3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GARRAIOETAKO, MUGIKORTASUNEKO ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA
Jendaurreko informazioa, honako proiektu honen ondorioz ondasunak okupatu beharra deklaratzearen ondorioetarako: "Nasen artean maila desberdineko pasabide berria eraikitzea eta irisgarritasuna hobetzea Cortesko geltokian (Nafarroa)"
1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. eta 19.1 artikuluak eta lege horren erregelamenduan (1957ko apirilaren 26ko Dekretua) haiekin lotutako artikuluak betez, hamabost egun balioduneko jendaurreko epea irekiko da, aipatutako proiektuan zehazten diren obren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari buruzko iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, edozein pertsonak aurkez ditzan, idatziz, iragarki honetan argitaratzen den zerrendan egindako akatsak –egin badira– zuzentzeko behar diren datuak, edo okupatu beharraren kontra ager dadin, edukiari edo formari dagozkion arrazoiengatik.
Hori dela eta, aipatutako proiektuaren ondoriozko desjabetzeei buruzko dokumentazioa honako hauetan azter daiteke bulego ordu eta egun baliodunetan: Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritza (Merindadeen plaza z.g., 30171 Iruña); Cortesko Udala (Duques de Miranda plaza 4, 31530 Cortes, Nafarroa) eta ADIFen Geltokietako Proiektuen Zuzendaritza (Titán kalea 4-6, 1. solairua, 28045 Madril). ADIFen webgunearen (www.adif.es) gardentasun atarian ere kontsultatzen ahal da, "Jendaurreko informazioa" atalean.
Alegazioak ADIFen Geltokietako Proiektuen Zuzendaritzara (Titán kalea 4-6, 1. solairua, 28045 Madril) igorri beharko dira, honako erreferentzia hau adierazita: Jendaurreko informazioa, honako proiektu honen ondorioz ondasunak okupatu beharra deklaratzearen ondorioetarako: "Nasen artean maila desberdineko pasabide berria eraikitzea eta irisgarritasuna hobetzea Cortesko geltokian (Nafarroa)".
Alegazioak aurkezteko Estatuko Administrazio Orokorraren edo ADIFen erregistro elektroniko orokorra ere erabiltzen ahalko da, helbide hauen bidez:
https://rec.redsara.es/registro/action/are/acceso.do
ADIFen egoitza elektronikoa: https://sede.adif.gob.es/opencms/system/modules/sede/index
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA
Cortesko udal mugartea
ORDENA ZK. | POLIGONOA | LURZATIA | EGUNGO TITULARRA, IZENA ETA HELBIDEA | DESJABETZEA (m²) | ZORTASUNA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) | GUZTIZKOA (m²) |
Y-31.0787-0001 | 1 | 702 | Tabuenca González, Fernando; Katalunia kalea 8-1, 8. A 31006 Iruña; Tabuenca González, Inés; Katalunia kalea 8-1, 8. A 31006 Iruña; Tabuenca González, Luis; Katalunia kalea 8-1, 8. A 31006 Iruña; ADIF Iparraldeko Ondare eta Hirigintza Arloko Gerentzia. Bilbo-Abandoko geltokia Plaza Biribila 2 48008 Bilbo. | 131 | 0 | 5503 | 5634 |
2026ko apirilaren 30ean.–ADIFen Plangintza, Proiektu eta Eraikuntzetako zuzendari nagusia.
Iragarkiaren kodea: E2606920