101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Eskumenak eskuordetzea, Tokiko Gobernu Batzarraren alde, Gipuzkoa etorbidea berrurbanizatzeko eta berroneratzeko obretarako

Berriozarko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen.

Lehena.–Eskuordetzea Berriozarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari, berez erakunde horren osoko bilkurari kontratazio-organo gisa aritzeko dagozkion eskumen guztiak. Eskuordetzaren xedea da Gipuzkoako etorbidea berrurbanizatzeko eta berroneratzeko obren administrazio-kontratua lizitatzea eta adjudikatzea. Horrez gain, emanen zaio Hiri Espazioaren eta Trantsizio Ekologikoaren Informazio Batzorde Iraunkorrari honako erantzukizun hau: eskuordetutako eskumena baliatuz hartu beharreko erabakien aurreko proposamenei buruzko irizpena ematea.

Bigarrena.–Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115.c artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eskuordetutako eskumenen artean sartzea berraztertzeko errekurtsoak ebaztea, hain zuzen ere eskuordetutako eskumenak erabiliz hartutako erabaki eta egintzen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak. Eskumen horiek erabiliko dira bat etorriz aipatutako 2568/1986 Errege Dekretuarekin eta Berriozarko Udalaren indarreko erregelamendu organikoarekin.

Berriozarren, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2606480