101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2026ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 4/2026 eta 5/2026 aurrekontu-aldaketak.

Hasierako onespena jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 213. eta 214. artikuluetan xedatutakoarekin, foru lege hura –202. artikuluari dagokionez– garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan xedatutakoarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Inork erreklamaziorik egiten ez badu, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Olaibarren, 2026ko maiatzaren 14an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2607149