erakunde honek eskatu bezala, behin betiko onetsi zen 2026ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Alesbesen, 2026ko maiatzaren 7an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2606788