101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1541/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu, eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, zeladore lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 16ko 2356E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zeladoreen lanpostuan aritzeko 60 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 26ko 2699E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 27an.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko abenduaren 11n, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuaziorik handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 12ko 104/2026 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.

Izendapena egin ondoren, jarraian ageri diren izangaiei borondatezko eszedentzia onartu zaie, lanpostuaz jabetu diren egunetik aurrerako ondorioekin: Xabier Segura Gil jauna, Pablo José Larrañeta Burgui jauna, David Delgado Martínez jauna, Virginia Zabalza Amatriain andrea, Mikel Abadía Pinillos jauna, Carolina Gómez Municio andrea eta Alicia Ripa Villanueva andrea. Izangai hauek, berriz, esleitutako plazari uko egin diote: Verónica Goñi Barberena andrea, Ana María Asiain Aristu andrea, Ana Belén Calvo Martínez andrea, Javier Navarlaz Rodríguez jauna eta Paloma Primo Huarte andrea. Hortaz, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan 2026ko martxoaren 31n.

Zerrenda horretako guztiek aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, María del Mar Elizalde Moya andreak izan ezik. Hark, hain zuzen, uko egin dio esleitutako plazari. Horiek horrela, eta egiaztatu ondoren proposatutako izangaiek bete egiten dituztela deialdiko baldintzak, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zeladore lanpostuan aritzeko:

–Igoera txanda:

ROYO GRACIA, CRISTINA

–Txanda irekia:

UNANUA ECHAVARRI, ROBERTO

GÓMARA ÚCAR, LAURA

2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:

–Txanda irekia:

RODRÍGUEZ MARTÍNEZ, RAQUEL

GÁRATE LUZURIAGA, FRANCISCO JAVIER

GARCÍA HERREROS CASAJÚS, LUIS

CALVO VILLAR, EVA

GORRICHO ARZA, ANTONIO

MANCEBO DOMÍNGUEZ, SUSANA

MORENO PARRAGA, JESÚS MATEO

VELASCO GUINDA, ISABEL

3. Plaza hutsak adjudikatzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

4. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Lan araubide finkoan lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko izendatutako izangaiek hilabeteko epean sinatu beharko dute dagokien kontratua, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ZENTROA/UNITATEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

Igoera

ROYO GRACIA, CRISTINA

67582

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

ELKANO

Irekia

UNANUA ECHAVARRI, ROBERTO

68035

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Irekia

RODRÍGUEZ MARTÍNEZ, RAQUEL

68951

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

OSASUNBIDEKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

Irekia

GÓMARA ÚCAR, LAURA

65244

REINA SOFÍA OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

Irekia

GÁRATE LUZURIAGA, FRANCISCO JAVIER

68955

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

OSASUNBIDEKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

Irekia

GARCÍA HERREROS CASAJÚS, LUIS

72387

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

OSASUNBIDEKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

Irekia

CALVO VILLAR, EVA

72392

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

OSASUNBIDEKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

Irekia

GORRICHO ARZA, ANTONIO

72832

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

OSASUNBIDEKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

Irekia

MANCEBO DOMÍNGUEZ, SUSANA

68956

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

OSASUNBIDEKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

Irekia

MORENO PARRAGA, JESÚS MATEO

68954

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

OSASUNBIDEKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

Irekia

VELASCO GUINDA, ISABEL

68443

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

OSASUNBIDEKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2606700