101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

989E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita zuzendari kudeatzaile horren apirilaren 29ko 963E/2026 Ebazpenean atzemandako akats material bat. Ebazpen horren bidez funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen da, Sindicato Médico de Navarrak 2026ko maiatzeko eta ekaineko zenbait egunetarako iragarritako greba dela-eta.

2026ko apirilaren 29an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 963E/2026 Ebazpena eman zuen, zeinaren bidez funtsezko gutxieneko zerbitzuak ezartzen baitira, Sindicato Médico de Navarrak iragarritako greba dela-eta.

Ebazpen horren azalpen zatian eta xedapen zatiaren lehen atalean zehazten da zer greba alditarako ezartzen diren aipatu gutxieneko zerbitzuak, honela:

"...greba eginen da, maiatzean, 4tik 8ra, 11tik 15era, 25etik 29ra, eta, ekainean, 8tik 12ra, 22tik 26ra eta 29tik 30era, adierazitako egunetako 15:21etik 21:59ra".

Akats materiala atzeman da greba aldien transkripzioan; izan ere, ez da aintzat hartu ekainaren 1etik 5era bitarteko aldia, eta egun horiek ere badira deitutako greba egunak. Hori horrela, zuzendu egin behar da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51. artikulua aplikatuz. Honela dio artikulu horrek: "Administrazio-prozeduretan instrukzioa egiteko edo ebazpena emateko eskumena duten organoek edozein unetan zuzentzen ahalko dituzte, ofizioz edo interesdunak eskatuta, gertatu diren akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 2026ko apirilaren 29ko 963E/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa bat dator akats materialaren definizioarekin; izan ere, Sindicato Médico de Navarrak aurkeztutako greba deialdian bertan jasotzen diren greba egunen transkripzioan gertatu den omisio huts bat da.

Hori dela eta, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 2026ko apirilaren 29ko 963E/2026 Ebazpenaren azalpen zatian eta xedapen zatiaren lehen atalean atzemandako akats materiala.

Horrenbestez:

Honako hau dioen tokian:

"...greba eginen da, maiatzean, 4tik 8ra, 11tik 15era, 25etik 29ra, eta, ekainean, 8tik 12ra, 22tik 26ra eta 29tik 30era, adierazitako egunetako 15:21etik 21:59ra".

Baina honela behar du:

"...greba eginen da, maiatzean, 4tik 8ra, 11tik 15era, 25etik 29ra, eta, ekainean, 1etik 5era, 8tik 12ra, 22tik 26ra eta 29tik 30era, adierazitako egunetako 15:21etik 21:59ra".

2. Ebazpen hau Greba Batzordeari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Profesionalen Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barrenean ukitutako zentroetako langileen arloko eskumenak esleiturik dituzten zuzendaritza eta zerbitzuei, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Atalari.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2606748